detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Poz aldrebesa

Bi gizonezkoren bizimodu gorabeheratsua kontatzen du Juanjo Olasagarrek bere hirugarren nobelan: amodioa, lagunartea, politika. Bakeak egitea da istorio honen asmoa, ez minaren eta haserrearen aurrean mendekua hartzea.

Egilea: Juanjo Olasagarre
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2017

 

Axik eta Josebak Bilboko Artxandan ezagutu zuten elkar, eta 19 urte daramatzate elkarrekin. Azken boladan, bikote askori bezala, harremana ozpindu egin zaie, poza aldrebestu, eta hor dabiltza, fideltasunarekin eta leialtasunarekin borrokan.

 

 

 

Hona pasarte bat
Josebak bazekien eremu arriskutsuan sartzen ari zela, eta askotan gertatzen zitzaion bezala, argudioen antolatzean, arrazoien indartzean hark baino indar gehiago zuela baldin bazekien ere, galdu egiten zituen eztabaidak nahiko lukeena atzendu eta Axiren moduak gero eta gehiago sendotuz, bikote bat ez baitzen maitasunaren guda zelaia, (…) bertako bizimoduaren usadio eta ohituren arteza moldatu eta legeztatu behar zen bikotekidearendako, baina batez ere norberarendako.

(183. orr.)

 

Pages: 416

detalle2

Document library

C1
04-26-2017

x61pRelaContWAR

16173571

x61pViewCountWAR

3105

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR