detalle dokuteka-generico-fitxa

Azukrearen gehiegizko kontsumoa, nazioarteko erakundeen kezka

Obesitatea eta diabetesa bezalako gaitzak oso kezkagarritzat jo ditu Munduko Osasun Erakundeak, eta gobernuei azukre-kontsumoa jaisteko deia egin die.

Azukrearen sektoreak urtetan jaki gozoek osasunarengan dituzten ondorio kaltegarriak ezkutatu ditu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Mikel Reparaz, berriemailea.- Tabakoaren industriarekin gertatu zen bezalaxe, azukrearen sektoreak urtetan jaki gozoek osasunarengan dituzten ondorio kaltegarriak ezkutatu ditu. Ikerketa batek agerian utzi du industriak gobernuari presioa egin ziola 70. hamarkadan hortzetako kariea edo diabetea azukrearekin lotzen zituzten ikerketak geldiarazteko.
Orain, Munduko Osasun Erakundearen kezka nagusien artean dago.
Eta datuak bereziki kezkagarriak dira hemen, Estatu Batuetan. Herritar bakoitzak bataz beste hogeita bi koilarakada azukre hartzen baitu egunero.
Hori elikaduran aditu direnek gomendatzen dutena baino hamar aldiz gehiago da.
Lisa Moskovitz dietista.- Azukreak kaloria asko gaineratzen ditu, bestelako elikagairik gabe eta gose-sentsazioa eragiten du. Obesitatera eraman dezake horrek.
Mikel Reparaz.- Azukrea daramaten edariak daude obesitatearen atzean. New Yorken edari erraldoiak debekatzeko saiakerak huts egin zuen eta orain, azukrearen aurkako taldeek informazio gehiago eskatzen diete ekoizleei.
Lisa Moskovitz.- Ontzietako etiketek azaldu beharko lukete zenbat azukre gehitu zaion eta zenbat den naturala.
Mikel Reparaz.- Momentuz, New Yorkeko agintariek azukrea duten edarien aurka horrelako kanpainak zabaltzen dituzte hedabideetan.

detalle2

Document library

B2
04-08-2015

x61pRelaContWAR

16267710
01:30

x61pViewCountWAR

8582

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR