Docutec
Joseba Etxarri, euskalkultura.com-eko zuzendaria
Bideo honetan, Joseba Etxarrik, euskalkultura.com-eko zuzendariak, diasporarekin dugun harremanaz hitz egin digu.
Zeintzuk dira atariaren helburu nagusiak?
Gure helburua da ezagutaraztea diaspora, baita diasporaren berri ematea hemen (Euskal Herrian) eta hemengo jendeari ezagutaraztea badirela munduan hainbat eta hainbat jende lanean ari direla beraien herrialdeetan, baina jatorriz edo hala erabaki dutelako konexio bat daukatela Euskal Herriarekin, eta, orduan, aportazio bat eta ekarpen bat egiten diotela euskal kulturari, euskaldungoari, beraiek bizi diren herrietatik.
Nola zabaltzen duzue informazioa?
Hor behar da aipatu nondik gatozen eta nora goazen, ezta? Eta orduan, mundua aldakorra da. Guk lan egiten dugu momentu honetan gehienbat Interneten, buletin bat daukagu egunero emititzen duguna. Baita ere, aldi berean, bai Twitterren gaude eta baita ere Facebooken eta, beraz, olatu horretan ere bagaude, baina ibilbide bat egin dugu. Orduan, gatoz idatzitik, hau da, idatzi paperezko euskarritik; jauzia eman genuen Internetera eta hor Internetekin batera jauzia ematen ari gara, eta orduan jendea dagoen lekuetara goaz.
Nolakoa da Euskal Herriaren eta Euskal Etxeen arteko harremana?
Beno, ba, harremana diasporaren eta Euskal Herriaren artean izango da diasporak eta Euskal Herriak amankomunean erabakitzen dutena, ezta? Eta hor badakigu nondik abiatzen garen, munduan zehar badaude euskal komunitate hauek, baina mundua aldatzen ari da eta, orduan, hori (harremana) badago horretan uzterik; badago, aldiz, gogoeta bat egiterik eta, beraz, pentsatzea nola egin eta zer egin, ahalik eta etorkizunik handiena eta emankorrena izan dezan. Horretan, behar da esan Euskal Herriak zortea duela, izan ere, hainbat seme-alaba eta hainbat ondorengo baititu munduan zehar, eta horiek, gaur egungo mundu globalizatuan, balore bat direla eta, beno, erraztasun batzuk eman beharko lirateke Euskal Herritik berez diasporan dagoen Euskal Herrirako eta euskal kulturarekiko joera horri lotura horiek indartzearren eta hortik proiektu amankomunak eta hortik gero hori, mundu globalizatu honetan, ahalik eta emankorrena izan dadin.
