Aldizkari Digitala
Pisua galtzearekin obsesionatuta
Dieta asko ezagutzen ditugu edo noizbait entzun ditugu behintzat: Paleoa, Atkinsa, Glutenik gabekoa, mediterraneoa, Dash izenekoa…
Batzuk aldizkarietako edo telebistako famatuek egiten dituzte. Eta miragarriak direla iruditzen zaigu, egun batetik bestera aldaketa handia egiten dutelako. Beste asko, berriz, guk edo gertuko norbaitek gure hezur-haragitan probatu ditugu; baina benetan hain miragarriak al dira?
Komunikabideek estereotipoa ezartzen dute eta guk, inurrien moduan, itxura horrekin amets egiten dugu; beraiek bezalakoak izan nahi dugu. Jendea itsututa bizi da itxurarekin eta batik bat argal egotearekin. “Garai batean, Sofia Loren eta Marilyn Monroe ziren famatuak, emakume biribilagoak. Orain, berriz, hezur eta azal besterik ez dira”, esan digu Idoia Goikoetxea ordiziarrak. Bera nutrizio eta dietetikako goi-teknikaria da, Andoaingo Xixori dendan egiten du lan, eta kontu hauen eta beste askoren inguruan aritu gara berarekin.
Pertsonaren arabera astean behin, bi astean behin edo hilean behin joaten dira, pisatzera eta ondo doazen egiaztatzera.
Txikitatik obsesionatu egiten garela esan digu Idoiak: “Mehe egon behar dugula, hori dela moda eta guztiok horixe lortu behar dugula esaten digute”. Hala ere, gutxi badira ere, badaude gizentzera joaten zaizkion bezeroak: “Oso argalak dira, asko jaten dute, baina gehiegi erretzen dute. Kirolariak ere etortzen dira lehiatzeko prestatzera, gaixotasunak dituzten pertsonak… Hala ere, bezero gehienak argaltzera etortzen dira”.
Gizonezkoen kopurua handitu egin da, baina oraindik ere emakumeen kopurua handiagoa da. “50 urte ingurukoak edo gazteak izaten dira normalean. Orain normala da dietista batengana joatea, baina, garai batean, jendea lotsatu egiten zen”, kontatu digu Idoiak.
Konstantzia da garrantzitsuena, ordiziarraren ustez: “Ez dago pisua galtzeko formula magikorik. Konstantzia bakarrik behar da, eta arlo psikologikoak ere garrantzia handia du; indartsuak izan behar dugu”. Bezero askori horixe falta zaiela adierazi digu Goikoetxeak eta, horren erruz, dieta batetik bestera ibiltzen direla.
DIETARIK ONENA
Hainbat motatako dietak daude eta nutrizionista bakoitzak du bere ikuspuntua: proteina urriko dietak, proteina ugari eta karbohidrato urriko dietak, gantz eta kolesterol ugariko dietak, gantzik gabeko erregimenak… abanikoa oso zabala da. Idoiak oso argi du zein den dieta ideala, bere ustez: “Orekatua jatea da garrantzitsuena. Txikitan ikastolan ikasi genuen piramide horri jarraitu behar zaio”. Berak ere horixe egiten du bere etxean: “Barazki, entsalada eta fruta asko jaten dugu, baina astean behin edo bitan haragia eta arraina ere bai. Gainera, umeei txokolatea ere ematen diet, dena bere neurrian”.
Nutrizionista bakoitzak bere ikuspuntua du dietarik onenari buruz.
Askotan, kirola eginda dena konpontzen dugula iruditzen zaigu. Nahi adina jan ondoren korri egitera joatea dela irtenbidea, baina ez da horrela: “Ezin da nahi adina jan eta gero kirola egin, hori ez da konponbidea. Egunero jaten duguna zaindu behar dugu eta kirola egin ere bai. Hala ere, asteburu batean pasatzeagatik ez da ezer gertatzen”, azaldu digu Goikoetxeak.
Nutrizionista edo goi-teknikari baten lana elikadura bideratzea da, baina lanbide honetan ere izaten dira lan gehiagoko garaiak: “Jende gehiena uda baino lehen edo ondoren eta Gabonen ostean etortzen da”. Euskal Herrian jatun onak gara edo horren ospea dugu; ospakizunak ere edari eta janari artean egiten ditugu, eta, batez ere, Idoiak esandako garai horietan.
HARAGI GORRIA MINBIZIAREKIN HARREMANETAN
Duela gutxi Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) haragi prozesatuak minbizia eragiten duela esan du. Zehazki, haragi gorria 2A taldean sartu dute, “seguru asko” minbizia sortzen duten gaien artean, eta honek guztiak hautsak harrotu ditu. Kolon eta ondesteko minbiziekin, nahiz pankrea eta prostata-minbiziekin lotu dute haragi-mota hau, baina, Idoiaren hitzetan, ez da erraza hori horrela dela esatea: “haragi horrek prozesu bat jasaten du bai, eta hori ez da ona, baina zaila da minbizia eragiten duela esatea”. Gainera, tratamendu edo prozesu hauek ez zaizkio haragiari bakarrik egiten: “Gauza txarrak asko daude. Gaur egun produktu kimiko asko botatzen zaizkio janariari, eta horrek ez du laguntzen. Hala ere, zaila da horrek minbizia sortzen duela esatea”.
Eta zuk zer uste duzu? Haragi gorriak minbizia eragiten du? Zure pisuak kezkatzen zaitu? Zure elikadura zaintzen duzu
ZURE USTEZ, PISUAK GEHIEGI KEZKATZEN GAITU? ZURETZAT GARRANTZITSUA DA ZURE ITXURA?
Zein da nutrizionista baten lana?
Nutrizionista baten lana da, beno, pertsona baten elikadura bideratzea pixka bat. Aholku batzuen bitartez egoera konkretu bat edo momentu konkretu batean aholku batzuk ematea azken finean.
Zein da etortzen den jendearen profila eta zertara dator?
Gehienak etortzen dira argaltzera, daukagu buruan jarrita: dietista argaltzeko da. Eta profila, gehien bat gehienak etortzen direnak dira emakumeak. Gizonezkoak badaude, geroz eta gehiago, geroz eta gehiago zaintzen dira. Edadearekin gainera gehiago gustatzen zaigu zaintzea ere bai, baina gehienak emakumeak izaten dira, eta izaten dira askotan, beno gazteak izaten dira, gazte, 30 bat urte bitarte horretan, baina gehiago igual emakumea menopausia-garaia hasten denean 49-50 inguru horretan. Edadetuak (adinekoak) ez dira etortzen, esan nahi dut helduagoak ez direla etortzen, normalena izaten da adin horiek, normalena.
Zure ustez itsututa al gaude argal egotearekin?
Obsesionatu egiten gaituzte guri argaltzea. Daukagu telebista bidez komunikazio batzuk daude oso gogor egiten duela txikitatik. Izaten dira modak ere bai, lehen garai bateko moda horiek, adibidez, beno, lehen zen Sophia Loren , Malilyn Monroe… Horiek denak zeukaten beste ideal bat, kurba gehiago eta orduan zen gorputz ideala. Gaur egungo gorputz ideala da mehe egotea, beno batzuentzako, baina hori da pixka bat guri sartu digutelako eta interesak daudelako arropa-mailan, kosmetika-mailan… Hor interes asko daude ekonomikoak. Osasunari begira ikusi egin behar da bakoitzaren konstituzioa, batzuk argalak dira eta beste batzuk gizentxoagoak dira.
Zein izango litzateke dietarik onena?
Dieta idealena da orekatua. Berez daude parametro batzuk OMSek jarri zituen bere garaian ze hidrokarburo-kantitate egunean, ze proteina-kantitate egunean, ze gluzido-kantitate egunean eta horren arabera elikadura edo, beno, dieta bat horri begira jartzea. Orekatua izatea, beno, guk denok ikasi dugun piramide hori, betiko piramidea: behean zekaleak, zerealak, pasta, arroza… beno horiek denak; goraxeago izaten dira haragia, arraina, arrautza…; pixka bat goraxeago esnekiak, izan litezkeela begetalak edo izan litezke animaliazko esnekiak eta deribatuak; eta gero gorago dijoaz (doaz) olioa, mantequilla dela, grasak direla, eta, azken azkena, badakigu punta-puntako horiek izaten dira gozokiak, pastelak, gauza berezi horiek gutxiena jan behar direnak egunero.
Haragi gorria eta hirugiharra minbiziarekin lotu dituzte. Zer iruditzen zaizu?
Ez dago demostratuta, baina bai lagundu ez duela egingo, azken finean ari gara sartzen toxizidade gehiago: aditiboak, kimikoak, gauzak… Hori ez dakit zer inbestigazio egingo zituen baina, berez, hori bezala gauza asko daude: pestizidak direla, barazkietan botatzen diren gauza guztiak brillo emateko, argizariak… Horiek azken finean, toxiko guztiak sartzen direnak gorputzean, horiek denak garbi dago ari direla zikintzen gure organismoa, eta ez diote batere laguntzen osasunari, gure gorputza osasuntsu egoteko. Orduan, minbiziari lagunduko diola? Hombre, hirugiharra botatzen zaien gauzak, elaboratuak diren gauza horiek beti kalterako dira, desde luego.
Interesting for you
Document library
-
Zinea Sortzen
