Docutec
Jon eta Jone II. Cosmotest (48)
Cosmopolitan aldizkariko test psikologikoa egingo dio Jonek Joni.
ATAL 48 Cosmotest
JONE
Ea Jon erantzun galdera hauei: zure lagun bereziari...
JON:
Zein galdera? Zertarako?
JONE:
Zuk erantzun besterik gabe, test bat da,. zure lagun bereziari deitzen diozunean a) eguneroko gauzak kontatzen dizkiozu, b) pare bat minutuz hitz egiten duzu berarekin edo d) mimoak nahi dituzulako soilik deitzen diozu?
JON
Oraintxe erantzun behar al dizut?
JONE
Bai, ez du luze eramango.
JON:
Benga bada, A
JONE
Zure lagun berezi hori ikusten duzunean: a) bere gainera salto egiten duzu, b) zure desira kontrolatzen duzu edo d) gau osoa berarekin hitz egin zenezake oheratzeko gogorik sentitu gabe?
JON
Batzuetan A besteetan B
JONE
Erantzun bakarra
JON
A nire fantasietan, baina errealitatean B
JONE
Maitasuna egin ostean.
JON
(moztuaz) Maitasuna egin jajajjaja zer da maitasuna egitea?
JONE
Badakizu Jon.
JON
Maitasuna egin edo larrutan egin?
JONE
Maitasuna egin jartzen du. ¨hacer el amor¨, bueno maitasuna egin ostean a) gehiago nahi duzu? b)Lo geratzen zara? d)Alde egiteko eskatzen diozu?
JON
Ea... bada...hirurak.
JONE:
Nola hirurak?
JON:
Bada “depende”...Ea, beste pertsona edo lagun berezi hori nor da?
JONE
Zuk jakingo duzu?
JON
“Eske” “depende” nor den, erantzuna ezberdina da.
JONE
Orduan lagun berezi bat baino gehiago duzu?
JON
Ez, beraz, orainaldiaz ari gara eta lagun hori “suposatzen” (ulertu behar) da zu zarela ezta?
JONE
Hori zuk jakin beharko zenuke.
JONE
Bueno jarraitu dezagun. Lagun bereziak beste pertsona bat gustatzen zaiola esaten dizu. a) ez zaizu inporta, harekin oheratzen jarraitzeko aukera duzun bitartean b ) bihotza apurtzen dizu d) ez duzu sekula berriro ikusi nahi...
JON
Baina zein test klase da hau?
JONE
Zuk erantzun..
JON:
Bihotza apurtzen dit, baina ez zait inporta berriro oheratzea.
JONE:
A edo b?
JON:
Joder Jone.. eta nik zer dakit?
JONE
A edo b?
JON
B
JONE:
Bueno, hauxe emaitza. Ez duzu zure lagun berezia lagun soila gisa nahi. Sexua baino gehiago bilatzen duzu.
JON:
Bale, eta hori jakiteko test bat egin behar zenidan, benetan?
JONE:
Badakizu kotoiaren frogarena ezta? Ba hau Cosmopolitan froga da.
JON:
Ilegalak beharko lukete horrelako testak. Seguru nago batek baino gehiagok serio hartzen dituela.
JONE
Ia, ia, zuk nahi duzuna esan, baina bestela esango ez zenizkidakeen gauzak esan dizkidazu.
JON:
Baina igual gezurretan ibili naiz.
JONE:
Gezurretan ibili zara?
JON:
Zalantza horrekin bizi beharko duzu.
JONE:
Uuuuhhh ongi geratu zaizu esaldia. Baina badakizu ez dakizula gezurrik esaten. Nik behintzat berehala nabaritzen dizut.
JON
Aizu Jone, eta zuk, zure lagun bereziari deitzen diozunean eguneroko gauzak kontatzen dizkiozu edo mimoak soilik nahi dituzu?
