detalle dokuteka-generico-fitxa

Eskerrak Emateko Egunaren historia

Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) garrantzi handiko jaia da Eskerrak Emateko Eguna edo 'Thanksgiving Day'. Ospakizun horren jatorriaz aritu da Izaro abeslaria Gaztea-ko B Aldea saioan.

AEBetan azaroko laugarren ostegunean ospatzen dute egun hori.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Izaro Andres.- Eta beno, Thanksgiving galdetu deustazu (didazu), eta kontatzen egon naiz Thanksgiving-en atzeko historia, eta Thanksgiving-en atzeko historia da, e, badakigu lurralde okupatua dela Estatu Batuak, eta okupatu ebenien (zutenean), e, bertan bizi ziren indigenek, klaro, bijilatzen (zelatatzen ) ebezan (zituzten) heldu ziren berriak, kolonoak, a ver (ea) zertan zebizen (zebiltzan) beraien lurretan, ez?, eta asko hil ziren gosez, hotzez, beroz, ze…
Esataria.- Kolonoak ala indigenak?
Izaro Andres.- Kolonoak, ze lurralde oso gogorra da, batez be (batez ere) desertu eta paramo (basamortu) , bada, hori, desertiko (basamortuko) horietan, ez? Eta orduan, indigenek lagundu zituzten pilo bat kolono ez hiltzeko, ez gosez, ez hotzez, ez beroz. Lagundu zituzten, emon eutsien (eman zieten) jaten, eta emon eutsien (eman zieten)…, zeren, eurek bazekien (bazekiten) zelan bizi euren landetan, eta hortik dator Esker On egun hori, Thanksgiving. Baina beno, kontuan hartu behar da, egun, laguntza hori dena eta gero, denak hil zebiazala (zituztela) kasik.
Esataria.- Bada, bai.
Izaro Andres.- Orduan, bada, beno, egun nahiko…
Esataria.- Ez nuen ospatzen, baina ez dut ospatuko orduan egun hori.
Izaro Andres.- Ez, ez ospatu.
Esataria.- Pixka bat hipokrita.
Izaro Andres.- Bai, bai.

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
11-16-2018

x61pRelaContWAR

16147528
1:02

x61pViewCountWAR

3237

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR