Docutec
Lastozko etxeak: eraikitzeko beste modu bat
Gaur egun hondakin begetalez, lastoz, eginiko eraikuntzak pixkanaka zabaltzen ari dira han-hemenka. Baina zer dakigu lastozko etxeez?
Ekosfera irratsaio honetan, Ekaitz Uribe arkitektoak hainbat argibide eta kontu interesgarri azalduko dizkigu eraikitzeko modu honetaz, eta bide batez, gainerako eraikuntzen aldean hauek dituzten zenbait abantaila nabarmenduko ditu
Eta konposta egiteko ere erabiltzen da bai lastoa. Gure hurrengo gonbidatuak ordea, luzarogoko zeregina ematen dio lastoari: etxeari eutsi, etxea bero edo fresko eutsi, konfort handia eman. Ikas dezagun eraikuntza-material honi buruz beste apur bat. Ekaitz Uribe, arkitektoa, Aretxabaletan jaioa, 37 urte.
Esataria. Egun on, ongi etorri! Lastozko etxeaz mintzatu behar dugu. Oraindik topikoa, ipuinetakoa da jende askorentzat, beste askorentzat oraindik gauza berria. Lastozko etxearen teknologiak ordea, urte asko ditu. Nebraska aipatzen da maiz. Ez dakit hura den erreferentzia nagusia, metodo baten oinarria behinik behin, baina gauza berria ez da.
Ekaitz- Ez, ez da gauza berria. Beno, lastoa betidanik erabili izan da eraikuntza-material modura ez? Gaur egun, orain dela 100 urtetik hona erabiltzen da beno, lasto-fardoekin egindako eraikinak daude, beno, hori berriagoa da, orain dela 100 urtetik egiten dira horrelako etxeak.
Esataria- Baina teilatuetarako adibidez?
Ekaitz. Teilatuetarako, adobeetan, eh estaldura desberdinak egiteko, lurrezko estaldura desberdinak egiteko, isolatzaile modura, ba beno…
Esataria- Lastoa aspaldi erabili izan da.
E. Eta 100 urte esaten duzu. Eta hor aipatu dugun Nebraska hori, EEBBetako estatua, badirudi nolabaiteko metodoa edo lehendabizietakoak egin zirela edo esaguzu
Ekaitz- Hori da. Nebraska gaur egun erabiltzen da eraikuntza-sistema bat definitzeko. Nebraska teilatuei eusteko laguntzeko sistemarik ez daukana eta zuzenean fardoen gainean apoyatzen da.
Esataria. Beraz ez da adibidez egiten egitura egurrezko bat eta haren gainean sujetatu teilatua baizik eta egitura inportantea lastoa bera.
Ekaitz-Hori da, Nebraska sisteman. Gero sistema mistoak daude, lastoa eta egurretan apoyatzen dena, edo zuzenean egur gainean teilatua lehenengo egin eta gero lastoarekin itxidura bakarrik egiten dena.. Sistema pila daude.
Esataria. Aipa ditzagun lastoaren abantailak. Zergatik erabili material hau?
Ekaitz. Beno, eh… Alde batetik, lastozko hormak.. lastoa etzanda jartzen da , orduan izaten dira normalean 45 cm-ko hormak, jarri leike eh etzanda beharrean zutirik ere jarri leike eta orduan izango lituzke 30 zm inguru. Eh, hola lastozko amakolak egiten ditugunean gabiltza berriketan erdaraz esaten da “super aislante” edo super aislamiento. Gabiltza isolamendu maila ikaragarri batzuetan eta ordun ba, ezin da.. berokuntzarako…
Esataria: . 30ekoa ere nahikoa litzateke Normas basicas de edificación delako horiek soberan beteko lituzke.
Ekaitz. Bai, bai. Etxe pasiboen neurriak gainditzen. Orduan isolamendu maila kristorena da. Teknikoki ondo egiten bada oso material ona da. Gero era berean badaude beste ezaugarri batzuk, beno, lastozko etxe bat egiten duzunean egun batean etxe hori bota behar bada, ez duzu hondakinik sortzen.
Esataria. Ez da arrastorik utziko.
Ekaitz. Hori da, horrelako kontzeptu pila daude. Eta auto eraikuntzan erabiltzeko oso erraza eta merkea da. Orduan hori beste arrazoi bat da.
Esataria. Esan beharra al dago gaur egun oraindik ere sua dela eta lastozko etxeak ez direla beste edozein baino arriskutsuago? Galdetzen al dizute?
Ekaitz. bai, bai, klaro, galdera normala da. Eta badaude.. normalean, osea..badaude proiektu pila bat legeak betetzen dituztenak, gaur egungo eraikuntzarako arau teknikoak betetzen dituztenak. Eta honetarako badaude laborategi ezberdinetan egindako frogak. Eta hauetan frogatzen da bi aldetatik karez edo lurrez estalitako fardo batek suaren aurrean 90 minututan surik ez duela hartzen.
Esataria. Gainera esan duzu, auto eraikuntzarako egokia dela. Hala eta guztiz ere, gurean jendea animatzen da honetarako edo lau hippirena da?
Ekaitz- Gero eta jende gehiago animatzen da eta ez bakarrik hippiak, edo erabiltzen da… mundu horretatik kanpo ere erabiltzen da.Azkenean Material oso ona da.
Esataria. Material merkea, gainera.
Ekaitz. Material merkea
Esataria. Merkea bai, konforme, lastoa ez dago garesti. Baina, gero eskulana dezente dauka, ezta?
Ekaitz. Hori da. Auto eraikuntzarako da material merkea, baina, eraikuntzarako eh… ba, beno, azkenean eskulana garestia da, orduan etxea beste batek egiten badizu ez dauka zertan beste eraikin mota bat baino merkeago izan.
Esataria: Sistema honek, beraz, zabaltzeko aukera badauka edo beti izango da aukera horrela, minoritario samarra. Zer itxura hartzen diozue zuek?
Ekaitz- Beno, minoria baten barruan asko zabaltzen dabil. Hortik aurrera, ez dakit barrera asko apurtzen gabiltza ez? Orduan, horrelako eraikin bat ikusten duzunean azkenean kontzeptu pila bat aldatzen zaizkizu buruan, gauzak ezberdin ikusten dituzu. Adibidez, badago Nafarroan kanpin bat, lastoarekin eraikia dena, Arbizun. Hau bisitatuta, ba, azkenean beno, ez da lastoa denik igartzen.
