Docutec
Athletici esker euskara ikasi duen alemaniarra
Alemana da Peter Gaedeke jaiotzez, eta han bizi da, baina Athletic futbol-taldeari buruz irakurritako artikulu batek euskara ikastera bultzatu zuen.
Euskal Herrian ibili da euskara ikasten -Zornotzako barnetegian, batez ere-, eta gaur egun moldatzen da euskaraz hitz egiten. Entzun nahi al duzu nola?
KAZETARIA. Peter, Kepa, egun on!
PETER GAEDEKE. Egun on. Kepa, Kepa nire izena da.
KAZETARIA. Kepa Gaedeke zara zu.
PETER GAEDEKE. Bueno, ondo.
KAZETARIA. Jaiotzez alemaniarra.
PETER GAEDEKE. Bai alemaniarra naiz eta nire gurasoak ere bai, eta bueno.
KAZETARIA. Jaiotzez ez daukazu Euskal Herriarekin loturarik familiagatik edo, ez daukazu loturarik Euskal Herriarekin.
PETER GAEDEKE. Ez dut, ezer ez. Eta nire familiak ez du ulertzen zergatik maite dudan hainbeste Euskal Herria.
KAZETARIA. Zuk maite duzu Euskal Herria eta maite duzu euskara, eta horren errua, horren kulpa dauka futbolak, Athleticek dauka?
PETER GAEDEKE. Bai, Athleticen errua da dena. Hasiera hasi zen duela 8 urte gutxi gorabehera, Alemaniako egunkari batean artikulu batean Athletici buruz irakurri nuen, eta nire buruari galdetu nion, “zer da hori?, euskaldunekin bakarrik jokatzen dute”. Eta gero flipatu nuen, e? Eta gero dena Euskal Herriari buruz jakin nahi nuen, eta erabaki nuen Euskal Herrira bidaia egitea.
KAZETARIA. Aizu, baina euskara non ikasi duzu?, Alemanian ikasi duzu?, Alemanian hasiko zinen euskara ikasten, Kepa.
PETER GAEDEKE. Ez, pixka bat zaila da. Nire unibertsitatean Euskal Herriko irakasle bat dago, baina gehienbat barnetegian ikasi nuen: lau aste Zornotzako barnetegian.
KAZETARIA. KAZETARIA. Bai, Zornotzako barnetegian egon zara 4 aste. Orain dela zenbat urte hasi zinen euskara ikasten?
PETER GAEDEKE. Bueno, joan zen urtean bi aste eta beste urte batean beste bi aste barnetegian. Eta gero bakarrik Internet bidez nire euskal lagunekin mintzatzen naiz. Egia esan nire etxea euskal museo bat da, nik ditut gauza guztiak, e: ardoa, eta sagardoa, eta piperrak, eta bueno… Nire janaria normalean euskalduna da, e?
KAZETARIA. Bueno, esan diguzu Athleticek, futbolak daukala zuk euskara ikastearen errua, artikulu bat irakurri zenuela prentsan eta zaletu zinela Euskal Herriarekin futbolari esker. Badakizu Athleticek hurrengo denboraldian txapeldunen ligan jokatuko duela. Egokitzen baldin bazaio Alemaniako talde baten kontra jokatzea bihotza erdibituta izango duzu, ezta? Nork irabazi beharko luke?
PETER GAEDEKE. Nire bihotza beti Athleticekin dago.
KAZETARIA. Seguru?
PETER GAEDEKE. Niretzat ez dago besterik. Beste taldeak ez dira interesgarriak.
IRATI ANDA, ESKALATZAILEA. Hori da maitasuna, eta beste guztia tontakeriak dira.
KAZETARIA. Eta zure asmoa zer da? Hona etortzea bizitzera edo ez,Alemanian segituko duzu?
PETER GAEDEKE. Hori da, hori da nire asmoa, bai.
KAZETARIA. Zuzenbidea ikasten ari zara?
PETER GAEDEKE. Bai, nire karrera Zuzenbidea da eta espero dut egun batean lizentzia bat Euskal Herrian egitea, eta gero Euskal Herrian bizitzea. Eta nire asmoa, nire ametsa da egun batean baserri bat erostea eta lasai-lasai bizitzea Euskal Herrian.
KAZETARIA. Kepa Gaedeke, besarkada handi bat Euskal Herritik.
PETER GAEDEKE. Bueno, zuei.
