detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Equipo Crónica, Bilboko Arte Ederren Museoan

Valentziako artista-taldearen 146 artelan ikusgai daude Arte Ederren Museoan. Erakusketa hau Equipo Cronicari inoiz egin zaion atzera begirakorik handiena da, 74 pintura eta eskultura eta 72 lan grafikok osatuta.

“Demokrazia, koadro onak eta taldean lana egitea bateratu nahi genituen "
Manuel Valdes


Equipo Cronica 1964. urtean sortu zen Manuel Valdes, Joan Antoni Toledo eta Rafael Solbes valentziarraren eskutik. Hiru margolarietatik Manuel Valdes da bizirik dagoen bakarra. Taldearen lana 1981ean bukatu zen, Valdesen bi lankideak hil ondoren. Equipo Cronicak lotura estua izan zuen Valentziako Estampa Popular mugimenduarekin. Horregatik jarri dira ikusgai beraien grabatuak eta kartelak.

Equipo Cronicaren jarduera artistikoa, batez ere, indibidualismoaren eta frankismoaren salaketan oinarritu zen. Artisten banakako lana ez zuten baloratzen. Talde-lanaren eta artista anonimoaren aldekoak ziren. Hogeigarren mendearen erdi-aldera arazo sozial eta politiko handiak zituen espaniar estatuak. Eta egoera hura kritikatzeko Pop mugimenduaren hizkuntzaz baliatu ziren. Komikietako marrazkiak, komunikabideetako imajinak, publizitateko irudiak eta Picasso, Velazquez, Goya eta abarren koadroetako imajinak ironia handiarekin berrinterpretatu zituzten.

Arrotza, 1970. Gernika seriea.

Equipo Cronikak margotutako pinturei garrantzi handiagoa eman zitzaien Frantzian, Italian eta beste herri batzuetan Espainian bertan baino. Tomas Llorens, erakusketako komisarioaren esanetan, Pop artearen arrakastak obra haiei ez zien itzalik egin. Warholek bere artelanetan kontsumo-gizartea goraipatu egiten zuen eta Equipo Cronicak salatu. Equipo Cronicaren koadroak politikoki interesgarriak dira, baina baita margolan bezala ere.

Erakusketa Serie ezberdinetan dago banatua: Lehen seriean Valentziako Estanpa Popular taldearen eta Equipo Cronicaren arteko eragina aztertzen da. Bigarren seriean laneko metodoari ematen zaio garrantzia eta, batez ere, Picassoren Gernikari eta espainiar artisten pinturei. Hirugarren seriean poliziaren errepresioa eta kulturaren egoera erabiltzen dira erreferentzia nagusi bezala.

Irudirik esanguratsuenak 68an Parisko ikasleen eta CRSen artean gertatutako borrokak dira. Ipar Ameriketako serie beltzak ere kontutan hartzekoak dira, natura hilak, Iruñeko topaketak,  neoabangoardisten lanen hausnarketa...

Equipo Cronicaren erakusketa maiatzaren18ra arte egongo da ikusgai.

Erakusketako kontsulta-materiala


detalle2

Document library

B1
05-08-2015

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16268649

x61pViewCountWAR

5531

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR