detalle dokuteka-generico-fitxa

Eli Larrinaga: EGA merke-merke!

Eli Larrinaga EHUko irakasleak gogoeta egiten du 2016an esan ziren zenbait konturen inguruan, EGA agiria zela-eta.

Eli Larrinaga EHUko irakasleak bere iritzia ematen du, EGA azterketa dela-eta, EAEko legebiltzarreko alderdi guztiek lortu zuten adostasunaren inguruan.

 

 

 

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Eli Larrinaga?
ELI LARRINAGA.- Egun on, Oihane.
E.- Asteburuko azterketa bati heldu diozu gaurko gogoeta egiteko.
E.L.- Hori da, bagoaz.
E.- Nahi duzunean.
E.L.- Zapaturo (larunbatero) 20 bat saltzailek ipinten dabez (ipintzen dituzte) euren postuak herriko azokaren albo batean dagoen kalean. Gehienek arropa-generoa dakarre (dakarte) eta gura dauanak (duenak) hantxe erosi daikez (ditzake) kulero- edo galtzontzilo-parea 3 eurotan; gonak eta tergalezko prakak, 5 eurotik hasita; etxerako zapatila epelak, galtzerdi lodiak, eta beste hainbat kontu; merke-merke. Goiz bakarrerako diren mostradoreetatik metro batzuetara, beti leku berean, gizon bat egoten da paretik dabilen edozeini besoa luza eta “Ajos! Ajos gordos y baratos!” diotso. Izan be (ere), berakatzak daroaz (daramatza) esku batean; bestean, barriz (berriz), kipula gorriak eta limoiak. Baina ahaleginik handiena berakatzakaz (berakatzekin) egiten dau (du): “Ajos! Ajos gordos y baratos” esan edo erdi-abestuz emoten ditu zapatu goizak. Aurreko asteburuan be (ere), hantxe egoan (zegoen) gizona berea dan (den) metro karratuan zintzo, baina nik, berakatzak opatzen ikusi beharrean, beste zer edo zer banatzen imajinatu neban (nuen): EGA, EGA tituluak, merke-merke. Gatxak (gaitzak) dira ulertzeko, gero, buruak noizean behin egiten dituen loturak! Kontua da, aurreko batean, Bizkaian gehien irakurtzen dan (den) egunkariak EGA azterketen emaitzei erreparatu eutsola (sic) (ziola), eta horregaz orri osoa bete eban (zuen). Titularrean hauxe zioskun: “Casi 10.000 aspirantes, más del 75%, suspendieron el EGA el año pasado”. Zenbakia letra lodiz eta baltz-baltzez (beltz-beltzez) ageri zan (zen). Gero, artikuluak gaineratzen eban (zuen), urtea joan urtea etorri, kalabaza-uzta bardintsua izan dala (dela) ikusita, 2015ean legebiltzarreko talde guztiek proba berrikusteko eskatu eutsiela (ziotela) jaurlaritzari. Ene, ados jarri ziran (ziren)! Miraria! Eskaria serio hartu eta jakintsuen talde batek esandakoakaz (esandakoekin) EGA hobetzeko txostena prestatu zan (zen). Zein (sic)  (zer) errezetagaz? Ba, labur esateko, erraztasunak emon behar dirala (eman behar direla) EGA gainditzeko, eta azterketa zuzentzen dabenek (dutenek) modu positiboagoan jarri behar dabela (dutela) nota. Tira, paso eta paso egin behar dala (dela). Eli ez dago konforme, erraztasunak emon, zertarako? Zenbakiak hobetzeko, kalabaza-uztak gainezka egin ez dagian (dezan)? Edo hurrengo hauteskundeetan boto apurren batzuk eskuratzeko. Galderak egiten hasi eta beste bat daukat: Jaurlaritzari azterketa berrikusteko eskatu deutsienek, eta jakintsuen taldean gomendioak prestatzen ibilitako dan-danek daukie (den-denek daukate) EGA gaindituta? Hemen titularrak letra baltz eta lodiz EGAk bakarrik emoten ditu. Baina zenbat kalabaza izango gendukez (genituzke) administrazioan lanpostua lortu gura dabenei (dutenei), edo batxilergoan dagozan (dauden) ikasleei, EGAn eskatzen den maila bera neurtuko leukeen (lukeen) gaztelaniazko azterketa egingo balitzakie (balitzaie)? Zenbat izan daitekezan (daitezkeen) irudikatzeko, adibidea emongo deutsuet (emango dizuet): kazetari izan gura daben (duten) unibertsitateko lehen mailako ikasleek egurra hartu dabe (dute), galanta, gainera, “Usos de la Lengua Española” izeneko irakasgaian. Ez da kontu barria, urtero gertatzen da. Tildeak greban, beak, uveak, hatxeak non diran (diren) asmatzeko, dona-dona katona. Konkordantziak zer ete (ote) dira? Hiztegia pobre bizi da pobre. Esaldien egitura izerditan hasteko modukoa. Ez dira ikasle guztiak patroi berekoak, gaztelania ondo menderatzen dabenak (dutenak) egon badira (sic). Baina, ai orokorrean! Fakultatean milaka ikasle izan eta ezagutu dodaz (ditut) azken 20 urteotan eta askotan ikusi dut paso eta paso egiteak lanak eta azterketak modu positiboan zuzentzeak ze ondorio daukazan (dauzkan) gazteen jarrerari, lan egiteko gogoari, eta hizkuntza mailari jagokienez (dagokienez). Kontuz! Ez ulertu txarto! Ez dinot (diot) lupagaz zuzendu behar danik (denik), edo gainditu ezineko probak ipini behar direnik. Hori ez; baina dana (dena) erraztasun eta paso eta paso, hori be ez (ere ez). 16 urte dituen semeak joan dan (den) zapatuan egin eban (zuen) EGAren Atariko Proba eta emaitza etzilimo, barikuan (ostiralean) jakingo dau (du). Kalabazagaz bajatorku (badatorkigu) ez naz (naiz) harrika hasiko azterketaren kontra; ez dot (dut) berea modu positiboagoan zuzentzeko eskaririk egingo. Horren ordez esango deutsat (diot) “ume, hurrengo baterako gehiago eta hobeto prestatu”. Eta gaurkoa zarratzeko, azken berbak euskararen kontura sarri-sarri odola egiteko ahaleginetan dabizenentzat (dabiltzanentzat); Horreentzat (horientzat) "ajos, ajos gordos y baratos!" Berakatzak onak ei direlako banpiroak uxatzeko.
E.- Eli, datorren astean gehiago.
E.L.- Ala, datorren astera arte.
 

detalle2

Document library

C1
03-01-2017

x61pRelaContWAR

  • Eli Larrinaga
16171626
04:53

x61pViewCountWAR

6301

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR