detalle dokuteka-generico-fitxa

Gehiago ordaindu beharko lukete?

Saihestu daitezkeen gaixotasunak ugaltzen ari dira Europan. Hori dela-eta, europar-agintariek pentsatzen ari dira zer neurri hartu.

Esate baterako, galdera hau plazaratu dute: bere burua zaintzen ez dutenek eskubidea daukate osasun-zerbitzu guztiak doan jasotzeko? Zuri zer iruditzen zaizu?

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Europar Batasunean galarazi litezkeen gaitzen ondorioz, heriotzak ugaritzen ari dira. Gaitz kronikoak dira heriotzen % 87ren eragile. Hori dela-eta, Europar Batasunak hausnarketa egiteko deia egin du, eta galdera bat jarri du mahai gainean: Euren osasuna zaintzen ez dutenek ba al dute osasun-zerbitzuak dohain izateko eskubiderik? Juanjo San Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL. Erretzaileek, alkohola neurri gabe kontsumitzen dutenek, utzikeriagatik gizenak direnek, euren burua zaintzen ez dutenek gehiago ordaindu beharko lituzkete osasun-zerbitzuak? Edo ba al dute osasun-zerbitzu guztiak doan izateko eskubidea? Europar Batasuneko Zientzia eta Komunikabideen Institutuak galdera horixe egin die Europako 25 unibertsitate nagusiei, eta 16 komunikabideri.
Gaur egun Europan gaitz kronikoek heriotzen % 87 eragiten dute, eta gaitz horiek harrapatzen ditu, neurri handi batean, gure bizimodua ez delako egokiena. Afrikan, aldiz, jende gehiena hiltzen da elkarri kutsatutako gaitzen ondorioz, birusek eta bakterioek eragindako gaitzen ondorioz, alegia.
Europar Batasunak aitortu du auzi honi eman beharreko erantzuna ez dela erraza eta pertsonaren askatasuna babestu beharra dagoela, baina datuek diote erretzeari utzi, alkohola neurriz hartu, janari egokia jan eta egunean ordu-erdiko ariketa fisikoa eginez gero, bihotzeko gaitzen, buruko infartuen eta diabete-kasuen % 80 galaraztea posible izango litzatekeela, baina zaila dela jendeari joera batzuk debekatzea edo gizabanakoa gehiegi kontrolatzea.
Horrez aparte, Bruselak dio gobernuek ere ardura bat badutela eta, agian, jokaera osasuntsuek bultzatzen ez dituztenek gehiago ordaindu beharko luketela. Propagandak, publizitateak ere badu bere eragina eta jende askok, horren ondorioz, ustez ona dena jan edo hartzen du.
Auzi honetan betiko eztabaida sortu da: noraino iristen den norberaren ardura eta noraino sartu daitekeen estatua. Erantzuna laster izango dugu.

detalle2

Document library

B2
04-13-2016

x61pRelaContWAR

16240969
00:02:06

x61pViewCountWAR

5502

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR