detalle dokuteka-generico-fitxa

Durangoko bonbardaketa dela-eta

Eli Larrinaga EHUko irakasleak duela 80 urte Italiako abiazioak Durangon eragindako suntsiketaz ari da.

Eli Larrinaga EHUko irakasleak hizpide hartu du duela laurogei urte Italiako abiazioak Durangon egindako suntsiketa, eta zoritxarreko gertakari hori gaur bertan gertatzen ari den beste txikizio batekin lotu du.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Astearteari puntua, Eli Larrinagak. Aurrera, Eli.
ELI LARRINAGA.- Zikoina dabil egunotan Durangoko zeruan. Atzo bertan ikusi neban (nuen) hegoak zabal-zabal eginda, dotore, libre; Ezkurdi plazako txintxaunetan (zabuetan) eta txirrista handian egozan (zeuden) umeak hari erreparatu eta atzamar erakusleagaz (erakuslearekin): “beitu, beitu!” Negua Afrika aldeko lurralde epeletan igaro ostean, urtero legez heldu jako barriro be (zaio berriro ere) Durangoratzeko sasoia. Zikoinak zorte onaren seinale dira askorentzat. Leku batzuetan pentsatzen dabe (dute) habia etxe baten teilatuan eginez gero, etxe hori suteetatik babestuta egongo dela. Herri-kulturan hamaikatxo elezahar eta ipuinen protagonista egin dabez (dituzte). Baina denok dakigu zein den hegaztioi lotu jakien (zaien) sinesmenik ezagunena, zabalduena. Horren arabera, zikoinek dakarrez (dakartzate) ume jaio barriak (berriak), Parisetik, gura badozue (baduzue), baina zikoinak bizitzaren garraiolari. Orain dela 80 urte, ostera, beste era bateko hegaztiak egozan (ari ziren) prestaketak egiten Durangalderantz abiatzeko. Gizakumeak asmatutako metalezkoak ziren, eta heriotzaren garraiolari, sabelaldea bonbaz beteta eukeelako (zeukatelako). 1937ko martxoaren 31n, eguaztenez, goizeko zortzi eta erdiak aldera  Aviazione Legionariako 14 hegazkinek Durango zeharkatu eben (zuten), behin baino ez, baina ondotxo jakinda zein zan (zen) agindutako zeregina. Eguzkia lepoan eukeen (zeukaten), helburuak argiago ikusteko, errazago ehizatzeko, txikiziorako bidean libre. Segundo bakar batzuetan 50 kiloko 80 bat bonba askatu ebezan (zituzten). Bonba-zaparradak birrindu egin eban (zuen) erdigunea. Andra Maria elizan mezan egozan (zeuden) komuninoa (komunioa) hartzeko prest. Elizako arkupeetan, barriz (berriz), jendea azokan; barrukoei kanpokoei zein inguruetako kaleetan izututa non babestu topatu ezinik ibili zirenei, bonba-txistua heldu jakien (zitzaien) lehenengo; gero, eztanda. Horregaz (horrekin) nahikoa ez, antza, eta bonbak agortu ebezanean (zituztenean) hegazkinetatik jendea metrailatzeari ekin eutsien (zioten). Beste horrenbeste arratsaldeko seiak aldera. Eguneko bigarren erasoan erraz-erraz garbitu ebezan (zituzten) kanposanturantz hildako senideen bila joiazanak (zihoazenak). Hara bizirik heldu zirenak panteoien barruan sartuta igaro ei eben (zuten) gaua. Sarraskia ikertu dabenek dinoe, (dutenek diote) martxoaren 31tik apirilaren 4ra bitartean, ia 300 bonba jaurti ebezala (zituztela) Durangoren gainean. Hildakoak 336 bizilagun. Aurretik Otxandio izan zan (zen); Durangogaz batera (Durangorekin batera) Elorrio zigortu eben (zuten); eta egun gutxitara, Gernika. Eta ordutik segi eta segi, zoritxarrez, behin eta barriro (berriro), egunero erakusten dogu (dugu) gizakumea otso dela gizakumearentzat. Adibideak gura beste daukaguz (dauzkagu), azkenengotarikoa aipatzearren, Estatu Batuetako Armadak onartu barri dau (berri du) euren hegazkinetatik jaurtitako bonbek ia 200 lagun hil ebezala (zituztela) Irakeko Mosul hirian joan den astean. Han bonbak ereiten egozan (ari ziren) bitartean zer okurrituko eta hauxe: debekatu egin dabe (dute) hegazkinetan smartphone bat baino handiagoak diren gailu elektronikoak norberak aldean eroatea. Momentuz debekua gehiengo musulmana daukien (daukaten) herrialde batzuetarako hegaldiei ezarri jakie (zaie), baina eman denbora; aizue, gailu elektronikoen aurretik, igual bonbak, edozein eratako armak debekatu beharko lirateke, ezta?

detalle2

Document library

C1
03-29-2017

x61pRelaContWAR

  • Eli Larrinaga
16172487
03:41

x61pViewCountWAR

4556

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR