Dokuteka
Hotzikarak 15: Salatariak
| Egilea: Xavier Del Valle Musika: Jean Louis Argus Zuzendaria: Joxe Felipe Auzmendi Aktoreak: Ofiziala: Martin Mendizabal Sarjentua: Juan Bautista Aldasoro Mary: Klara Badiola Susmagarria: Joxe Felipe Auzmendi Esataria: Karolina Sainz de Vicuña Umea: Idoia Sagarzazu |
Ofiziala: Sartu eta hasi kokatzen. Mugi! Mugi! Bakoitza bere zenbakiaren azpian.
Sarjentua: Eseri hementxe, eta lasai. Ez beldurrik izan.
Mary: Ez gaituzte ba ikusiko?
Sarjentua: Minessotako kuartel federalean zaude, prestazioetan eta segurtasun-neurrietan Amerikan daukagun onena.
Mary: Bai. Bai. Baina kristal hauek ez didate batere konfiantzarik ematen.
Zakurra: Guau, guau...
Sarjentua: Ixxx! Ixo! Kontrola ezazu zure zakurra. Ez ahaztu lekuko moduan sartu dugula. Baina isiltzen ez bada, kalera botako gaituzte. Eta lasai egon, beraiek ispilu bat besterik ez dute ikusten.
(tinbre-hotsa)
Sarjentua: Bai, esan?
Ofiziala: Wallace sarjentua...
Sarjentua: Bai?
Ofiziala: Susmagarriak prest dauzkazue.
Sarjentua: Ongi da. gelditu agindu berrien zain.
Ofiziala: Bai, jauna.
Sarjentua: Beno, hementxe dauzkazu zure deskribapenaren arabera aurkitutako susmagarriak.
Mary: Ez dakit. Ez dakit. Esan nizuen. Ilun samar zegoen. Ez dut ondo gogoratzen.
Sarjentua: Ahalegindu zaitez emakumea. Hauetakoren batek ez al dizu bereziki atentzioa deitzen?
Mary: Beharbada, hirugarren zenbakiaren azpian dagoena. Ez. Ez. Ez. Bosgarrena ere izan daiteke. Ez dakit.
Sarjentua: Ofiziala!
Ofiziala: Bai, esan jauna!
Sarjentua: Hirugarrena eta bosgarrena hobeto ikusi nahi ditugu.
Ofiziala: Zure esanetara. Zuk eta zuk, eman hiru pausu aurrera! Eta besteak, irten gelatik. Azkar! Ez daukagu egun osoa!
Sarjentua: Eta?
Mary: Bizarduna dela uste dut, baina ez nago ziur. Lehen ez zuen bizarrik. Ilea ere agian ilunagoa zuen. Ez dakit.
Sarjentua: Ofiziala!
Ofiziala: Bai, jauna.
Sarjentua: Ekarri bizardun nazkante horren aurpegia kristaleraino. Gertu-gertutik ikusi nahi dugu.
Mary: Gertuago oraindik, ez al da nahikoa? Ikusi egingo nau.
Zakurra: Guau, guau!
Sarjentua: Nola esan behar zaio zakur honi isilik egoteko?!
Mary: Barkatu sarjentu jauna. Lasai. Markus, lasai. Zer duzu?
Ofiziala: Zu kanpora! Eta zu aurrera, aurrera esan dut!. Jarri zure aurpegi nazkagarria kristalaren ondoan, ondo ikus zaitzaten.
Susmagarria:Ah, Ah!
Ofiziala: Negar gutxiago kakati madarikatua!
Susmagarria:Ah! Ah! Nahikoa ikusten al nauzu orain Mary Higins, salatari nazkagarria? ah, ah, ... edo zure zakur tentelaren usaimena izan al da? Zer uste duzu, ez zaitudala ikusten? Zureak egin du! Ja, ja!
Ofiziala: Ixo behingoz, putakumea!
Zakurra: Guau, guau! Guau, guau!
Mary: Baina nola da posible? Ez al didazu esan ez ninduela ikusten?
Sarjentua: Lasai, lasai! Egia esan, ez dut ezer ulertzen. Tira, harrapatu dugu behintzat. Pozik egon gaitezke.
Mary: Bai, bai... baina zer egingo dut nik orain, eh? Badaki nor naizen.
Sarjentua: Ez arduratu. Horrek ez zaitu gehiago molestatuko. Bereak egin du.
(ate eta giltza hotsa)
Mary: Ai, uf! Korrika-saio luzea bota dugu, eh Markus?
Zakurra: Guau,guau!
Mary: Tori polit hori, merezi duzu eta! Eh, eh, ito gabe, Markus!
Esataria: Smith senatariaren esanetan, gainera, Minnesotako arrazakeria indizea Amerika guztiko baxuena da. Gaia aldatuz, atzo, Reagan-go gartzelan Jonny umejalea izengoitia zuen presoari bizia kendu zioten. Aztia ere deitzen zioten honi injekzio hilgarria jarri zioten atzo, gauerdiarekin batera. Hamaika desagerpen leporatzen zizkioten arren, gaurdaino zazpi gorpu besterik ez dira azaldu. Guztiz txikituak gainera...
Mary: Jonny di Magio,
Esataria: diotenez gainera hiltzaileak magia beltza erabiltzen zuen
Mary: Tira Markos, eskerrak Jainkoari, sinetsi egin beharko dugu dena bukatu dela. Azkenean.
Esataria: Gorpuek tankera guztietako mutilazioak zeuzkaten. Mediku forentseak Jonny di Magiok bere biktimen gorputz-atalak jan egiten zituen arrastoak ote zeuden aipatu zuen. Honek, bere aldetik, epaitegian egindako adierazpenetan hauen arimaz jabetuz bere ondorengo bizitza indartu nahian zebilela deklaratu zuen. Eguraldiari dagokionez, dirudienez, bihar hobera egingo du.
(plater-hotsa)
Mary: Ze, Markus, ez al duzu amaitu? Um, ez duzu gehiago nahi? Tira ba, txokora, lotarako ordua da eta.
Zakurra: Guau. Guau!
Mary: Markux, ixo!
Zakurra: Guau! Guau!
Mary: Ixo! Ixo! Zer duzu, bizilagun guztiek gorrotatzea nahi ala? Baina, baina dardarka ari zara eta. Zer duzu maitea, zergatik zaude beldurtuta, eh? Zatoz nirekin, elkarrekin lo egingo dugu: " Salataria! Salataria! Salataria! Ah, ah... Lagundu!
(susmagarria) Ze uste duzu, ez zaitudala ikusten? Zureak egin du! Ja, ja..."
Ah, ze demontre, eskerrak, amesgaizto bat izan da. Uf! Markus, Markus, non zaude Markus? Zer egiten duzu atarian? Baina nola demontre irten zara kalera? Sartu azkar barrura Markus! Zer, beldurtzen zaituen zerbait entzun duzu? Ea, ba, behatxulotik begiratuko dut. Ez dago inor, ikusten? Ea ba, oso arraro zaude azkenaldian, gaixoa!
(ate-hotsa)
Mary: Zein da?
Umea: Ni.
Mary: Zein da ni?
Umea: Ireki, mesedez!
Mary: Baina Jainko maitea! Zer egiten du zu bezalako gaztetxo batek ohetik jaikita, eta bakarrik ordu honetan? Galdu egin al zara?
Umea: Kontuz ibiltzeko mezua ematera nator.
Mary: Kontuz, zergatik?
Umea: Badakizu, zugana dator.
Mary: Nigana? Nor baina?
Umea: Hau egin zidana.
Mary: Baina zer duzu hor umea? Odola daukazu. Zure lekua... sartu. Zauria garbituko dizut. Markus, Markus, ixo! Baina, baina nora zoaz? Eh! Bat-batean desagertu da. Markus, baina non egon zinen atzo gauean?
Zakurra: Guau, guau...
Mary: Egun guztia amesgaizto bat izan ote zen. Benetakoa zirudien. Nola arraio irten zinen?
Zakurra: Guau, guau...
Mary: Baina ulertezina da? Zaunka niri? Segi txokora, disgustuak besterik ez dizkidazu ematen... Tori pixka bat, sabela zorriz beteta edukiko duzu honez gero.
Esataria: Gauean tenperatura baxuak izan arren, egunsenti epel eta atsegina gaurkoa. Azken orduko berri bat iritsi zaigu oraintxe. Minessotako poliziaren esanetan ume bat azaldu da hilik auzo txinatarrean. Erabat kriskatua omen dago bere gorpua, piztia batek eraso egin balio bezala. Poliziak ikerketa hasi du eta kontrolak jarri ditu hiriko hegoaldeko eta iparraldeko sarreran.
Mary: Arraroa da, auzo txinatarra hemendik bi kaletara dago. Ze, Markus, ez al duzu ezer jan behar? Goserik ez? Zeuk ikusi. Berandu nabil. Ez. Ez begiratu niri horrela. Ez zaitut kalera aterako. Gau osoa eduki duzu egin beharrekoa egiteko. Hale, agur!
(danbatekoak)
Sarjentua: Sartu kontu handiz, eta miatu bazter guztiak. Lekukoak etxe honetaraino jarraitu zuela esan dit.
Ofiziala: Ez dago inor jauna, baina zoruan odol-arrastoak daude.
Beste ofiziala:Hemen jauna, hemen, ohe-azpian. Hemen, makurtu, jauna.
Sarjentua: Begira zer dugun hemen, gizaki baten hatza. Hau nazka, emakume batena dirudi. Egiaztatu aurkitutako emakumeari falta zaiona den.
Ofiziala. Bai, jauna!
Mary: Markus, zergatik dago atea zabalik?
Ofiziala: Eskuak gora, emagaldu alaena! Hemen dago jauna, gurea da.
Mary: Baina zer da hau? Zer gertatzen da?
Sarjentua: Nork esan behar zuen, Mary Higins! Eraman dezagun komisaldegira!
Mary: Itxaron, Wallace sarjentua! Baina... Markus, Markus, neure zakurra... non dago neure zakurra?
Sarjentua: Ba al dakigu zerbait zakurrari buruz?
Ofiziala: Ez da zakurrik ageri jauna, ezta arrastorik ere.
(ate-hotsa)
Ofiziala: Sartu, eta hasi kokatzen, mugi, mugi. Bakoitza bere zenbakiaren azpian. Eseri hementxe, Markus jauna, eta ez beldurrik izan.
Susmagarri
ohia: Lasai nago.
Sarjentua: Minnesotako kuartel federalean zaude, prestazioetan eta segurtasun-neurrietan Amerikan daukagun onena. Beraiek...
Susmagarri
ohia: ez dute ispilu bat besterik ikusten. Badakit, bai.
Ofiziala: Susmagarriak prest dauzkazue Wallace sarjentua.
Sarjentua: Ba hementxe dauzkazu erretratu robotaren arabera aurkitutako susmagarriak.
Susmagarri
ohia: Bai, garbi daukat, sei zenbakia da gau hartan ume harekin ikusi nuena.
Sarjentua: Gera dadila seigarrena. Utzi joaten gainerakoei.
Ofiziala: Bai, jauna.
Sarjentua: Eraman galdeketa aretora.
Ofiziala: Goazen behingoz piztia halakoa! Hobe duzu lehenbailehen dena aitortzea.
Mary: Eh, oker zaudete, errugabea naiz, nik ez dut ezer egin.
Sarjentua: Mila esker zure pazientziagatik. Hemendik, Markus jauna!
Mary: Markus? Gizon hura?
Ofiziala: Segi aurrera!
Mary: Bera da erruduna, azti umejalea da, Jonny di Mago, bera da erruduna.
Sarjentua: Lasai Markus jauna, bereak egin ditu.
Susmagarri ohia: Aahhh, lasai nago, inoiz baino lasaiago...!
Susmagarri ohia: Zureak egin du, ja, ja, ja...
