detalle dokuteka-generico-fitxa

Jubilatuak eta botiken koordainketa

Osasun alorrean eginiko aurrekontu-murrizketen ondorioz, pentsiodunek botikak aurrez ordaindu behar izaten dituzte. Baina, Gipuzkoako "Duintasuna" jubilatuen elkartekoak ez daude batere ados erabaki horrekin eta botikarik ez ordaintzeko deia egin dute.

Elkarte honetako kide den Joxe Mari Agirresarobek, erabaki honen zergatiak azaldu dizkigu Mezularia saioan.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA . Pentsioa dutenek hartu behar dituzten botikak ordaindu egin behar dituzte zati batean. Dituzten diru-sarreren araberako koordainketa da, dakizuen bezala, eta kasu batzuetan ba gero dirua administrazioak itzuli egingo dien arren, Duintasuna, Gipuzkoako jubilatuen elkarteak planto egitea erabaki du eta desobedientziarako bidean jarri nahi ditu gainera jubilatuak. Jose Mari Agirresarobe da, Gipuzkoako Duintasuna, jubilatu elkarteko kidea. Arratsaldeon Jose Mari!
JOSE MARI AGIRRESAROBE. Bai, arratsaldeon!
ESATARIA . Zergatik desobedientzia dei hori? Zergatik erabaki duzue planto egitea?
JOSE MARI AGIRRESAROBE. Bai, ba aber, e orain kanpaina bat hastera goaz, e … ba hor pentsiodun kopuru bat e, farmazietan hartu beharreko sendagaietatik ba libre daude, ezta? Ordainketa egitetatik libre, eta e … aurreratzea iruditzen zaigu, diru hori aurreratzea, e … ez dagoela ondo, ez gaude prest hori egiteko, Eusko Jaurlaritzari e … ba diru aurreratze hori egiteko ba ez gaude ados.
ESATARIA . Mmm, zuek defendatzen duzue aldez aurretik zerga mordo bat ordainduta zaudetela zuen bizitzan zehar eta lan asko egindakoak zaretela baita ere.
JOSE MARI AGIRRESAROBE. Bai. Eta orduan hor, ba Eusko Jaurlaritza berak, ba hor dekretu bat e markatu du, markatu zuen, ezta?
ESATARIA . Mmm.
JOSE MARI AGIRRESAROBE. Eta hor ba jartzen ditu ba e zeintzuk sartzen diren hor. Eta orduan hor izan behar du ba seguritate sozialean erregistratuta dagoena eta urtean 18.000 eurotik behera irabazten dutenak, eta baita ere ba osasun e.., zera, esto…
ESATARIA . Gaixotasun kronikoak dituztenak, ezta?
JOSE MARI AGIRRESAROBE. …. sistemaren barruan daudenak, eta hor ba osasun sistema horrek estaltzen dituenak eta txartel hori dutenak, ezta? Eta orduan ba hor zer gertatzen zaigu? Ba Eusko Jaurlaritzak holako maniobra baten bitartez, ba hor normatiba bat jarri du eta orduan ba joan behar da, e … ba hori e … zeratzera ez? Eskakizun hori egitera, ezta? Eta bueno, e hor, hamahirugarren, e bi mila eta hamahirugarrenean ordaindu ziren e …, bueno e … zerak, kondizio horietan zeudenak ….
ESATARIA . Bai.
JOSE MARI AGIRRESAROBE. …. eta e ordaindu zutenak, hori dena kitatzeko, 18 miloi jarri zituen, ezta?
ESATARIA . Mmm.
JOSE MARI AGIRRESAROBE. Eta horietatik bakarrik gastatu ditu ba lau mila, e … esto, lau koma bost miloi. E orduan hor ba hori da horko, horko tranpa da ba, ba ahulezia, pertsona horien ahulezia eta ezjakintasunaz eta zabarkeriaz aprobetxatuaz, ba ikusten duzu 13 miloi e aurreratu dituela eta hori jarraitu nahi du, e printzipio horren bitartez.
ESATARIA . Izan ere diru hori itzultzeko eskatzea lana da alde batetik, eta ez dakit, zaila da papeleo hori egitea? 
JOSE MARI AGIRRESAROBE. Mmm, bueno ba ez dute inolako erraztasunik jartzen alde batetik, eta beste aldetik e badakigu ba gaur egunean farmazietako pantaila guztietan zehatz eta mehatz e nortzuk dauden e …  hor sartzen direnak eta hori euskal gobernuak eta farmazia guztietan dakite. Baina hori, horri kasurik egin gabe ba orduan eskatzen da, e diru hori lehenengo e … zera, e … pagatzea eta gero itzuliko zaiela eskakizuna egiten dutenei. Eta klaro guk, gure …, guri iruditzen zaigu ba hori ez dagoela ondo. Automatikoki izan beharko lukeela, eta orduan ba erabaki dugu ba desadostasun hori e zeratzeko, e …. agertzeko ba farmazietara joan eta hor daukagu ja, hasiko ginateke bihar e daukagu lehenengo, e kanpainako lehenengo eguna, eta farmaziara joan, e botika hartu, e … sendagai hori hartu, eta ez ordaindu.
ESATARIA . E … sistema hau ez zaie gustatzen eta horren aurrean e planto egitea erabaki dute Gipuzkoako Duintasuna, jubilatu elkarteko kideek.
 

detalle2

Document library

B2
03-31-2015

x61pRelaContWAR

16267619

x61pViewCountWAR

4255

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR