detalle dokuteka-generico-fitxa

Ehizan

Afrikar gazte-taldetxo bat ehizan ikusiko ditugu bideo labur honetan.

Afrikarrentzat, ezinbestekoa da ehizan egitea, lehortea dela-eta, askotan ezin baita ezer erein.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Baina, jolaserako denbora beti geratzen da labur. Handik urruti, gazte-talde bat arkua tenkatzen ari da ehizara joateko. Hilabeteak dira euririk ikusi ez dela alde horretan. Lehorteaz, soroetan ezin da ezer erein eta jango bada, animaliaren bat hil behar.
Gezi ongi zorroztuez eta lakio batzuk jarririk, ehizaldia hastera doa.
Harrapakina txikia denean, ez du merezi herrixkara itzultzerik eta bertan jaten da indarberritzeko. Gure lagunok egun eta erdi daramate ahora ezer sartu gabe.
Ez metxero, ez pospolorik ez den mundu honetan, beharrezko sua zuhaixka berezi baten zotz lehorrak elkarri igurtziz egiten da. Elefante-gorotza erabiliko da erregarritzat. Hortik txingar txiki bat ateratzen da. Gero, putz egin eta belar ihar eta ezpelei sua ematen zaie.
Behin sute txiki bat izanez gero, haragia hantxe gainean erretzen da.
Digdig deritzanaren haragia laster jaten da. Indarberritu ondoren, berriro ere ehizara joan behar denez gero.
Bitartean, herrixkan, familiak zain dituzte gosetan.

detalle2

Document library

B2
07-29-2010

x61pRelaContWAR

16268337
03:20

x61pViewCountWAR

3821

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR