Docutec
Almeria - Garitano partida bertsotan
Eibar futbol-taldeko entrenatzailea partida ondorengo prentsaurrekoan Euskal Telebistako kazetari baten galderari euskaraz erantzuten ari zelako sortu den istilua dela-eta, Xabier Sukia kazetariak hausnarketa egin du Hitzen Abizenak irratsaioan.
Euskaraz, zergatik ez?
Zelaian geunden hamaika Eibarko
hamaika Almeriako
prentsaurrekoan atera zaizkit
beste bizpahiru aurkako
euskaraz hasi naizen unean
Euskal Telebistarako
bi gol jasota nahikoa ez eta
utzi naute jokoz kanpo
moztu naute hasterako
oraindik ez dut ondo ulertzen zergatik eta zertarako:
ez zutelako ezer ulertzen
edo euskara zelako.
Prentsaurrekoak ematen dira mila hizkuntzatan:
Cannesen, Berlinen, Moskun, Parisen, Bilbon, Madrilen eta Lurdesen
baina euskaraz ez ditu, nonbait, kazetari aldrebesen konplexu eta gorroto zaharrak
prentsaurrekoetan baretzen.
Jarrera etikoa ez zen
arnasa sakon hartuz kosta zait modu txarretan ez lehertzen
ni ez naute ulertuko, baina nik ere ez ditut, bada, ulertzen.
Ni nire etxeko euskaran,
David Moyes bere ingelesean
eta Valverde bere erdaran
euskal taldeak igual bai, baina
euskara ez dago primeran.
