Docutec
Jon eta Jone II. Motoa (34)
Aspaldian, Jon eta Jone motoan ibiltzen ziren. Istripuaren ondoren, ordea, Jone ez da berriro moto batera igo.
Jon, betiko legez, motozale da orain ere.
Motoa (34. atala)
KAFETEGIAN
JON:
Lehengoan gogoratu nuen gaztetxoak ginenean auzotik motorrean azaltzen ziren pijoei egiten geniena.
JONE:
Zer verano Azul sindromeak jo zaitu. Azken aldian ez dago besterik. 80. hamarkadako telesailak, musika, liburuak.
JON:
Badakizu...orain hori saltzen digute. Hamarkada bakoitzean dirua maneiatzen duen belaunaldiari bere nostalgia dosia saldu behar zaio. Baina ez duzu inon irakurri edo ikusiko guk auzoan egiten genuena.
JONE:
Imajinatu dezaket. Gurpilak zulatu, motoak lapurtu.
JON:
Motoa aparkatzen zutenean, inguruko zakur kakaren bat hartu eta azeleragailuaren maneta (heldulekua) goitik behera zikintzen genuen
JONE:
Arrgg Jon...zer zerrikeria... Ez dut pentsatu ere egin nahi kasko barruko aldean zer egin...
JON:
Garai hartan ez zuen inork kaskorik erabiltzen. Bestela...
JON:
Vale markakoa pijoen motoa zen... Vespinoa zozoena eta Mobiletta herriaren motorra, erraz trukatu zitekeen gainera.
JONE:
Utzi asmatzen, zuk ¨herriaren¨ motoa izan zenuen klaro (jakina)
JON:
Nire lehenengo motoa izan zen, mobilet beltz bat, tubarroa jarri nion eta sillina (eserlekua) zuriz tapizatu.
JONE:
Makarra tipikoa izango zinen zu 16 urterekin.
JON:
Bai.. eta ile luzea nuen orduan. Gero Puch Condor bat izan nuen eta segidan NSR bat. Nik RD350-a nahi nuen, baina hura garestiegia zen, ¨matapijos” esaten zioten moto hari, kriston abiadura hartzen zuen.
JONE:
Ba nik ezagutu zintudanean Vespa bat zenuen
JON:
Bai, eta ile motza ordurako.
JONE:
Bai, ez zinen heavia...
JON:
Eske, ordurako zure antzeko neska pija perfumatuak gustatzen zitzaizkidan eta horregatik erosi nuen bigarren eskuko vespa.
JONE:
Asko gustatzen zitzaidan vespa hura.
JON:
Ikusten? infaliblea (hutsik gabekoa) zen.
JONE:
Zer diozu?
JON:
Badakizu garai hartan zer esaten zen.. ¨El que tiene vespa tiene neska...¨
JONE:
Istripuaren ostetik ez naiz igo ni moto batera.
JON:
Ba nik Filipinetan motoa nuen.
JONE:
Ez dizu beldurrik ematen?
JON:
Hasieran bai, baina horrexegatik. Badakizu istripu larria izan duen jende askok gero gidatzeari utzi egiten dio. Nik ez nuen hori gertatzerik nahi.
JONE:
Ez dakit Jon, haluzinatua geratzen naiz. Gertatu zena gertatuta oraindik motorrekin horrela emozionatzea (hunkitzea)
JON:
Moteroek gasolina daukagu zainetan badakizu.
JONE:
Bueno, zuk garai batean gasolina eta beste hamaika sustantzia ere bai.
JONE:
Niri “en todo kaso” (izatekotan) scooter horiek gustatzen zaizkit, hirian bakarrik ibiltzeko eta gauzak eramateko tokia dutenak.
JON:
Horiek ez dira motoak Jone, plastikozko patineteak dira. Nik oraingoz nire kotxe (auto) zaharrarekin konformatu beharko dut.
JONE:
Honezkero “pureta” bat zarelako...
JON:
Egunen batean, ahal dudanean, motoa erosiko dut berriro. Hala ere, zerbait asmatu beharko dut enbragea ongi sakatzeko, ez dakit behatz erdi honekin indarrik izango ote dudan.
JONE:
Baina motoek oraindik enbragea dute?
JON:
Benetako motoek bai.
JONE:
Uhhh zein gogorrak zareten moteruak...
JON:
Errepideko zaldunak, bikingo modernoak!
JONE:
Aizu, ala ere, zure behatz hori ez al zen behatz magikoa?
JON:
Bai, baina ez horretarako prezisamente (hain zuzen)... nahi al duzu kontatzea zein trikimailu egin dezakedan behatz magikoarekin ?
JONE:
Baleeeee. Ez dut elkarrizketa honekin jarraitu nahi.
