Docutec
Jon eta Jone 13: Eski ajea
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Eskiatu ondorengo astelehena da eta mutila, gainera, min hartuta dago.
Jon.- Irratiko hauek astelehenero esaten dute ea zer moduzko astelehena dugun eta bla, bla, bla, eta kontuak...
Jone.- Jon, hori ez da harritzekoa, zure modukoak direlako.
Jon.- Nire modukoak?
Jone.- Bai, zuk zer uste duzu ba, zu bakarrik ozpintzen zarela astelehenetan edo zer?
Jon.- Aizu, ozpinduta baino minduta, Jone, minduta, ipurdia daukat "hecho polvo".
Jone.- Zelan esan zenidan, zelan esan zenidan? E! Begiratu hona, Jone! Begiratu hona!
Jon.- Noski, jendea konturatu zedin hain ongi eskiatzen zuen tipo hura zure mutila zela.
Jone.- Eta salto hura egitea beharrezkoa zen ala?
Jon.- Beharrezkoa, beharrezkoa... Beharrezkoak oso gauza gutxi daude bizitza honetan, baina zuri ni bezalako tipo potente bat edukitzea, horrelako nobioa izatea gustatzen zaizu, ezta?
Jone.- Potentea? Potentea hartu zenuen muturrekoa, Jon.
Jon.- Bai, baina arriskatu nuelako. Bizitza abentura baten moduan hartzen dudalako.
Jone.- Argi dago kolpea ez zaizula oraindik pasa.
Jon.- Goizean ez naiz joango estudiora, gerri mina ea pasatzen zaidan.
Jone.- Horrela esanda, badirudi beste zeozertan (zer edo zertan) pasatu duzula asteburua.
Jon.- Horretan ere ibili gara, e?
Jone.- Bai, beno, ostiral gauean bai, baina larunbatean eski artistikoa egitea erabaki zenuenetik, zero.
Jon.- Beno, aizu, horretan ere deskantsu bat hartzea ez dago gaizki, e?
Jone.- Txarto ez, zer jeta daukazun! Beno, Jon, logelan geratu behar baduzu, amatatu pasilloko argia. Joder, Jon, beti igual, argia iziotu bai, baina ez duzu sekula amatatzen, hortzak garbitzeko txorrota zabaldu eta ordu erdian izaten zara bertan ura bota eta bota. Eta gero niri esaten didazu pija bat naizela. Jon! Jon, entzuten duzu?
Jon.- Zer, zer?
