detalle dokuteka-generico-fitxa

Lastozko etxeak Gipuzkoako errumaniarrentzat

150 errumaniar bizi dira Ergobia auzoan, Urumea ibaiaren ondoan. Txaboletan bizi dira, era prekarioan, baina, irailetik aurrera bizi-baldintzak hobetzeko aukera emango dien ikastaroa jarriko da martxan.

Euskadi Irratian Hernani eta Astigarragako alkateak gonbidatu dituzte bost urteko iraupena duen proiektu honen gaineko azalpenak eman ditzaten.
 

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Euskadi Irratiko estudio nagusi hau, egia esan, ez dugu aspaldian horren beteta ikusi. Sei eserleku eta seiak beteta ditugu.
Ondoren hitz egingo dugun gaiak ba zeresan handia ematen duelako eta gaia gertu-gertutik, sakonetik, ezagutzen dutenak gonbidatu ditugulako.
Kontatuko dizuegu, Astigarraga eta Hernani artean dagoen errumaniarren asentamentu handiena, hori da Gipuzkoan asentamentu handiena dena eta horri buruz hitz egin behar dugu, Maria.
Maria.- Bai, izan ere, ba, bertan bizi direnak zubipean bizi dira, era prekarioan, txaboletan. Esan bezala, Gipuzkoako asentamentu handiena da, errumaniarrak, romiak bizi dira bertan, duela hainbat urte etorri ziren eta laster, baina, egoera hori aldatu egingo da, etxeak egingo dituzte-eta bertan. Bueno, proiektua da, txabolen proiektu bat.
Esataria.- Zehatzago esango dugu, irailean, irailaren 10ean Romi bidean proiektua hasiko da eta txabolak etxe bihurtuko dituzte, lastozko etxeak izango dira. Hori da, labur esanda, egingo dutena. Baina sakonago aztertu behar dugu, Maria, gonbidatu asko esan dugu, aurkeztuko ditugu?
Hasteko, alkate jaunak, ezta? Batetik dauzkagu, Hernaniko alkatea, Luix Intxauspe, egun on.
Luix Intxauspe.- Egun on.
Esataria.- Eta bere parean Astigarragakoa, Astigarragako alkatea, Andoni Gartzia, egun on.
Andoni Gartzia.- Egun on.
Esataria.- Labur-labur esan dugu guk. Zuek nola defendatuko zenukete, nola azalduko zenukete egingo duguna?
Andoni Gartzia.- Bueno, pixka bat egoera hobetzearren egin den egitasmo bat izan da, herritar batek proposatutako egitasmoa izan da, gainera, eta bueno, pixka bat da gaur egun han bizi diren herritar auzotarrei, errumaniarrei, baldintza hobe batzuk eskaini ikastaro bat eginez, bai beraientzako izango dena, baina baita ere kanpoko jendearentzat izango den ikastaro bat. Orduan, errumaniar batzuek parte hartuko dute ikastaro horretan eta ikasiko dute, bada, etxeak beste modu batera egiteko aukera izango dute, bada, etorkizunean teknika berri hauek aplikatzeko aukera izango dute.
Maria.- izan ere, egin dezagun argazki bat, jendeak jakin dezan, hain zuzen ere, Hernani eta Astigarraga artean, Ergobia auzoan, nola bizi diren errumaniar edo zuek, romi, ezta, Luix? Romi deitzen diezuen hauei, ez? nola bizi dira? Zein da argazkia, egin dezakezun argazkia?
Luix Intxauspe.- Bueno, bada, lehen esan duzuen bezala, asentamentu honetan gutxi gora behera 150 pertsona bizi dira, bai? Hasiera batean, Astigarragako lurretan kokatuta zegoen asentamentua eta pixkanaka asentamentu hori zabaldu zen eta bueno, muga-mugan egonik, Hernaniko lurretara zabaldu zen, ez? Gu, gaur egun, elkarlanean ari gara, bai bi udalok, bai Gipuzkoako Foru Aldundia eta elkarlanean, baita ere, Jaurlaritzarekin, bai? Eta guk proiektu bateratu batean ari gara lanean eta Urumeako asentamentua deitzen diogu, bai? Ze, azken finean, proiektu honetan egiten dugun guztia bertako biztanle guztiei zuzenduta dago, ez? Romi bidean elkartekoekin batera ari gara lanean ere bai eta bueno, esan bezala, 150 bat lagun bizi dira bertan eta hau kokatzen da proiektu zabalago batean, ez? Bost urtetako proiektu bat da eta proiektu horren barruan kokatzen da aipatu dugun ikastaro hau edo etxeak beste modu batera…
Esataria.- Izan ere, orain nola bizi dira? Ze txabola mota dituzte?
Luix Intxauspe.- Bada, gaur egun dituzten txabolak Jonek ere hobeto ezagutuko ditu, baina egurrarekin egindakoak dira, bueno, nolabait, beraiek egiten dituzten eraikinak da hondakinetatik-eta jasotzen dituzten materialetatik egiten dituztenak.
Esataria.- Bai, kalean bilatzen dutenarekin egiten dituzte txabolak.
Luix Intxauspe. Bai, bada, egurra, plastikoa, bueno, lortzen duten material horrekin, ez?. Eta pixka bat ikastaro honekin egin nahi dena da beraiek kalean lor ditzaketen edo lortzeko errazak diren materialekin edo hondakinekin, bai lastoa, buztina, egurra, honelako materialekin eta bueno, ikastaroan ikasiko dituzten teknika horiekin, bada, baldintza hobeagotan bizitzeko aukera emango dieten etxeak egitea, ez? Hori da, pixka bat, ikastaro konkretu honen edo helburua.


 

detalle2

Document library

B2
08-26-2013

x61pRelaContWAR

16291167
04:20

x61pViewCountWAR

6289

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR