irakurgai-mailakatuak-fitxa
Denbora eta egunak
Bi mutilen arteko maitasuna dago poema hauen oinarrian. Baina bietako bat, 26 urte zituenean, hil egin zen lan-istripu batean. Bestea idazlea bera da.
Ez zen erraza izango frankismo garaian harreman horri eustea, ezkutuan ibili beharko zuten, kontzentrazio-eremuak ere baziren homosexualentzat... Beraz, oinaze asko dago liburu honetan, bihozmina ere bai, bakardadea, baina poz-tarteak ere bai, beste hainbat sentimenduren artean.
Liburua bitara dago, aragoieraz idatzia, eta euskarara ekarria.
Egilea: Ánchel Conte
Itzulpena: Joxemari Sestorain
Argitaletxea: Denonartean
Argitalpen-urtea: 2015
Hona poema bat:
Zugan pentsatzea nahikoa dut
gorputz guzian loreak jaiotzeko.
Ikusten zaitudanean zer ez ote da gertatuko.
(111. or)
