detalle dokuteka-generico-fitxa

Kandelario

Bonbilek, linternek eta argindarrak kandelari lekua jan badiote ere, otsailaren 2an Kandelario eguna ospatzen da eta, hala, kandelei buruzko erreportaje laburra daukazu hemen entzungai: nola egiten diren, daukaten sinbologia...

Elizondoko Lupe Gastesi kandelagileak azalduko digu nola egiten diren kandelak eta hauek duten sinbologiaz ere arituko dira saio laburrean. Kandelario egunarekin lotutako esaera zaharrak ere aipatuko dituzte.

 

 

 

 

 

Irudia: Myruams Fotos, Pixabay

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1. Egun honetan, egutegiari begiratuta jarrita, begira jarrita, ikusiko dugu Kandelario eguna dela. 

Esataria 2. Kandelario bero, negua dauka gero. Kandelario hotz, negua joan da motz.  

Atzokoa estreinakoa, eta gaur bigarrena du otsailak: Kandelario eguna. Zuetako batzuek ez duzue sinistuko, baina... orain urte gutxi arte, erdi-jai izaten zen gaurko eguna Euskal Herriko herri askotan. Kandela eta argizari edo bildumenak bedeinkatzeko eguna da hau. Ez dugu ezer berririk deskubritzen, kandelak gaur egun erabilera urria duela esanda. A(i)ntzina, ordea, bonbillarik ez zenean, fedea sutsuagoa zenean, eta gurdiak ere gauez bidean joateko bere farola derrigor eraman behar zuenean, kandela gehiago erre ohi zen. Enkante edo subasta egiteko ere erabili ohi zen kandela garai batean. Kandelak pizturik irauten zuen bitartean egin zitekeen postura (apustua), itzalitakoan, kito. 

Bonbilla, linterna, argindar eta parafinak jan diote lekua kandelari. Gero eta gutxiago fabrikatzen da, baina hala ere, eusten zaio oraindik ere tradizioari zenbait lekutan. Baztango Elizondon, esate batera, Lupe Gastesi eta bere familiak kandelak egin ohi ditu. Nola egiten dituzten? Ba, nahi duzunean, Lupe, azaldu, hemen, guztioi nola egiten dituzuen kandelak. 

Lupe Gastesi. Bueno, kandelak egiten dira pazientzia handiarekin eta ordu handiz (asko) sartu behar da egiten. Lehenbiziko, jartzen da metxa bat, jartzen da hori, egiten dira korapilo batzuk, bueno, eta gero paratzen dira holako bur(d)in bat, azpian, eta jartzeko oso tirante (tenk). Eta hori sartzen da argizarian, eta atera eta sartu, sartu eta atera, sartu eta atera, hola, aunitz aldiz (askotan), kapa (geruza) aunitz emanez, eta gero, ja loditzearekin pasatzen dira plantxa batzuk, deitzen zaio plantxa batzuk, burdinazkoak, eta haiek badute {badituzte] diametro batzuk, txikienetik handixeago eta handixeago eta handixeago… Horrela, baina kostatzen da aunitz, e!  

Kandelak laburrak baldin badira, bueno, ez hainbeste, baina luzeak egitearekin, orduan… 

Esataria 2. Ez da beraz, e, jardun batere erraza kandelagintza. Elizondoko bere etxean ze tamainako kandela eta zirioak (tortxak) egin ohi dituzten azalduko digu orain Lupe Gastesik.  

Lupe Gastesi. Bai. Denetatik, denetatik. Hori ja enkarguz egiten dugu, baina bueno, izaten dira gramoz (gramoka) saltzen da. Gutxi gorabehera izaten dira 100 gramokoak, 150, 200, 250 eta 60 (260). Horiek izaten dira, gramo ohikoak izaten dira, eta horiek luzeago eta lodiago.  

Zirioak ja, horiek izaten dira 60 zentimetro luze, eta oso lodiak, oso lodiak. Izaten dute 3 bat, 3 eta erdi, 3 kilo eta erdi, horrela. Hola izaten dira, 3, 4.  

Esataria 2. Eta halakorik zenik uste ez zuenari esango diogu baduela kandelak bere baitan sinbologia oso bat bizitzaren, biziraupenaren sinbolo da kandela piztua. Eta heriotzarena, berriz, kandela itzalia.   

Bestetik, nola ukatu ba, kandela-argitan afaldu edota musika goxoa entzutea elegante eta dotorea ez denik. Kandela elegantea da, dotorea. Ez alferrik esan ohi da aspalditik pertsonak ibili behar duela bizitza honetan kandela bezain xuxen eta tente.  

Eta bukatzeko, gomendio laburra, gure aspaldikoei entzundakoa: Kandelario egunez eguraldi ona izatea baino hobe da otsoa ardi tartean ikustea. Ez ahaztu: Kandelario, elurra dario.  

detalle2

Document library

C1
02-03-2002

x61pRelaContWAR

16262833
0:04:37

x61pViewCountWAR

7618

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR