Docutec
Jon eta Jone II. Sintonizatzen (35)
Jonek laguntza eskatu dio Joni telebista sintonizatzeko.
Sintonizatzen (35. atala)
JONE:
Jon, zuk bideo eta kamera-kontuak kontrolatzen dituzu, ezta?
JON:
Bai, gutxi gora behera...
JONE:
Etor zintezke etxera telebista kanalak sintonizatzera?
JON:
Bai, bai, arazorik gabe...
JONE:
Arratsaldeko bostetatik aurrera etxean egongo naiz.
JON:
Bale, gero arte ba.
JON:
Zer da entzuten ari zaren hori?
JONE:
Ba, ez dakit,... irratia.
JON:
Behatz bat jokatuko nuke Kiss FM dela.
JONE:
Ba, ez dakit, egia esan.
JON:
Joder. Bonnie Tyler da eta! Oso zu da, bai.
JONE:
Bueno, bueno, pasa hemendik saloira, hantxe dago telebista.
JON:
Pantaila laua, e?
JONE:
Bueno, gaur egun jende guztiak dauka pantaila laua, Jon...
JON:
Bueno, zure moduko jendeak izango da. “Gente guapoak”... nik telebista zahar horietakoa daukat.
JONE:
Bakoitzari dagokiona... Guapook telebista guapoak eta zaharrek telebista zaharrak.
JON:
Honek pelikula porno baten hasiera dirudi, e?. Emakume bakarti bat etxean eta instrumentu guztiekin etxera datorren langile atraktiboa (erakargarria).
JONE:
Ba, niretzat pelikula pornoa baino Ikeako iragarki bat izan beharko du. Lana azkar eta garbi egin eta ospa.
JON:
Bueno, ba pelikula baino laburmetraia, (film laburra) orduan.
JONE:
Iragarkia hobe, Jon.
JON:
Joneren 50 itzal, e? Horren trailerra?
JONE:
Bueno. Hementxe mandoa (urrutiko agintea), sukaldera noa Nikori afaria prestatzera.
JON:
Aber moldatzen naizen...
JON:
Telebista honek menu eta funtzio gehiegi ditu hain botoi gutxi duen mando batentzako. Gaizki hasi gara honekin, e?.
JONE:
Zeozer hartu nahi duzu?
JON:
Ez, eskerrik asko.
JONE:
Benetan?
JON:
Baietz, ez zait gustatzen edatea lanean ari naizenean.
JONE:
Ez esan txorradarik, garagardoa?, coka-cola bat?
JON:
Zerbeza (garagardo) bat.
JONE:
Zelan zoaz, Jon?
JON:
Buf, ba erotuta. Bueltaka eta bueltaka, baina ez dut aurrera egiten. Seguru al zara antena ongi daukazuela?
JONE:
Baietz ba, horregatik eskatu dizut, portaleko (atariko) ipini zuten notan (oharrean) esaten zuen antena prest zegoela, sintonizatzeko prest.
JON:
Bada, ni bezalako aktore porno bati hots egin beharrean, benetako profesional bati hots egin beharko diozu.
JONE:
Kasu bietan profesional bat beharko nuke, orduan.
JON:
Akordatzen zara elkarrekin bizi ginenean Canal plusa pirateatuta geneukala?
JONE:
Ja, 100 kanal eta piko genituen. eta klaro (jakina) zu egun osoa telebistari pegatuta (itsatsita).
JON:
Eta zapping borrokak?
JONE:
Joder bai, zelako moskeoak harrapatzen zenituen...
JON:
Eske, ez zenekien zapping-a egiten!
JONE:
Baina, zer esaten duzu? Zapping-a bakarrik mandoa daukanari gustatzen zaio!
JON:
Akordatzen, zenbat kanal porno genituen.
JONE:
Joe, fuerte eman dizu gaur pornoarekin e!
JON:
Bueno, ez zaitez orain mojarena egiten hasi, zuk ere gustura ikusten zenuen eta...
JONE:
Benga (tira) lagaidazu (utzidazu) mandoa ea asmatzen dudan nik sintonizatzen.
JONE:
“Yasta”, (eginda) Jon, ikusten? Ez zen hain gaitza (zaila), menuan agertzen dena irakurri behar da bakarrik.
JON:
Ja, eta hain azkarra bazara, zergatik hots egin didazu orduan?
JONE:
Ba zuk zuk mementu batean egingo zenuela uste nuelako. Baina...
JON:
Ia ia, zuk beste intentzio batzuk zenituen. Horregatik jarri duzu Kiss FM... egoera girotzeko, ezta?
