detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Nikolas de Lekuona, gazteegi, goizegi hilda egoteko

Nikolas de Lekuonari buruzko erkusketa antologikoa jarri dute Bilboko Michel Mejuto arte-galerian.

“Bere margolan eta marrazkiek

(itxura irrazional, maskara, forma biluziak ...)

paradisu galdua,

sortu behar den gizaki berria osatzen dute "

Adelina Moya

 
Nikolas de Lekuona Ordizian 1913. urtean jaio eta 1937an Frunizen hil zen. 24 urte zituen ordiziar margolariak, gerra zibilaren hasieran, mendian kamilero lanetan ari zela, Francoren tropen bonbardaketa batengatik, bizia galdu zuenean.

Lekuonak, Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan eta Madrileko Aparejadoreen Eskolan egin zituen ikasketak. Madrilen abangoardia literario eta artistikoarekin harremanak izan zituen: Gomez de la Serna eta Arte Ederretako zirkuluko maisuekin. Alberto Sanchezen Madrileko tailerrean errusiar konstruktibismoa eta atzerrian urte haietan egiten ari zen artegintza ezagutzeko aukera izan zuen.

Kontzienzia-azterketa

Nikolas de Lekuona berrikuntza teknikoen eta artistikoen aldekoa zen. XX. mendearen hasierako artegintza aldatzen saiatu zen. Proiektu, material eta baliabide berriekin lan egin zuen: collageak, argazkiak, marrazkiak, arraspatzeak, akuarelak, foto-muntaiak, olio-kartoiak... 1933. urtean, Nikolas de Lekuonak Gipuzkoako Arte Lehiaketaren bigarren saria irabazi zuen. 1934. urtean, Donostiako Kursaal Zaharreko aretoetan, Lekuonak, Balenciagak eta Oteizak erakusketa interesgarri bat egin zuten.

Nikolas de Lekuona Europako abangoardien ezaugarriak garatzen ahalegindu zen, lan esperimentala eta eklektikoa gauzatuz. Bere artegintza ironiaz eta jolas-giroan gauzatu zuen. Surrealismo, dadaismo eta konstruktibismoaren erreferetziak daude bere jarduera plastikoaren oinarrian. Bere hizkuntza sinbolikoa eta onirikoa zen eta sentsibilitate handikoa. Gorpuzkera estilizatuak landu ohi zituen. Kolore apalen aldeko joera zuen: berde-grisak, zuria, okre ilunak... Gerra aurretik horrelako estetika ez zen oso ohikoa Euskal Herrian.

Inorena ez den kalea

Nikolas de Lekuonak, Jose Sarriegik, Cabanas Erauskinek, Jorge Oteizak eta Narkis Balenciagak... erein zuten euskal arte berriaren hazia. Lekuonak eta Oteizak proiektu kultural abangoardista bat aurkeztu zioten Agirre lehendakariari. Buruzagi abertzaleari, ordea, proposamen artistiko hura ez zitzaion gustatu.

Bilbon ikus dezakegun erakusketa hau 69 artelanek osatzen dute, eta ekainaren bukaera arte egongo da ikusgai Michel Mejuto galerian.
 

Erakusketaren katalogoa


detalle2

Document library

B1
06-16-2015

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16269406

x61pViewCountWAR

5150

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR