detalle dokuteka-generico-fitxa

Pazko-asteko arrautzak, untxia eta bildotsa

Aste Santu garaia izanik, Pazko-asteko ospakizunetako hiru elementu aipatuko ditugu: Pazko-arrautzak, Pazko-untxia eta Pazko-bildotsa.

Munduko herrialde askotan Pazko-arrautzak bilatzen dituzte umeek, eta toki batzuetan untxi  batek gordetzen ditu arrautza horiek, Pazko-untxiak. Beste toki batzuetan, berriz, Pazko-bildotsa jaten da, Israelen adibidez.
Nondik datoz ospakizun hauek? Noiztik? Arrautzekin hasiko gara, hots, Pazkoan egiten den arrautza-bilaketarekin.  

 

Pazko-arrautzak: Babilonia Zaharreko Tamuz-en kondaira
Pazkoan Jesus berpiztu zela ospatzen da. Baina Jesus baino askoz lehenago Babilonia Zaharrean Tamuz jainkoa berpiztu zen. Teologoek paralelismo asko aurkitu dituzte Tamuz eta Jesusen artean: biak abenduaren 25ean jaioak, biak 33 urterekin hilak krudelki, biak berpiztuak…  Tamuz bere amak berpiztu  omen zuen, Ishtar erreginak. Kondaira krudela da. Tamuz hil zutenean, bere gorpu-zatiak sakabanatu zituzten. Amak gorpu-zati guztiak biltzeko agindu zuen. Baina barrabilak falta ziren, eta barrabilen bila ibili ziren babiloniarrak, Eufratesen aurkitu arte. Tamuzen gorpua osorik zegoenean amak berpiztu egin zuen.  Zenbaiten ustez, barrabil-bilatze horretan oinarrituta dago gaur egun egiten den Pazko-arrautzen bilaketa.

 

Pazko-untxiak
Zenbait herrialdetan Pazko-arrautzak untxi batek gordetzen ditu. Nondik dator untxiaren kontu hau? Alemaniatik. Bi bertsio: bata paganoa, bestea kristaua.
-    Ostara udaberriaren jainkosa zen, emankortasunarena, eta ikonografiak untxi eta arrautzekin  irudikatzen du, guztiak emankortasunaren irudi, bizi berri baten seinale. Ostara batez ere apirilean gurtzen zuten, natura berpizten ari denean.
Ostara, Ishtar, Ester, Easter, guztiak dira jainkosa bera, herrialde  batzuetan izen bat du eta besteetan beste bat. Ingelesez, Pazko-arrautzei Easter Eggs esaten zaie.
-    Kristauek bertsio paganoa moldatu zuten berea sortzeko. Ohiturak dio Jesus hirugarren egunean berpiztu zela. Alemaniako VIII. mendeko kondaira baten arabera,  3 egun horietan untxi batek zaindu zuen Jesus. Untxiak hitz egiten ez zekienez, arrautzak ematen hasi zen jende guztiari Jesus berpiztu zela adierazteko. Arrautzak Jesus berpiztuaren sinbolo, eta Jesusen eternitatearen irudi, hiltzen ez dena, zeren arrautzetatik bizitza berri bat sortzen da.


Pazko-bildotsa
Kultura askotan sakrifikatzen ziren, eta dira,  animaliak jainko-jainkosentzat, baina hainbat kulturatan bildotsa bihurtu zen estimatuena horretarako. Izan ere, bildotsa zintzoa da, fidela, errugabea.  Jainkoen aurrean horrela azaldu behar da. Hori guztia irudikatzen du judu eta  kristauentzat bildotsak. 
Pazko-bildotsak Egiptora garamatza, Bibliara. Israeldarrak Egiptotik ihesi zihoazen, izurrietatik ihesi, eta premu juduak 10. izurretik salbatzeko, iheslariek bildotsa hil  eta jan behar zuten. Etxe batean bildotsa jaten bazen, bere odolarekin etxeko ate-gainak margotzeko esan zion Jaunak Moisesi, israeldarren gidariari.  Aberea nola jan behar zuten ere esan zien Jaunak. Eta egun hori ospatzeko. Hona Bibliako pasartea Itun Zaharrean: “Egun hau gogoangarri izango duzue eta, Jaunaren ohorez, festa nagusiz ospatuko. Festa hau lege-indarrez ezarriko duzue belaunez belaun”. (Irteera 12, 14)     
Judutarrak salbatzeko bildotsa hil behar zen beraz, eta Jesusek ere Azken Afarian bildotsa jaten du, eta hil egingo da gizakiak salbatzeko. Horrela parekatu egiten dira Jesus eta Pazko-bildotsa. Baina bildotsa jateko ohitura ez da juduena soilik, katoliko guztiena baizik, Itun Zaharrak biei eragiten dielako. 

Azaleko irudia: Couleur, Pixabay

detalle2

Document library

B1
04-20-2017

x61pRelaContWAR

16173348

x61pViewCountWAR

4014

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR