Docutec
Jon eta Jone 2: Pisuaz maitemintzen
Esketx laburra. Bikotea pisu bila dabil eta bat ikusten ari dira.
Jone.- Uf! Atzo ez zen hainbeste zikinkeria ikusten, e?
Jon.- Ez. Atzo ikusi ez, atzo zikinkeriak egitera etorri ginen.
Jone.- Pertsianak igo eta leihoak zabaltzera noa.
Jon.- Begira, garbiketa potente bat, ohea eta lau gauza ekarri eta bizitzera
sartzekotan, bai horixe.
Jone.- Bista ederrak ditu.
Jon.- Amak esan zidan etxeko sofa zaharra emango zidala eta nik ohea badaukat. Behar-beharrezkoak diren gauzak ere nire etxe zaharretik ekarri eta... aurrera.
Jone.- Bai, baina nola ekarriko ditugu gauzak?
Jon.- Estudioko lankide bati furgoneta eskatuko diot arratsalde baterako.
Jone.- Eta lagako dizu?
Jon.- Bai, neska, bai, nik askotan motorra uzten diot eta, badakizu...
Jone.- Beno, ba nahi baduzu, nik aitari deituko diot laguntzera etortzeko.
Jon.- Utzi ezazu bakean aita, egingo dugu bion artean.
Jone.- Eta konponduko gara sofa eta oheak igotzen?
Jon.- Bai, neska, bai, konponduko gara. Gainera zeregin horretan, egia esan, zure aita ez litzateke laguntza handia, e?
Jone.- Ah! Hari dirua eskatu eta kito orduan?
Jon.- Nire pentsamenduak irakurtzeko gaitasun ikaragarria daukazu, neska!
Jone.- Sorgin bat naizelako.
Jon.- Bai, bai, aita diruduna daukan sorgina.
Jone.- Orduan zurea "braguetazo" bat besterik ez da, ezta?
Jon.- Bai, bai, egia esan, bai, Jone, baina, lasai, denborarekin zurekin
maiteminduko naiz.
Jone.- Aizu, ba aldaketa gutxi batzuk eginda oso polita geratu liteke.
Jon.- Ah, bai? Eta hori zer da, arkitekto edo ia-ia arkitekto den norbaiten iritzi profesionala ala zer?
Jone.- Ba bai.
Jon.- Hala ere, nik uste ez garela gehiegi agobiatuko, ni lan askorekin nabil eta nik uste apurka-apurka egingo ditugula etxean egin beharreko guztiak.
Jone.- Eta zertan zabiltza ba?
Jon.- Ba Udaletxeak eskatutako posterra eta pressbook-a eta horiek denak amaitu beharra ditut, inprimategi-frogak, badakizu, beti azken orduko enkargu horiek betetzen.
Jone.- Aizu, aurten ere lor ditzakezu kontzertuetarako sarrerak niretzako?
Jon.- Saiatuko naiz, baina bestela nireekin konponduko gara.
Jone.- Baina horrela ezingo dugu elkarrekin joan.
Jon.- Kontzertu bat ikusteko zer inporta du ba?
Jone.- Zein erromantikoa zaren.
Jon.- Jesuus! Jone, paretek nahiko kolore polita daukate, e? Logelako eta sarrerako paretak pintatzearekin nik uste dut nahikoa izango dela.
Jone.- Eta sarreran, paretak margotu beharrean, paper polit bat ipiniko bagenu?
Jon.- Ba zu, nik ez dut sekula paperik jarri pareta batean.
Jone.- Konponduko gara, bestela baten batek jarri dezala.
Jon.- Eta hori ere zure aitak ordainduko al du?
Jone.- Nire mutila kapaz ez bada, hala beharko.
Jon.- Aizu, nire harrotasun maskulinoa mindu nahi baduzu, jai duzu. Aspaldidanik dakizu ez daukadala batere duintasunik eta.
Jone.- Tira, ur beroa eta argia badaude baina telefono-linea falta zaio.
Jon.- Beno, mobilak baditugu, ezta, zuk eta nik, ez da hainbesterainokoa izango.
Jone.- Baina Interneta jartzeko beharrezkoa da linea izatea.
Jon.- Eta orain hain beharrezkoa al da Interneta?
Jone.- Begira, listoa, zuk estudioan badaukazu, baina nik proiektuarekin jarraitzeko beharrezkoa dut.
Jon.- Ba nik uste dut gaur eskatzen baduzu, hiruzpalau egunetan jarriko digutela telefonoa. Eta bitartean etorri nire estudiora.
Jone.- Aizu, eta arratsaldekoa nola egingo dut?
Jon.- Igual gauzak ekarri aurretik zentro komertzial horietako batera joan eta bertako brikozentroan zerbait erostea gaizki ez, ezta?
Jone.- Ba bai, eta gainerako garbiketarako xaboiak eta tramankuluak ere erosi genitzake.
Jon.- Zer iruditzen, hirurak aldera edo geratuko gara?
Jone.- Bale, bai.
Jon.- Bale, ni berriro meategira noa. Gero arte, txiki.
Jone.- Gero arte, txiki? Eta ez didazu laztanik eman behar?
Jon.- Neska, lehen eman dizut bat.
Jone.- Beno, Jon, zuk nire aitaren dirua nahi duzu ala ez?
Jon.- Jakina.
Jone.- Ba emadazu laztan erromantiko horietako bat, pelikuletan elkarrekin
bizitzera doazen bikoteak batak besteari ematen dion modukoa. Bestela, beste batekin joango naiz bizitzera.
Jon.- Bale, bale, bale. Baina, konste, interesagatik soilik egiten dut, e?! Tori. Mua.
Jone.- Agur.
Jon.- Benga, adio. Eta hiruretan puntual etorri niri
