Nerabeen gizentasuna Debagoienean
Debagoienean nerabeen gizentasuna aztertzeko ikerketa egin dute eta datu kezkagarriak utzi dizkigu. Datu horien atzean dagoen errealitatea eta arazo horri aurre egiteko proposamenez hitz egin du Amaia Diaz de Monasterioguren dietistak.
ESATARI 1 -Elikadura, nerabeak eta obesitatea, tamalez gero eta lotura estuagoa duten kontzeptuak..
ESATARARI 2 -Debagoienean egin berri duten ikerketa batean hamar eta hamabi urte bitarteko mila haur aztertu dituzte. Hirutik batek gehiegizko pisua dauka. Hamarretik batek berriz, obesitatea du. Gure bizi-ohituretan zerbait gaizki egiten ari garen seinalea.
ESATARI 1 – Ikerketa honi buruzko xehetasunak ezagutzeaz gain, bizi ohitura osasuntsuen inguruan solastatu nahi genuke orain Amaraunean. Ikerketa egin ondoren atera dira datuak
ESATARARI 2 – Bai eta aipatu ditugu horietako batzuk ezta? Hirutik batek nerabeen artean gehiegizko pisua du eta, hamarretik batek obesitatea, e … kezkatzeko moduko beste datu bat , umeen % 30ek bakarrik dute elikadura osasungarria.
AMAIA -Hori da.
ESATARARI 2 – Hori entzun dugu, oso deigarri egin zaigu, larria iruditu zaigu, posible ote da? Hain ohitura desegokiak ditugu jatekoari dagokionez Amaia?
AMAIA – Ba bai, e … egin genuena da, azaroan hasi ginen ikerketarekin. Lehenengo fasean aztertu ditugu hamar eta hamabi arteko umeak, esan duzuen moduan, bederatziehun eta piku, ia mila neska-mutiko eta pasatu da inkestatxo bat, inkesta oso samurra, gosariari buruz, barazkiak, frutak eta beste inkestatxo bat, galdeketa bat ariketari buruz, bale? Eta gero joan gara ikastetxetara gurasoen baimena eskatu genien, eskolak eta ikastolak ireki dizkigute ateak eta bueno ba sartu gara bertara eta aztertu egin ditugu neurriak, izan direla altura eta pisua, pliege batzuk hartu ditugu eta gerri eta mokorreko datuak pentsatu genuen interesanteak zirela ere baita, ba jakiteko non geratzen den pisu hori eta lehenengo faseko datu horiek, ba aste honetan eman ditugu.
ESATARI 1 – Bai
AMAIA – Zer dabilen pasatzen? Ba nik uste dut, daukagula pitintxo bat errunboa galduta ez? Ideiak behar dituzte gurasoek. Nik uste dut hortik joan behar garela, elkarlan bat.
ESATARI 1 – Edonola ere Amaia, esaten dugunean e … hirutik batek gehiegizko pisua duela eta hamarretik batek obesitatea, hor berezi egin behar da.
AMAIA – Hori da.
ESATARI 1 – Zer da gehiegizko pisua eta zer da obesitatea?
AMAIA – Bueno hor hartu da kontuan, ”índice de masa corporal”, IMC, egiten duguna da pisua zati altuera karratura, bai? Hor irteten bada 20 eta 24,9ren artean, gure pisua egokia da. 25 eta 29,9ren artean irteten bada, pisuz gainez gaude.
ESATARI 1 – Bai.
AMAIA – Eta hogeita hamarretik aurrera gizentasuna dago. Hor dago.
ESATARI 1 – Eta atletismoa daukate edo saski baloia, edo esku baloia...
AMAIA – Edo akademia daukate, edo daukate beste gauzatxo ere bai.
ESATARI 1 – Bai, bai hori ere bada baina esan nahi dut hezkuntzaren aldetik eta ere, indartzen da kirola egitearena.
AMAIA – Astean bi ordu
ESATARI 1 – Ez da nahikoa orduan.
AMAIA – Ez da nahikoa
ESATARI 1 – Hori neurtu al duzue? Zenbat ariketa fisiko egiten edo. Esan nahi dudana da, neurtu al duzue zergatik izan litekeen gehiegizko pisu hori? Janagatik ala kirol gutxi egiteagatik?
AMAIA – Ba hor sartzen da janaria, ikusi dugulako…
ESATARI 1 – Dena kontutan hartu behar da klaro.
AMAIA – Hor formula, nik erabiltzen dudan datua da, ez dela bakarrik jaten duguna, da mugitzen garena eta nola gauden emozionalki, edo zergatik daukagun tendentzia bat janari batzuetara. Orduan orain, datu hori denekin eta bueno ba prebentziorako ba “Pensoi” programa hau martxan jarri duena ba Debagoienean, prebentzioa da, heziketa da, nutrizioa da, umeei gehiegizko pisu hori baldin badago zer, zer estrategiarekin hasi ez? Hori egin behar dugu diseinatu orain, orain elkartu egin behar gara, eseri egin behar gara ikastetxeak, eskolak …
ESATARI 1 – Bueno