detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Joseba Etxarri: Euskal Herrian ez dugu diaspora ondo ezagutzen

Joseba Etxarri 1987an New Yorkera joan zen, eta geroztik Amerikan, Europan eta Australian ibili da, euskal diasporarekin harremanetan.

Joseba Etxarri (Donostia, 1962) kazetaria, idazlea eta ikertzailea da. 1987an New Yorkera joan zen, eta geroztik Amerikan, Europan eta Australian ibili da, euskal diasporarekin harremanetan. 1994an liburu bat kaleratu zuen, Euskaldunen Amerika. Bidaia bat AEBn zehar. Hedabide askotan kolaboratu du, eta Radio Euskadiko Vascos en América saioa zuzendu du 11 urtez. 2001ean www.euskalkultura.com webguneko zuzendari izendatu zuten. Elkartearen Donostiako bulegora joan gara, eta euskal diasporari buruz hitz egin dugu Etxarrirekin.

Zein izan da Euskalkultura.com proiektuaren ibilbidea?

1998an “Euskal Kultura” izeneko paperezko buletin bat sortu genuen. Garai hartan, kezka bat genuen: Euskal Herritik kanpo ekintza ugari egiten ziren euskal kultura babesteko, baina askotan ez genuen informaziorik jasotzen. Horrela, buletina sortu genuen eta Txilen, Argentinan, Uruguain eta Euskal Herrian banatzen hasi ginen. Baina 2001ean Internetera pasatu ginen, eta, geroztik, Sarearen bidez euskal kultura zabaltzea da gure helburua. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idazten dugu; frantsesez ere egin nahi dugu, baina gure baliabideak oso mugatuak dira. Buletina egunero-egunero bidaltzen dugu, eta bi atal nagusi ditu: berriak eta agenda, baina mundua oso zabala da, eta euskal kulturari buruzko ekintza asko antolatzen dituzte egunero. Horregatik, guk ezin dugu informazio guztia bildu.

Zein dira hartzaileak?
Era askotako hartzaileak ditugu. Gehienak euskal herritarrak dira, baina Argentinan ere asko ditugu, munduan euskal etxe gehien dituen herrialdea delako. Hartzaile gazte asko ditugu, eta adineko jendeak ere jarraitzen du Euskal Kultura. Euskal etxeen inguruan ibiltzen dira batzuk, baina beste batzuk ez. Eta gaztelaniaz irakurtzen dute batez ere, euskal etxe gehienak Hego Amerikan ditugulako.

Erbestea eta Euskal Herria. Nolakoa da bien arteko harremana gaur egun?
Hori baino lehen, beste galdera bat egin behar dugu: Euskal Herrian badakigu zer den diaspora? Nire ustez, ez. Euskal Herrian ez dugu diaspora ondo ezagutzen, eta lan handia egin behar dugu euskaldunen artean zabaltzeko. Bestela, ez dugu errekonozimendua eta harremana lortuko. Diasporak potentzial handia dauka, eta Euskal Herriak zaindu egin behar du altxor hori.

Zer eman dio diasporak Euskal Herriari?
Asko, jaso baino gehiago. Euskal Herrian, azken mendeetan, etxe asko eraiki dituzte, batez ere Amerikako diruarekin; eta, diktadura-garaian, Eusko Jaurlaritzak laguntza asko jaso zituen Euskal Herriko mugetatik kanpo. Azken urteetan, euskal emigrazioa gutxitu egin da, eta, horregatik, diasporako jendea zahartu egin da. Hala ere, euskaldun asko bizi dira oraindik erbestean, eta euskal kulturaren alde lan egiteko ilusioa dute. Gainera, pertsona horiek lokarria dira gure kulturaren eta beren bizilekuaren artean.

Eta guk, zer eman behar diogu diasporari?
Lana erraztu behar diogu, baina askotan aurkakoa egiten dugu. Atzerrira joaten garenean, bertakoei esaten diegu ez direla benetako euskaldunak. “Guk badakigu zer den euskalduna izatea, eta zuek gure eredua jarraitu behar duzue”. Baina Euskal Herrian euskaldun-mota asko daude; guztiok ez gara berdinak, eta diasporak ere euskaldun izateko modu ezberdinak ditu. Gainera, diasporari lagundu egin behar diogu, eta eskolen artean, unibertsitateen artean, euskara ikasleen artean... harremanak sortu behar ditugu, elkar ezagutzeko.

Euskararen erabilera handitu egin da erbestean?
Bidea oso luzea da, eta batzuk hasi dira euskal etxeetan euskara ikasten. Guretzat positiboa da, ondoren, euskal etxeen eguneroko ekintzetan euskara erabiliko dutelako, baina Euskal Herrian jende askok ez du euskara egunero erabiltzen; horregatik, diasporari ezin diogu euskaraz primeran hitz egiteko eskatu.

Zergatik jaso behar dugu diasporari buruzko informazioa euskal herritarrok?
Interesgarria delako. Hemendik 10.000 kilometrora, gure baloreen, kulturaren eta hizkuntzaren alde lan egiten duen jendea dago, eta hori ezagutzea oso interesgarria da. Gu bezalako pertsonak dira, guri buruz jakin nahi dute, eta harreman hori landu behar dugu. Azken batean, gure zati bat dira.

Euskal etorkin gazteak euskal etxeetara hurbiltzen dira?
Mundua aldatzen ari da, eta euskal etxe mota asko sortu dira. Hala ere, euskaldunok atzerrira ikastera joaten garenean, ez gara euskal etxeetara joaten. Zergatik? Telefonoz, Skype bidez eta online, etxekoekin harremana mantentzen dugulako. Euskal etxeak behar zehatz batzuei erantzuteko sortu ziren, baina, gaur egun, behar berberak al dituzte euskal etorkinek? Hori aztertu behar dugu. Nire ustez, gauza asko inertziaz egiten ditugu, benetan zer behar dugun aztertu gabe. Horregatik, gogoeta sakon bat egin behar dugu.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Zeintzuk dira atariaren helburu nagusiak?
Gure helburua da ezagutaraztea diaspora, baita diasporaren berri ematea hemen (Euskal Herrian) eta hemengo jendeari ezagutaraztea badirela munduan hainbat eta hainbat jende lanean ari direla beraien herrialdeetan, baina jatorriz edo hala erabaki dutelako konexio bat daukatela Euskal Herriarekin, eta, orduan, aportazio bat eta ekarpen bat egiten diotela euskal kulturari, euskaldungoari, beraiek bizi diren herrietatik.

Nola zabaltzen duzue informazioa?
Hor behar da aipatu nondik gatozen eta nora goazen, ezta? Eta orduan, mundua aldakorra da. Guk lan egiten dugu momentu honetan gehienbat Interneten, buletin bat daukagu egunero emititzen duguna. Baita ere, aldi berean, bai Twitterren gaude eta baita ere Facebooken eta, beraz, olatu horretan ere bagaude, baina ibilbide bat egin dugu. Orduan, gatoz idatzitik, hau da, idatzi paperezko euskarritik; jauzia eman genuen Internetera eta hor Internetekin batera jauzia ematen ari gara, eta orduan jendea dagoen lekuetara goaz.

Nolakoa da Euskal Herriaren eta Euskal Etxeen arteko harremana?
Beno, ba, harremana diasporaren eta Euskal Herriaren artean izango da diasporak eta Euskal Herriak amankomunean erabakitzen dutena, ezta? Eta hor badakigu nondik abiatzen garen, munduan zehar badaude euskal komunitate hauek, baina mundua aldatzen ari da eta, orduan, hori (harremana) badago horretan uzterik; badago, aldiz, gogoeta bat egiterik eta, beraz, pentsatzea nola egin eta zer egin, ahalik eta etorkizunik handiena eta emankorrena izan dezan. Horretan, behar da esan Euskal Herriak zortea duela, izan ere, hainbat seme-alaba eta hainbat ondorengo baititu munduan zehar, eta horiek, gaur egungo mundu globalizatuan, balore bat direla eta, beno, erraztasun batzuk eman beharko lirateke Euskal Herritik berez diasporan dagoen Euskal Herrirako eta euskal kulturarekiko joera horri lotura horiek indartzearren eta hortik proiektu amankomunak eta hortik gero hori, mundu globalizatu honetan, ahalik eta emankorrena izan dadin.
 

detalle2

Document library

B1
05-06-2016

x61pRelaContWAR

16241632
00:03:02

x61pViewCountWAR

6697

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR