detalle dokuteka-generico-fitxa

Uda heltzear dagoela, bikini-operazioan murgilduta al zaude?

Miraririk egiten duen dieta magikorik ez dago, eta mirarizko dietak jarraitzea oso arriskutsua da, gorputza zaintzea urte osoko kontua baita.

Durangon izan da Euskal Herria Zuzenean saioko taldea, kaleko jendea elkarrizketatzeko asmoak eramanda.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Sara Gandara.- Uda gertu daukagu eta urteko sasoi honetan ohikoak dira dietak, hondartzan sasoiko gaudela ondo erakusteko. Hobe lehenago hasiko bagina, baina tira!
Dietista batengana joan gara modako dietak ezagutzeko.
Lagunok, badakizue, urtero bezala, uda heltzear dagoenean, jendea zoratu egiten da beti azkeneko momentuan “operación bikini” delako horrekin. Bueno, den-denak ere ez, e? Begira, begira, begira…Ua, homenajea gaur! E!, barkatu, doanik da, ezta?
Ekaina heldu da eta orain mundu guztia hasten da kolpean argaldu egin behar duela eta “operación bikini”. Zuk ere hori jarraitzen duzu?
Kaleko emakumea 1.- Bai, bai. Frutak-eta jaten gauero eta kremak ematen eta dena, bai.
Kaleko gizona 1.- Ni lindo-lindo nago.
Kaleko emakumea 1.- Zelulitis, piel de naranja, badakizu… hori dena kentzeko.
Bittor Rodriguez.- Uda dator, hondartzara joan behar gara, gorputza erakutsi behar da eta ba, jendeak astakeriak egiten ditu, ez? Azkar argaltzeko helburuarekin eta estetika helburu batekin osasun-helburu batekin baino.
Kaleko emakumea 2.- Nire lagunek dagoeneko beti esan didate nire etxea dela Villa régimen
Kazetaria.- Villa régimen?
Kaleko emakumea 2.- Bai (barrez)
Kazetaria.- Zein da aurten modan dagoen mirarizko dieta hori?
Bittor Rodriguez.- Bueno, aurten ere badaukagu, ez? udako dieta, mirarizko dieta bat, jarraitu behar ez dena eta deitzen da dieta alkalinoa. Ez da jarraitu behar, oinarri zientifikorik ez daukalako eta, besteak beste, ba, elikagaiak mugatzen dituelako, elikagai garrantzitsuak: besteak beste, zerealak edo lekaleak.
Kaleko emakumea 3.- Jendea hasten da horrela, korrika, alde batetik bestera, hamar kilometro egin eta jo eta fuego, horrela, ondo sentitu eta gero bocadilo de chorizo jatera.
Kazetaria.- Bai, e? Kolpean, etxera heldu, hozkailua ireki eta…
Kaleko emakumea 3.- Bai, eta horrela ondo sentitzen dira. (barrez)
Kazetaria.- Zuk zeuk “operación bikini” delakoa ez duzu egiten, ezta?
Kaleko emakumea 4.- Ez, ez dut egiten.
Kazetaria.- Bistan dago. Hemen, begira, e? opilak eta pastelak dauden denda batean dago emakume hau.
Kazetaria.- Zuk zeuk jarraitzen duzu dietaren bat?
Kaleko emakumea 3.- La dieta del gringo.
Kazetaria.- Hori badakizue zer den, lagunok? Meter el lunes y sacar el domingo. Bueno…
Kaleko emakumea 3.- Oh, por favor…
Kazetaria.- Gizon honek arazo handia dauka. Jatea du oso gustuko, baina berak onartzen du pixka bat loditxo dagoela eta dieta egin behar duela.
Kaleko gizona 1.- Bai, egin beharko nuke, baina hori, baina jatea gustatzen zait, apetito ona daukat eta Retegik baino sake hobea, eta orduan ezin dut.
Kazetaria.- Lagunok, beti esan dugu kirola osasuntsua dela eta argaltzeko ere balio handia duela, e? Zu lasai, segi hortxe, eutsi gogor, benga! Iepa!
Sor Olatz, zuek hor, komentuan, badaukazue mirariak egiten dituen dieta bereziren bat?
Sor Olatz.- Bai, gure dieta berezia da barruko zoriontasuna edukitzea eta kanpoaldera atera.
Kazetaria.- Argaltzeko, normalean esaten dute likido asko edan behar dela. Baina klaro, likidoa ez da ardoa eta garagardoa.
Kaleko emakumea 4.- Ez, ez, ez da, ez. Tea ere oso ona da, eta ez dago txarra ere hartzeko, asike, nik hori gomendatzen dut.
Kazetaria.- Bai, hombre, tea gomendatu… garagardoa edaten egon zara oraintxe arte…(barrez)
Euskaldunak, nahiz eta gizon edo emakumea izan, konplexurik badauka, horrela, orokorrean?
Tabernaria.- Konplexua… zeuk ez daukazu, zeuk ere hiru-lau kilo sobera dauzkazu!
Kazetaria.- Suabe gero, e? Neu nago hemen galderak egiten.
Tabernaria.- Ez dakit ba nik, pentsatu egiten dut zeuk igual gimnasioan ere bueltatxo batzuk ondo etorriko zaizkizu.
Kazetaria.- Ez duzu ikusten zer dakarren hemen? Cuerpazo.
Tabernaria.- Cuerpazo, bai, hori ipini hor egiten du, baina barrutik zer dagoen nork jakin! (barreak)
Kaleko gizona 2.- Hori ere egia da, batzuk ez baduzue konplexurik, hobeto, hobeto.
Kazetaria.- Barkatu, konplexurik ez, onartu gorputz perfektua daukadala.
Kaleko gizona 2.- Hori bai, hori bai, hori bai.
Kazetaria.- Eta mitxelin batzuk edukitzea ere erakargarria dela.
Kaleko gizona 2.- Bai, bai, neska batzuk, bai. Bueno, denak ere ez gara izan behar argalak eta bai denetarik egon behar da. Bai, bai.
Kaleko emakumea 3.- Nik liburu bat irakurtzen dut eta horregaz, ba…
Kazetaria.- A bai? Liburu bat?
Kaleko emakumea 3.- Bai, bai.
Kazetaria.- Ze liburu da ba?
Kaleko emakumea 3.- Juxtu hemen daukat, e?
Kazetaria.- Zer da hori? Cómo adelgazar follando.
Kaleko emakumea 3.- Bai, bai, hau da nire teknika. (barrez)
Kazetaria.- ¡Qué fuerte!
Kaleko emakumea 3.- ¡Qué fuerte! Ezta? Bueno, baina…
Kazetaria.- Bueno, baina hau urte osoan egiteko izango da, hala azkeneko hilabetean?
Kaleko emakumea 3.- Bueno, urte osoan, baina uda agertzen denean, ba, praktikan… ahalegintzen naiz praktikan ipintzen.
Kazetaria.- Bueno, lagunok, ba hementxe utziko dugu. Durangotik, Iñigo Agirre, Euskal Herria Zuzenean.
Bueno, eta zer? Pixka bat utziko didazu liburua, edo?
Kaleko emakumea 3.- Klaro, bai, bai, bai. Nik jada asko irakurri dut, asike, nahi baduzu, oparitzen dizut. 

detalle2

Document library

B2
06-17-2014

x61pRelaContWAR

16344714
04:03

x61pViewCountWAR

6373

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR