Docutec
Jon eta Jone II. Zumba (47)
Gizonek izua al diote nesken "gauzei"? Hala ematen du Joni zer ez zaion gustatzen ikusita.
ATAL 47 Zumba
JONE
Jon itxaron memento bat. Sartu nirekin dendan.
JON
Denda honetan? Beharrezkoa al da?
JONE
Benga Jon.
JON
Eske nik denda horretan ez dut.
JONE
Zer uste duzu mutilak ez direla sartzen denda hauetara edo zer?
JON:
Zertara? Azazkalak margotzeko produktu bila?
JONE
Esmaltea esaten da.
JON
Bueno, hori. Ezin dizut hemen itxaron?
JONE
Baina benetan ari al zara? Zer troglodita zaren.
JON
Denda horietan perfume usain sakonegia egoten da eta mareatu egiten naiz.
JONE
Bueno Jon zatoz, ez izan anormala.
JON
Ez zara mareatzen usain honekin?
JONE
Zein esageratua zaren komeni zaizunean. Esan, zein kolore gustatzen zaizu?
JON:
Ez dakit ba.
JONE
Bueno bat bestea baino gehiago gustatuko zaizu?
JON:
Ba ez dakit, ez dut ulertzen gehiegi. Zenbat balio dute?
JONE
Hiru bat euro bakoitzak.
JON
Ba biak hartu eta bake santua.
JONE
Joder Jon ez da hori, bat aukeratu behar dut, nire ezpaineko margoarekin zein geratzen da hobe?
JON
Ba ez dakit. Zenbat balio du ezpainetako margoak?
JONE
Hori ere erosi nahi duzu erabaki bat ez hartzarren?
JON
Prezio horretan egia esan bai.
JONE
Bale, bada, zure kontu erosiko ditut nahi ditudan kolore guztiak.
JON
Bale, baina azkar mesedez eta goazen hemendik.
JONE:
Bueno aurrerantzean zurekin aterako naiz erosketak egitera, txollo bat zara
JON:
Bai, hori badakit.
JONE:
Ez nuena uste, oraindik mutilek ¨nesken¨gauzekin halako izua zenutenik.
JON:
Ez da hori, esan dizut denda horietan “agobiatu” egiten naizela.
JONE
Ia, zuk ez duzuna nahi da inongo ezagunik denda horietako batean ikustea.
JON
Ez da hori
JONE
Bai, bada hori, ¨calzonazos¨ sindromea sartzen zaizue.
JON
Nahi duzuna pentsatu.
JONE
Bale dendarena sinetsiko dut, baina orduan ez zenuke arazorik nirekin Zumba klaseetara apuntatzeko ezta?
JON
Zumba?
JONE
Bai, kirola egiteko modu bat da, dantzatuz egiten dena eta zuk lehengoan esan zenuen dantzatzea atsegin duzula.
JON:
Bai, bueno, baina zein dantza klase da?
JONE:
Dantza latinoa
JON:
Bueno, nahi baduzu, apuntatuko naiz zurekin Dirty Dancing latino horretara izena gustatzen zait. Zumba.
JONE
Jajjaja Badakit zergatik gustatzen zaizun izena bai.
JONE
Orduan benetan etorriko zara Zumba klaseetara nirekin?
JON:
Zuk hala nahi baduzu.
JONE
Egia esan brometan esan dizut, ez nuen inondik inora uste nahiko zenuenik.
JON
Eta nik brometan erantzun dizut Jone. Ez nuen uste mobida horretara joan nahi nuela sinistuko zenuenik.
JONE
Banengoen ba ni
JON
Seguro nago klaseko mutil bakarra ni izango nintzatekeela.
JONE
Jjajajja Bada, bai, ziurrenik bai. Badira mutil gutxi batzuk baina.
JON
Ba hori ez zaigu komeni Jone, badakizu, kontatu nizun Oreinaren teoria.
JONE
Jajajja zein tontoa zaren.
JON
Perrea perrea beharrean, berrea berrea izango litzateke klasea....
JONE
Jajajjajaja
