detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 92: Giltza, telefonoa eta Superman

Eguraldi zoragarria dago gaur eta Jonek hondartzara joan nahi du. Jon, ordea, gustura asko dago telebista aurrean, bero handiegia egiten duela pentsatzen baitu.

Hondartzan, berriz, gorabeherak izango ditu bikoteak diruarekin.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Jone.- Jon, zergatik ez duzu programa bat lagatzen?
Jon.- Aspergarriak direlako.
Jone.- Baina, horrela ez gara ezertaz enteratzen, zappinga baino konpetizio batean zaudela dirudi.
Jon.- Bai, ba mandoa zuk daukazunean ere, e?
Jone.- Ez ezazu konparatu. Gainera, egiten duen eguraldiarekin, goazen hondartzara, Jon.
Jon.- Bero handia egiten du. Nora zoaz? Baina, zergatik egin duzu hori?
Jone.- Ba gezurra ematen duelako horrelako eguraldiarekin biok hemen etxean egotea telebisioa ikusten. Benga, jaso ipurdia eta goazen hondartzara.
Jone.- Benga, Jon, jaiki hortik.
Jon.- Ezetz. Ez dudala atera nahi! Bero ikaragarria egiten du eta gainera hondartza jendez lepo egongo da. Zergatik ez gara hemen geratzen, larrua jotzen?
Jone.- Ni hondartzara noa, zuk zeuk ikusi.
Jon.- Ikusten? Esan dizut, gainezka dago eta ikaragarrizko beroa egiten du gainera hemen.
Jone.- Jon, kendu eguzkitako betaurrekoak.
Jon.- Zer ba?
Jone.- Ez dakidalako nora begiratzen ari zaren.
Jon.- Eta nora begiratzea nahi duzu?
Jone.- Ba ez dakit nora nahi dudan baina badakit nora begiratzea ez dudan nahi.
Jon.- Zer, gure alboko bi giri horien titiei adibidez?
Jone.- Adibidez.
Jon.- Ezinezkoa da eta ez begiratzea! Edozein tokitara begiratzen dudala ilehori horren titi zati bat sartzen zait begietara eta!
Jone.- Ba tentazioak uxatzeko zoaz mantekadu bat erostera.
Jon.- Urruti dago taberna, e!
Jone.- Benga, egizu zure pottokarengatik.
Jon.- Beno, bale, baina emadazu dirua.
Jone.- Poltsan dago, giltzen zorrotxoan.
Jon.- Erre egin naizela iruditzen zait.
Jone.- Esan dizut krema emateko baina, klaro, zu gizonegia zara horretarako.
Jon.- Ez nuen uste hondartzen hainbeste denbora pasa behar genuenik. Ireki ezazu behingoz, benga.
Jone.- Ez ditut giltzak topatzen.
Jon.- Ez al didazu esan zorroan zeudela?
Jone.- Bai, ba hemen ez daude.
Jon.- Galdu egin dituzu?
Jone.- Nik? Zu joan zara mantekaduen bila.
Jon.- Eta nola dakizu orduan galdu direla?
Jone.- Ez dugulako zorroa beste ezertarako zabaldu.
Jon.- Beno, zuk eskatu didazu niri helatua, e? Eskatu izan ez bazenit... Baina, jakina, nik ilehori haren titiei ez erreparatzeko, aitzakia behar zenuen, eta...
Jone.- Isildu edo jo eta bertan akabatuko zaitut.
Jon.- Dirurik geratzen al da?
Jone.- Bai.
Jon.- Ba goazen telefono kabina batetara eta nire aitari esango diogu eurek duten giltza uzteko.
Jone.- Bale. Nik hemen itxoingo zaitut.
Jon.- Ezta pentsatu ere, etorri zaitez nirekin, benga.
Jon.- Aita, ¿qué hay? Bai, eske (es que) giltzak galdu ditugu. Izango al zenuke modurik giltzak ekartzeko? Bai, bale. Ordubete barru? Konforme.
Jone.- Ordubete? Zer egingo dugu ordubete kalean?
Jon.- Zuk egin al duzu inoiz telefono kabina batean?
Jone.- Ez hasi, e?
Jon.- Supermanek tximista baino azkarrago jaisten ditu galtzak telefono-kabinetan, etorri, etorri zaitez.
Jone.- Jon, zertarako bota duzu euro bat dei lokala egiteko? Ez du bueltarik ematen.
Jon.- Telefono-kabina batean egiteko aukera galdu dugu.
Jone.- Hemen galdu dugun gauza bakarra giltza izan da, Jon.
Jon.- Bai, zure bihotza irekitzen duen giltza. Zer poetikoa geratu zaidan, e?
Jone.- Poetikoa baina patetikoa, Jon.

detalle2

Docuteca

B1
27-03-2007

x61pRelaContWAR

16341420
03:49

x61pViewCountWAR

3783

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR