detalle dokuteka-generico-fitxa

Homosexualen arteko ezkontzek 10 urte bete dituzte Espainiako Estatuan

10 urte bete dira Espainiako Estatuan sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu egin zenetik.

Mattin Garitano LGTB aktibistarekin hitz egin du Xabier Euzkitzek, eta hiritarren iritzia ere jaso dute Euskal Herria Zuzenean saioan.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Xabier Euzkitze.- Mattin Garikano, arratsalde on!
Mattin Garikano.- Arratsalde on.
X.E.- Bueno, ba, aurten 10 urte bete dira Espainian sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu zenetik. Denbora hori iragan ondoren, ze irakurketa egiten duzu?
M.G.- Ba, gainetik esan beharra dago, gutxienez ikuspuntu pertsonak batetik, positiboa izan dela, gutxienez aukera existitzea, bai? Nahi duenentzako, ezkondu nahi duenentzako. Beti… irakurketa positiboa da.
X.E.- Gobernua aldatu eta PP alderdia Espainian agintera iritsi zenean legea bertan behera uzteko arriskua sumatzen zen edo izan zitekeela zirudien, behintzat. Etorkizunean ikusten al duzu gobernuren batek lege hau deuseztatzeko arriskurik?
M.G.- Ba, politikak, nik uste dut, gogor eutsi diola kontu honi, bueno, beti beraien… beraientzako baliogarriak diren kontuetan, baina aurkako jende asko dauka, baita ere, lege honek, bai kalean bai politika munduan eta bai beste motatako tokietan, ezta? Eta nik uste dut betiere kontuz ibili behar dugula zergatik… eta azkeneko urteotan ikusi dugunez, gaur egun ditugun eskubideak baliteke bihar ez edukitzea, ez? eta dena oso erraz moldatzea dagoela konturatu gara. Beraz, lasaitasun puntu hori oraindik nik ez nuke esango akomodatzerik daukagunik.
X.E.- Legeak bestelako ezkontzen maila berean jarri zituen sexu berekoen ezkontzak, baina herritarrek nola ikusten dituzte hamar urteren buruan? Naturaltasunez onartu al dituzte? Nerea Aliasek egin du galdeketa.
Nerea Alias.- Dagoeneko hamar urte legea onartu zenetik. Zu hamar urte hauetako balorazio bat egiteko gai izango zinateke?
Kaleko gizona 1.- Bueno, nik esan nahiko nukeena da igual gauza bat litzatekeela legea onartu dela, ez? ba, formalismo batean igual erori garela, baina gero ikusi beharko dela benetan gizartea osatzen duen jende horrek zer pentsatzen duen eta zer jarrera daukan.
Kaleko emakumea 1.- Ez dakit, igual helduentzat pixka bat arraroa izan da, baina bueno, nik uste dut gazteentzat ondo datorkigula lege hori eta bueno…
Kaleko gizona 2.- Bai, igual jende helduaren erreakzioa zen apur bat… ez zuela onartzen, oso arraroa egiten zitzaiela bi sexu bereko pertsonak euren artean edukitzea ba derecho hori, ez? ba, apur bat, ezkontzeko.
Kaleko gizona 1.- Ba ez pentsa,e? Ez pentsa, ez, nik hori ez nuke hain… horrela, askotan topikoetan erortzen gara, ez? gazteok hobeto barneratuta daukagu helduek baino, baina nik ez nuke, ez nuke hain erraz utziko hori horrela, gehienbat helduentzat eta gazteentzat, ez.
Nerea Alias.- Gizartea ja ohitu da? Esan nahi dut, normaltasun batera iritsi gara?
Kaleko gizona 3.- Ez.
Nerea Alias.- Ez.
Kaleko gizona 3.- Ez, ez, oraindik asko falta zaigu. Gizonezkoon aldetasun hori eta emakumeena ere bai, hori oraindik urruti gaude.
Kaleko emakumea 2.- Ba hori, ohitura hartu behar dugu, jendea oraindik ez dago, ez dugu onartu ba bizimodu hori.
Kaleko emakumea 1.- Telebistan eta ja ez dira notizia bezala agertzen, lehen ateratzen zen bezala, así que… pixkanaka normaltzen ari dela uste dut.
Kaleko gizona 1.- Bueno, nik ikusi dudanagatik, bai egon dela jarrera positibo bat, ez? baina igual beti positibo hori ikusi eta oraindik hor egon diren, egon daitezkeen negatibo horiek igual ez dira, ez ditugu agerian jarri.
Nerea Alias.- Hori aurrerapauso bat izan bazen ere, hemendik aurrera asko dago egiteko?
Kaleko gizona 4.- Legearen aldetik nik uste ezetz, ez? ja behin onartuta edo legearen aurrean ba ezkondu daitezkeela edo nahi dutena egin dezaketela, nik uste dut legearen aldetik ez dela aurrerapauso askoz gehiago eman behar. Nik uste, e? Baina, bai nik uste gizartearen alde kontserbadoreenak edo egin behar duela txipa aldaketa bat eta ez dakit gobernuak ze puntutaraino izan dezakeen eragina horretan edo ez.
Kaleko emakumea 2.- Umeengandik hasi behar gara eta hortik ba pixkanaka-pixkanaka ba ohitura aldatuko dugu, baina oraindik jendeak ez du ulertu zer egin behar den edo…
Kaleko gizona 4.- Ez litzaidake normala irudituko jendeak askatasun hori ez edukitzea bere bizitza nola bizi nahi duen erabakitzeko.
X.E.- Askatasun hori izatea aipatu du gazte honek. Horixe esan diguzu zuk zeuk ere, Mattin, aukera hori izatea, behintzat, eskubide hori izatea. Baina gero, praktikan, bikote homosexual askok baliatu al dute aukera hori? Zuk zeure inguruan, esate baterako, ba bueno, dezente izan dituzu ezkondu diren lagunak?
M.G.- Bueno, oraindik adin-kontuak kontuan edukita, eta gizartearen norabidea nondik doan…aukera gutxi eduki ditut. Izan ditut eta gogoratzen dut, gainera, lehenengo aldiz egon nintzenean 17 urte neuzkan, ni oraindik nire barruko gatazka horrekin eta familiako, gure familiako lagun bat ezkondu zen, bikote homosexual bat…
X.E.- Zeure gatazka esan nahi duzu artean ere armairuan zeundelako? Irten gabe zinelako? Eta…
M.G.- Hori da, irten gabe. Hori da. Eta bertaratu nintzen amak eskatu zidalako argazkiak-eta ateratzeko eta niri iruditu zitzaidan hura pelikula bat. Nik ikusten nuen nire ezkontza… aurreko egon nintzen ezkontza tradizionaletatik zerikusirik ez zeukan zerbait, ezta? Janzteko moduan…
X.E.- Baina gustuko pelikula edo…?
M.G.- Bueno, esan beharra daukat garai horretan dena kontraesanak zirela niretzat eta orduan, bueno, distantzia batekin hartu nuen. Orain, berriro errepikatuko nuke esperientzia eta agian noizbait nire propioa baita ere.
X.E.- Zeurea, zeure ezkontza. Bueno, munduko hainbat eta hainbat bazterretan oraindik ere urruti, oso oso urruti ikusten dira horrelako aukerak. Egipton, esate baterako, beldurgarria da, baina turista homosexualak zigortzeko aukera aztertzen ari dira.
M.G.- Nolabait, deskategoritzatzeko esango nuke, ez? hau da, guztiok daukagu eskubidea edo gutxienez bidaiatzeko gogo hori eta nolabait denok daukagu, baita ere, Egiptoko irudi erromantiko eta polit hori eta bertara joan eta gure nortasunarengatik eta gu nor garen eta nola sentitzen dugun moduagatik bertan sartzerako debekua izatea edo deportatzeko… beraiek gu deportatzeko aukera izatea ba jartzen gaitu tesitura batean oraindik gauza asko daudela aldatzeko bai gure barnean, bai gure herrialdean eta baita ere gure herrialdeen arteko erlazioetan eta oraindik daukagula lan asko egiteko. Eta nolabait, baita ere, nahiko nuke matizatu ezkontzaren legea izan dela oso positiboa eta aurreratua, baina ez dugula ikusi behar helmuga bat bezala, bale? Hori da pixka bat jende askori…jende asko eutsi den lemari, ez? ezkondu zaitezkete eta orain zer? Zer gehiago?
X.E.- Alegia, ezkondu zaitezkete, legearen aurrean eskubide berberak dituzue…beraz, kito!
M.G.- Hori da. Eta nik uste dut oraindik badaudela, badagoela lan asko horren atzetik.
X.E.- Mattin Garikano, eskerrik asko eta hurrengora arte.
M.G.- Mila esker.

detalle2

Document library

B2
04-27-2015

x61pRelaContWAR

16268212
07:33

x61pViewCountWAR

6723

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR