detalle dokuteka-generico-fitxa

Lastozko etxeak ezagutu nahi?

Lastozko etxeak egiteko ohitura ez da berria, eta esaten dutenez, beste etxeen aldean abantaila asko dituzte. Iñigo Elkorok lastozko etxea egiteko asmoa dauka, eta proiektuarekin erabat ilusionatuta dago.

Nolako etxeak dira eta ekologikoki zein onura ditu? Elkarrizketa honetan Iñigok horien gaineko xehetasunak emango dizkigu.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1. Hasi behar dugu, Iñigo Elkoro, arratsaldeon.
IÑIGO ELKORO. Arratsaldeon!
ESATARIA 1. Barkatu  konparazioa e? baina, badakizu lastozko etxea egiteko asmoa duzulako gonbidatu zaitugu, eta..
IÑIGO ELKORO. Bai, 
ESATARIA 1 . Nolakoa izango da, Iñigo zure lastozko etxea?
IÑIGO ELKORO. Ba etxe bat, normal, bueno normala, zuk kanpotik ikusiko duzu etxe normal bat bezala, baina izango da ba bueno, e ekologikoa, ez du edukiko ba produktu kaltegarririk osasunentzat, isolamendu oso ona edukiko du, hezetasuna oso ondo erregulatuko du, energia- gastu oso txikia edukiko du, ez du beharko hola gaur egun behar ditugun berogailu e potente horiek, eta ba gasa edo kontsumitzen dutenek, pospolo batekin berotzen da eta beroa oso ondo gordetzen du, eta oso, ez dakit bizitzeko oso, oso atseginak dira, oso goxoak eta oso, oso atseginak.
ESATARIA 2 . Baina guk kanpotik ez dugu ikusiko zurea lastozko etxea denik, besteen modukoa izango da.
IÑIGO ELKORO. Bueno, e …
ESATARIA 2 . Itxuran!
IÑIGO ELKORO. E …  ez dakit nola bukatuko dudan, e? Badago jendea e itxura hori eman nahi diona eta orduan e … aukera dago ba etxe normal bat bezala bukatzeko, badago aukera ba nahi diozun forma emateko ez? Forma borobildua, forma organikoagoak, igual ohituta gaude beti angelu zuzenak eta horma zuzenetara ohituta gaude, baina …
ESATARIA 2 . Zer forma edukiko du zureak?
IÑIGO ELKORO. Bueno beraz karratua, karratua ba ….
ESATARIA 2. Eta solairu bakarra?
IÑIGO ELKORO. Ez bi solairu izango ditu, bai bi solairu. Bi, bi familia joango gara orduan familia bakoitza solairu batean e biziko da, eta … 
ESATARIA 2 . Teilatua teilazkoa?
IÑIGO ELKORO Gure kasuan teilatu berdea egingo dugu. Teilatu berdea, lurrezko eta bueno ba teilatu ajardinatua edo teilatu bizia esaten zaiona, izango da teilatu, bi uretako teilatu bat, ohikoa, baina teila izan beharrean ba zuk ikusiko duzuna zelai txikitxo bat izango da. Eta bueno belarra, belarra izango du, bai.
ESATARIA 1 . Iñigok hona liburu batzuk ekarri ditu. Liburuak begiratzen aritu gara, ez dugu dena irakurri baina argazkiak ikusi ditugu, eta lastozko etxeak diogunean da lasto fardoz egindako etxea.
 

detalle2

Document library

A2
03-24-2015

x61pRelaContWAR

16267407

x61pViewCountWAR

6667

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR