detalle dokuteka-generico-fitxa

Hotzikarak 22: Maitaleen feria

Egilea: Xabir del Valle
Musika:  Jean Louis Argus

Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
Aktoreak:
Gaizka
:   Martin Mendizabal
Amaia:   Miren Aranburu
Emakumea:   Marian Galarraga
Manu:   Joxe Felipe Auzmendi

 

 

 

 

 

Gaizka: Zertan ukatu? Emakumeek txoratzen naute: beltzaranak, ilegorriak, ile luzea dutenak, ile motzekoak, bular txikikoak, handikoak, begi beltzak, berdeak, hankaluzeak, txaparrak... era guztietakoak. Beraien usaina, azal xumea. Hain errazak dira bereganatzen. Begirada gogorra, trago bat eskaini, eta konturatu orduko hanka zabalik, eta ttak, barrura! Gaixotuta naukate. Ia ez dut bizimodu arrunta egiten. Aspaldi utzi nion lana bilatzeari. Hipokrita aspergarri horiek. Makarra itxura dudala eta! Lagunekin eta gurasoekin harreman osoa galdu dut. Izorra daitezela. Telefonoz deitu bezain laster eten egiten dute, joder! Baina niri bost! Denbora luze honetan gauaren jabe izaten ikasi dut. Gaua da nire erreinua. Eta ohetik pasatzen diren eme guztiei gozamena emanez bizi naiz, musika eta drogak lagun, jakina! Egunez lo, eta gauez ohea berotuko didan jainkosaren ehizan. Begi ona dut, gainera. "Rollo" serioa nahi ez duten emakumeak bakarrik topatzeko usain berezia. Esnatzerako, fiu!, guztiek alde egiten didate. Ni bezalakoak dira: basatiak. Metal gotikoaren maitaleak, baina jantzi beltzaren azpian jainkosa bana gordetzen dute. 

(moto-hotsa)

Gaizka: Non zaude gaurko nire otordutxoa? Manu, Jack Daniel's bat. Ah! Tipo xelebrea Manu tatuajedun kamareroa, gogora etortzen zaizkit bere hitzak: "Hi bezalako tipo gogorrei bakarrik egiten zieat nik kasu, eta ez pijotero madarikatu hauei. Inbasore puta batzuk dituk". Eta egia esan, bere alde esan behar dut inoiz ez dudala nik trago bakar bat ere ateratzen ikusi. "Bete ezak berriro, eta utz ezak gertu botila hori".
Manu:  Itoko haiz!
Gaizka: Hara, begira zer dugun hor.
Manu:  Bai "Los Suaves"en kontzertua izan duk kiroldegian, eta poxpolin berriak gerturatu zaizkiguk.
Gaizka: Kaixo, politt hori? Zer egiten du zu bezalako azukre koxkor batek gizajo hauen artean?
Amaia: Zure zain nengoen.

(ohe-hotsa)

Gaizka/Amaia: ah, ah, ah

(metxero-hotsa)

Gaizka: Aingeru bat dirudi. Biharamunean neurekin gera dadin lorik hartu gabe besarkatzen jarraituko dut.

(txoriak)

Gaizka: Uh, kaka, ez dago! Joan egin da, joder, kaben la ostia! Lo hartu dut. 

(musika)

Gaizka: Obsesio bilakatu zait. Denborarekin etsi egin nuen. Bilatzeari utzi nion. Beste batzuekin oheratu nintzen, baina goizean poztu egiten nintzen dagoeneko neska haiek nire ondotik desagertzen zirelako. Ah bai, errepikatzen zihoan gertaera horri susmo txarra hartu nion. Goizero bakarrik. 

(musika)

Manu:  Ze, beste bat hartu behar al duk, eh? Aizak!
Gaizka: Emakume hori...
Manu:  Ze emakume? Nora hoa?
Gaizka: Bera duk, topatu diat! Kaixo, zer moduz?
Amaia: Ezagutzen zaitut?
Gaizka: Zure ohekide guztiak hain erraz ahazten al dituzu?
Amaia: Ba bai. Zurekin gau bat pasa nuela sinistu behar al dut?
Gaizka: Judasen tatu bat daukazu bizkarraren beheko aldean.
Amaia: Ikusten dut ondo ezagutzen nauzula.
Gaizka: Nola duzu izena? Aurrekoan ez zenidan esan.
Amaia: Deitu nahi duzun moduan.
Gaizka: Tira!
Emakumea: Amaia Gómez. Kanpora joan nahi?
Gaizka: Benetan ez al zara nitaz gogoratzen?
Amaia: Ez. Moto bat al zeneukan?
Gaizka: Bai. Hortxe dago.
Amaia: Tira, zerbait gogoratzen dudala uste dut. Zurea al da chopper hori?
Gaizka: Bai.
Amaia: Goazen ba!
Gaizka: Tira, beste garito batera joan gaitezke garagardo bat hartzera. Elkar hobeto ezagutzera, sakonago.
Amaia: Sakonago? Beste garito batera? Ez dakit ba! Berandu da. kasik eraman nazazu etxera.
Gaizka: Etxera? Ba ongi da... Hartu nire txupa, hotzez hilko zara bestela. 
 
(moto-hotsa)

Gaizka: Etxe zahar horretan bizi al zara?
Amaia: Bai. Ondo egon da hondartzakoa.
Gaizka: Bai. Deituko didazu?
Amaia: Deituko dizut, bai. Fijo. Agur! 

(oin-hotsa) 

Gaizka: Hiru aste pasa nituen bere zain, batere bere berririk jakin gabe. Gehiago jasan ezinik. Nire txupa zeukan aitzakiarekin bere etxera jo nuen.
Emakumea: Bai?
Gaizka: Gabon. A ze kiratsa, atso hau ez ote da dutxatzen? Amaia etxean al da?
Emakumea: Amaia, ze Amaia?
Gaizka: Ez al da Amaia Gómez hemen bizi?
Emakumea: Ez. Ez. Gómez esan duzu? Ai, je, je, je... aurreko jabeaz ariko zara, noski! Ba nik dakidala istripuz hil zen Amaia delako hori.
Gaizka: Hil, istripuz? Bai zera! Atso emagaldua, ez dut sinisten. Orain ikusiko dugu.

(ate eta oin-hotsa)

Gaizka:  Ez dakit zer arraio egiten dudan hemen. Gainera, Lizarreta, Ordoña, Lasagabaster, Ribera, Castiñeira, Muñoz, Cuerdo... hainbeste panteoiren artean nola aurkitu hemen Gómez familiarena? Baina ze ostia da hori? Baina arraioa! Ezin liteke: neure txupa! Neure txupa da eta! Gómez familia, istripuz hila mila bederatziehun eta laurogeita biko martxoaren hogeita hiruan. José Gómez, Isabel Etxeberria eta Amaia Gómez.  

(musika)

Gaizka: Eh, atera ezak betikoa.
Manu:  Segituan. A ze aurpegia dakarkian. Oilandatxo politak zebiltzak gaur, ez al dituk atakatu behar?
Gaizka: Ez. Ez. Gaur ez diat gogorik.
Manu:  Ez duala gogorik? Orduan baduk zer edo zer. Bai noski, zerbait fuertea gainera.
Gaizka: Utz ezak Jack Daniel`s botila bat hemen gertu.
Manu:  Ze, bakardadea gainditu ezinik oraindik. Esnatu hadi motel, baduk garaia! Honez gero, herorri ere neure antzera, kiratsa botatzen hasi haiz Gaizka, je, je, je... 
Gaizka: Hildakoak erakartzen nituen hilik nengoelako, Amaia bezala. Manu, emakume zaharra, neska guztiak, azkeneko harreman guztiak; guztiok errealitatea ezin sinetsian, iluntasunean murgilduta nengoen; drogak, edariak eta lauzpabost kanta heave-ren laguntza aparte utzita ez neukan beste ezer. Txupa jantzi, eta kalera irten nintzen. Beharbada topatuko nauzue. Entzungo duzue noizbait nire chopper-aren motor lehertua. Eta orduan jakingo duzue, zuek ere hildakoak baino ez dituzuela erakartzen.

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2
2006-06-23

x61pRelaContWAR

20656058

x61pViewCountWAR

1119

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR