detalle dokuteka-generico-fitxa

Txalo bero bat (eta belarri-tiratze bat ere bai!)

Batzuek ez dakite —edo ez dute jakin gura— non bizi diren. Bizkaiko Atletismo Federaziokoak horrelakoak-edo bide dira. Horretaz ari da Eli Larrinaga gaurko hausnarketan.

Eli Larrinaga Bilboko Zorrotzako kiroldegira joan zen gazteen arteko atletismo-lehiaketa bat ikustera, eta bertan etengabe "txalo bero bat" eskatzen zuen sari-emaile batekin egin zuen topo.

Jatorrizko esteka

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

MAITE ARTOLA.- Eli Larrinaga, egun on.

ELI LARRINAGA.- Halan (hala) ekarri, Maite.

MAITE ARTOLA.- Gaur lasaiago, Eli?

ELI LARRINAGA.- Bai. Kar, kar,kar! Erlojuaren kontra beti borrokan.

MAITE ARTOLA.- Ez da zaila joan den astean baino lasaiago ibiltzea, eta hizpidea zerk eman dizu zuri  aste honetan?

ELI LARRINAGA.- Bada, Zorrotzako atletismo pistan ikusitako kontu batek.

MAITE ARTOLA.- Ea, aurrera!

ELI LARRINAGA.- Txalo bero bat; eta bi, eta hiru, eta gura beste egin genduzan (genituen) joan dan (den) zapatu arrastian Zorrotzako atletismo-pistan batu ginenok. Hantxe, nork arinen egingo ehun metroak; hirurehunak, zortziehunak, edo hiru kilometroak. Nork xabalina urrinen jaurtiko. Nork hesiak abiadura bizian ondoen gaindituko. Proba horreetan (horietan) eta beste hainbatetan parte hartu eben (zuten) 19 urtetik azpiko neska-mutilek, sasoi betean dagozan (dauden) gazteek. Harmailetan barriz (berriz), hareen (haien) gurasoak eta senideak alabari edo semeari, etxeko altxorrari, txanda heltzen jakon (zaion) unean zer egingo ete dauen (ote duen) jarraitzeko prest. Begiak zorrotz eta bihotza saltoka. Emozioa eta urduritasuna gainezka. Eta erlojuaren edo zentimetroen kontrako zeregina amaitutakoan, saria izan zan (zen) parte-hartzaile guztientzat. Txalo bero bat, eta bi, eta hiru, eta gura beste. Ikusleok gogotsu eskainitako saria proba bakoitzean urre-, zilar- edo brontze-itxurako domina paparreratzeko moduko marka egin ebenentzat (zutenentzat) zein, ahalegindu arren, azkena geratu zanarentzat (zenarentzat). Holan joan jakun (horrela joan zitzaigun) zapatu arrastia, kiroltasunez jantzita. Gazteen erakustaldiagaz (erakustaldiarekin) gozatuz. Amaitzeko ginda bat baino ez zan (zen) falta: dominen banaketa. Baina Zorrotzan ipinitako gindak ordura arte gozatutakoa mikaztu eustan (zidan); edo euskun (zigun). Hasi zan (zen) andrazkoaren ahotsa bozgorailutik mezua zabaltzen. Haren doinuagatik gaztea zala emoten eban (zela ematen zuen); eta esan eban (zuen) hurreratzeko irabazleak domina hartzera; eta gero bigarrenak eta hirugarrenak; eta eskatu eban (zuen) “txalo bero bat” onenen artean onenentzat. Mikrofonotik berbetan egoanak (ari zenak) jarraitu eban (zuen) sarituen errosarioagaz (arrosarioarekin); eta barriro eskatu eban (berriro eskatu zuen) “txalo bero bat”. Eta atara ebezan (atera zituzten) argazkiak; eta akabo domina-banaketa. Itxura batean, dena normal-normal, holangoetan egiten dan (holakoetan egiten den) moduan. Zergaitik ete dino (zergatik ote dio) Elik mikaztu zala (zela)? Bada, ekitaldi osoan 3 berba, 3 egin zirelako euskaraz. Entzule, baietz asmatu zeintzuk izan ziran (ziren): txalo, bero, bat. 3 berba horreek (horiek) euskaraz. Hori bai, behin eta barriro (berriro) errepikatuta. Handik alde egiteko orduan, herriko ezagun bat aurkitu eta harek (hark): “Baina konturatu zarie? Zelan izan leike?” (Konturatu zarete? Zelan izan liteke?). Horixe bera jakin gurako neuke (nuek) neuk be (ere) zelan leikeen 2017. urtean oraindino pitean-pitean holangoen (holakoen) lekuko izatea. Uste dot beste inoz be esan dodala (uste dut beste inoiz ere esan dudala) antzeko egoerengatik; hau da, sarriegitan euskarak hartzen dauan (duen) tratu txarragatik sortutako ernegaldi guztiak erregai bihurtzeko gai izango bagina Eguzkiraino heldu, haren garriari (gerriari) buelta pare bat egin, eta barriro (berriro) lasai-lasai etxera heltzeko beste izango gendukeela iruditzen jata (genukeela iruditzen zait). Zorrotzan ez ginan (ginen) ez bat, ez bi, ez hiru izan euskaraz ibili ginenak. Han lehian aritu ziran (ziren) hamaikatxo gaztek, entrenatzailek eta gurasok emon geuntson (eman genion) arnasa hizkuntzari. Baina arnasa, batzuen arteko berbaldien txokoan geratu zan (zen). Benetan ikusgarri, edo hobeto esateko, entzungarri egiteko aukerarik ez jakon (ez zitzaion) eskaini-eta. Aurreko batean astelehenetan ordu honetantxe Faktoria-kide dan (den) Bernardo Atxagak kontatu euskun (zigun) hegazkin baten barruan egoala (zegoela) 11. lerroan, F letradun jarlekuan, zer eta komandantea berbetan holantxik (horrelaxe) euskaraz egiten eutsiela (ziela) bidaiariei komandanteak. Egun haretan (hartan) bera zoriontsu sentitu zala (zela) aitortu eban (zuen). Sarritan euskaldunok atzerrian sentitzen garelako, non eta hemen bertan. Asteburuan Zorrotzako atletismo-pistan gertatua dogu (dugu) beste adibide bat. Eta ez da azkena izango. Gu atzerritarrak gurean, baina pentsatzen hasita nago euskarari behar eta merezi dauan (duen) lekua egiten ez deutsienak (diotenak) martzianotzat hartu daikeguzala (ditzakegula), ez direlako enteratzen, edo okerragoa dana (dena): ez dabelako (dutelako) enteratu gura non bizi diran (diren). Zenbat eta zelan nekatzen dauan (duen) beti etengabe holan (horrela) ibili behar izateak. Amaitzeko, Zorrotzako proben antolatzaileentzat eta horreen (horien) arduradun nagusiarentzat: aurten 100 urte beteko dituen Bizkaiko Atletismo Federazioarentzat gaurkoan ez dago txalo berorik. Oraingoan, lehiakideak baino lehenago galopan hasten dan (den) atletari erakusten jakon (zaion) txartel gorri-baltza (beltza) merezi dabe (dute).

 

detalle2

Document library

C1
04-05-2017

x61pRelaContWAR

16172712
04:37

x61pViewCountWAR

4385

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR