detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

G. Domenico Tiepoloren erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan

Giovanni Domenico Tiepoloren margolanen erakusketa hamabi akuafortek eta hamaika olio-pinturak osatzen dute. Bilboko Arte Ederren Museoko areto zaharrean ikusgai dauden erretratuak oso lan bereziak dira. Olio-pintura hauek ez dira pertsonaia jakin batzuen edo ezagunen erretratuak, heldutasun eta zahartzaroaren eredu hutsak baizik.

Giandomenico Tiepolo Venezian jaio zen 1712. urtean eta bertan hil 1804an. Bere aita Giambattistaren ondoan ikasi zuen pintatzen. XVIII. mendean Veneziaren egoera ekonomikoa eta soziala nahiko larria zen, baina veneziarrek harreman handia zuten Herbehereetako biztanleekin. Hiriko aristokraziak musika eta artegintzarako zaletasuna izatea ederki etorri zitzaien Giambattista Tiepolo eta Veneziako zenbait artistari. Giambattistak Flandesko pintoreekin harreman estua lortu zuen, eta beraiei esker margolanak olioz eta mihisean gauzatzeko teknikaz jabetu zen.

Rembrandt eta beste zenbait artista herbehereren eragina nabarmena izan zen Giandomenico Tiepoloren artegintzan ere. Flandestar margolariei esker ikasi zuen itzalen erabilera, argitasunaren mailaketa eta irudien kontrargiak margotzen. Erretratuak egiten Tizianoren irudiak aztertuz ikasi zuen, eta dotorezia eta koloreen ñabardurak gauzatzen Veronesen eta Veneziako margolariengandik.

Giandomenicok, Alemanian, Würzburg-eko printze-gotzainaren jauregia apaintzen parte hartu zuen bere aitaren ondoan. 1762an, Espainiako Karlos III. erregeak bere aitari deitu zion Madrilgo Jauregi Errealeko aretoetan freskoak margotzeko. Giandomenico eta bere anaia Madrilera etorri ziren aitari margolanak egiten laguntzera. Tronuaren aretoan, Espainiako monarkiaren gorespenerako, 260 metro karratuko freskoa margotu zuten aita-semeek. Aranjuezen zazpi erretaula pintatu zituzten, guztiak alaitasun handikoak.



Espainiako zenbait jauregi apaindu ondoren, Giandomenico Veneziara itzuli zen. Tiepolo gazteak Italian egin zituen lanetan Verones, Giordano eta bere aitaren espiritu sutsua izan ziren eredu. Genoa eta Bresciako aristokraziarentzat landutako horma-irudi eta etxe barnealdeko margolanetan, kolore beroak eta dotoreak erabili zituen. Giandomenicoren artegintzan apaintasuna izan zen baliorik garrantzitsuena. Irudi distiratsuak eta fantasiazkoak margotu zituen, eta argi-itzalen efektuen bidez margolanei sakontasuna ematea lortu zuen.

Bilboko Arte Ederren Museoko erakusketa 2015eko apirilaren 20ra arte egongo da ikusgai. Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
 


detalle2

Document library

B2
02-05-2015

x61pRelaContWAR

  • Dorronsoro , Juanjo
16266009

x61pViewCountWAR

5727

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR