Docutec
Jon eta Jone II. Bakarrizketa (64)
Aurreko haserrealdia burutik kendu ezinik dabiltza biak. Elkarri mezuren bat idazten, baina zer esan asmatu ezinik, bakarrizketan entzungo ditugu biak.
ATAL 64
JONE (Bakar Hizketa)
Deituko diot, bueno igoal hobe mezu bat idazten badiot, igual deitzea zuzenegia da, mezuarekin berarekin pentsatzen ari naizela jabetuko da, baina ez diot segituan erantzuteko premiarik sartzen.
W- JONE: Kaixo Jon, egia esan ez dakit zer idatzi, baina idatzi nahi zizun.
JON (Bakar Hizketa)
Ez diot segituan erantzungo, beno igual bai, igoal hoberena oraintxe erantzutea da eta gauzak gehiago ez konplikatzea, azken finean ni izan nintzen dena nahasten hasi zena. Baina joder, ez dakit buelta eman ahal izango diogun iraganari. Ez, hobe izango da, ez diot erantzungo.
JONE (BH)
Igoal hobe deitzea eta hitz egitea. Askotan mezuekin gauzak gehiegi pentsatzeko denbora izaten dugu. Hitz eginez errazagoa da defentsak jaistea, baina ez dio bidalitako mezuari erantzun, igual ez du jaso oraindik. Beno jasoko zuen baina badaezpada ere.
W-JONE: Jon, ez esan beste ezer nahi ez baduzu baina erantzun iezadazu hor zaudela esateko besterik ez bada.
W- JON: Hemen nago.
JONE (BH)
Moskeatua dago oraindik. Bakean utziko dut.
JON (BH)
Igual bordeegi geratu da erantzuna. Beste zerbait idatzi beharko nioke, baina ez daukat gaiaz hitz egiten hasteko gogorik.
JON (BH)
Igual atzo apur bat pasatu nintzen. Egia esan biktimarena egiten pasatu nintzen. Baina horrek nolabait abantaila ematen dit orain. Beti dirudi ni naizela hanka sartzen duena, baina bestetik ni izaten naiz beti barkamen eske ibiltzen dena, eskatu dezala berak behingoz.
JONE (BH)
Nik uste ez zela hainbesterako izan. Eta gainera iraganean gertatutakoa nolabait gainditua zegoela uste nuen, baina ez dut ezer esango. Gainera egia da berriro elkarrekin berriro hasi ginenetik beti nabilela ni gogorrarena egiten eta berari kaña sartzen. Igual nazkatu egin da. Igual konturatu da eta paso egiten du nitaz.
JON (BH)
Ez dut nahi, ezta ere, pentsatzea iraganari iltzatuta bizi naizenik. Erantzuten ez badiot heldutasuna falta zaidala pentsa dezake eta nitaz paso egiten badu?
JONE (BH)
Egia esan, banatu ginenean, nik berehala eman nion buelta. Eta gero nire bizitza ere antolatu nuen berehala, errazagoa izan zen niretzat.
JON (BH)
Berarentzat ere ez zen erraza izango. Hemen geratzea, betiko inguruneari eta jendeari aurre egitea. Niretzat errazagoa izan zen. Atzerrian errazagoa da bizitza berri bati ekitea.
W-JON: Iruditzen zait gurpil zoroan ibiliko garela beti kontu honekin.
W-JONE Onerako edo txarrerako baina hitz egin beharko dugu.
W-JON: Orain arte konpondu ez dugun zer konponduko dugu?
W-JONE: Ez dakit. Baina gure esku dago.
JON (BH)
Eta pentsatzen badu atzo esan niona egia dela? Ezingo diogula iraganari buelta eman? Buf!, patetiko samarra bidali diodan mezua. Pena emateko idatzi diodala pentsatuko du.
JONE (BH)
Joder, mezuan ez besarkada ez musurik ez diot bidali. Eta orain bidaltzen badiot, nabarmenegi geratuko da. Gure iraganari buelta ez ematearena espero dut serio ez esan izana. Egia esan, azaldu zenetik bizitza aldatu dit.
W-JONE: Jon, esan nahi dizkizudan gauza asko ez dizkizut esan.
W -JON: Bizitza halakoa da
W-JONE: Bizitza? Ez dut ulertzen Jon
W- JON: Bizitza bai. Pentsatzen baina esaten ez diren gauzez beteta dagoela bizitza.
W-JONE: Paulo Coelho?
W- JON: Rocco Sigfredi.
