Docutec
Yen urpekaria
Itsasoz inguratuta bizi dira uhartetako biztanleak eta bertatik ateratzen dute bizimodua. Yen gazteak ere, nahiz eta 13 urte soilik izan, egunero egin behar du murgil uretan turistei saltzeko maskor erraldoien bila.
Jendearen bizibide nagusia itsasoa da, arrantza.
Asian leku batetik bestera geografia guztiz bestelakoa da. Honako honetan, 600 irlatxoz osaturiko uhartedia daukagu.
Hemengo jendearen bizibide nagusia itsasoa da, arrantza.
Hemen gazte askok eguneroko ogia itsaspean murgilduz irabazten du. Horretantxe ibili ohi dira Yen eta bere lagunak. Hamahiruna urte dituzte.
Yen gertu dago urpera sartzeko. Sakonera albait lasterren egiteko harri bati helduta egiten dute salto. Horrela asti luzeagoa dute han barruan irauteko. Maskor erraldoien bila ari ohi dira turistei saltzeko. Lagunak zain geratzen zaizkio urduri samar, gauzak ea nola aterako. Badakite Yenek ongi neurtu behar dituela bere indarrak gorantz datorrenean ezinean ibili ez dadin. Indarrak ongi neurtzen ez badira ondorioak oso txarrak izango dira. Barrura botata dituzten soketako bat tenk jarri da. Badakite hortik Yenek lortu duela behek muturrean maskor handiren bat. Hura eskuetan eta ezin egin ur gainera. Azkenean ere hor ageri da Yen, maskor txikiago bat aldean dakarrela. Nekagarria da eta, beraz, minutu batzuetan arnasa eta atsedena hartuko du. Gero bigarren aldiz jaitsiko da itsaspera. Bitartean otarra prestatze dihardute. Zuntz naturalez egina da eta krustazeo eta beste arrain batzuk atzemateko darabilte. Euren asmakizuna da. Orain harrapaturiko hau ez da saltzeko. Etxera eramango dute eurentzat eta etxekoentzat.
