detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 3: Ezkondu?

Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa, lan kontuak eta ezkontza kontuak dituzte aipagai.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Jon.- Uste baino garestiagoa, e?

Jone.- Joder, ja, Bai, baina merezi du.

Jon.- Bai, merezi, merezi. Baina komisioak, eta interesak eta guzti horrekin, nik ez dakit nola ibiliko garen.

Jone.- Jon, ba mundu guztia dabilen moduan.

Jon.- Bizitza osoa lanean pasatu beharko dugu hau pagatzeko.

Jone.- Beno, esan nizun nire gurasoek lagako digutela zeozer, eta eurek "laga" esaten badute, "laga"k "eman" esan nahi du.

Jon.- Eman, eman, baina eman zuri ematen dizute.

Jone.- Baina bion artean erosi dugu etxea, zeren nire soldatagatik izango balitz...

Jon.- Bai, eta proiektu horrekin horrela jarraitzen baduzu, ez duzu karrera sekula amaituko.

Jone.- Et, et, ez hasi zu orain, e?

Jon.- Urte eta erdi daramazu proiektu horrekin, neska, eta badakit Arkitektura karrera zaila dela, baina zu ez zara gehiegi estresatzen, e?

Jone.- Orain hori aurpegiratu behar didazu? Zure bizkarretik bizi naizela esan nahi didazu?

Jon.- Nik ez dizut sekula horrelakorik esan.

Jone.- Baina hori pentsatzen duzu, Jon.

Jon.- Ezetz, ez da egia. Zu lasai, tokatuko zaizu eta lan egitea, eta orduan ni biziko naiz zure bizkarretik.

Jone.- Ikusten? Ikusten? Esan egin duzu, ni zure bizkarretik bizi naizela esan duzu.

Jon.- Nik ez dut hori esan, proiektuarekin urte eta erdi daramazula esan dut, besterik ez.

Jone.- Bale. Karrera lagatzea nahi duzu?

Jon.- Bai, karrera utzi eta etxean geratzea nahi dut, eta ni eta izan behar ditugun sei seme-alabak zaintzea. Bale?

Jone.- Sei bakarrik?

Jone.- Beno, ba lan bat bilatuko dut, arratsaldetan, jornada erdia besterik ez bada.

Jon.- Ez dela beharrezkoa.

Jone.- Baina nik ez dut inoren kaparra izan nahi.

Jon.- Nik ez dizudala hori esan, neska.

Jone.- Jon, hori pentsatzen duzu.

Jon.- Ezetz, ez dela egia. Zeren, nik dakidala, zure gurasoek noizbehinka paga ere ematen dizute, e?

Jone.- Ba bai, eta hori ere txarto iruditzen zaizu, ala?

Jon.- Ez, ez, txarto keba, niri ere eman nahi badidate, nik ez diet ezezkorik esango. Benga, etorri eta eseri hemen. Begira, nahikoa eroso da amak oparitu digun sofa hau, bota hemen.

Jone.- Bai, baina funda berri bat ipintzen diogunean politagoa geratuko da. Aizu, eta zuk badakizu tabernan zerbitzaririk behar duten, ala?

Jon.- Non, Bora-Boran? Jone, ez zara serio arituko, ezta?

Jone.- Baietz, lan egin nahi dudala.

Jon.- Eta orduan zergatik ez zara gehiago saiatzen zure proiektu horrekin? Lehen esan dizut, proiektua lehenbailehen amaitzeko egin ezazu lana!

Jone.- Ahalegintzen naiz, baina ezin dut egun osoa plano artean pasa.

Jon.- Baina planoei kasurik egin gabe asteak pasatzen dituzu zuk.

Jone.- Bai, baina ez dut beti diru eske ibili nahi, zu lanean eta ni hemen, printzesita baten moduan.

Jon.- Zuk amaitu proiektua eta saiatu zure arlo horretan lana bilatzen, nahikoa dugu frustratu bakarrarekin etxean.

Jone.- Jon, ez hasi horrekin, zu diseinatzaile grafiko oso ona zara.

Jon.- Oso ona, bai, baina nik Kazetaritza ikasi nuen, e?

Jone.- Ba begira, niri gehiago gustatzen zait orain daukazun lana, eta ez diruagatik bakarrik.

Jon.- Ez, egia esan, diruarenak ere badu garrantzia, e, eta periodista gisa...

Jone.- Bai, baina horretaz gain, ez dakit, lan kreatiboa daukazu.

Jon.- Ba uste dut Bora-Boran extrak egiteko norbaiten bila dabiltzala.

Jone.- A bai?

Jon.- Bai, bai, gauerako.

Jone.- Benetan?

Jon.- Ez, neska, ez, txantxetan ari nintzen baina a zer akojonoa sartu zaizun, e?

Jone.- Idiota!

Jone.- Aizu, Jon! Jon! Ur beroarekin arazoak ditut.

Jon.- Zer?

Jone.- Uste dudala kalentadorea ez dabilela ondo. Jon! Jon! Entzuten al didazu?

Jon.- Zer?

Jone.- Hemen Houston, hemen Houston? Zein planetatan zaude Jon?

Jon.- Ez, neska, txorrada bat pentsatzen ari nintzen.

Jone.- Harritzekoa!

Jon.- Bora-Boran nuen burua.

Jone.- Ez hasi berri horrekin.

Jon.- Tabernan ez, Polinesian dagoen Bora-Boran.

Jone.- Eta hori nolatan?

Jon.- Begira, ezkontzen garenean "Viaje Fin de Novios"a Bora-Borara egin behar dugula pentsatzen ari nintzen.

Jone.- Baina aber, ezkondu behar dugu, ala?

Jon.- Zure aitak bidaia Bora-Borara pagatzen badigu, bihar bertan.

Jone.- Eta nik baiezkoa ematen badut...

Jon.- Eta zer? Ez al zenuke emango edo zer?

Jone.- Ba hori jakiteko eskatu beharko didazu.

Jon.- Aizu, ur beroarekin zer pasatu zaizu lehen? Esadazu.

Jone.- Baina zer nerbioso jartzen zaren gai honekin.

Jon.- Nerbioso, keba! Nerbioso!

Jone.- Baina eskatu behar didazu?

Jon.- Ez duzu ezkondu nahi eta, neska!

Jone.- Ah! Eskatu eta jakingo duzu!

Jon.- Beno, orduan urarekin zer pasatzen da?

Jone.- Mutil, ba ez dabilela ondo, hasieran badirudi beroa irteten dela baina
segituan hoztu egiten da.

Jon.- Gero, Bora-Borara joaterakoan Anderri esango diot igo eta ea bistadizo bat ematen dion.

Jone.- Eta zergatik ez goaz orain, e? Eguraldi oso ona egiten du.

Jon.- Horrela bagabiltza ez dugu sekula pisua txukunduko, e?

Jone.- Beno, bizitza osoa daukagu horretarako.

Jon.- Heriotzak banatzen gaituen arte?

Jone.- Edo Brad Pitt nitaz maitemintzen den arte?

Jon.- Bale ba, bale ba.

Jone.- Orduan aitari Bora-Borara bi hegazkin-tiket erosteko esango diot.

Jon.- Oraingoz Bora-Borako terrazan kafe bat hartzearekin konformatu beharko duzu, e?

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2000-02-23

x61pRelaContWAR

16338868
0:05:45

x61pViewCountWAR

4955

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR