Dokuteka
Jon eta Jone 35: Cosmopolitan
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Neskak mutilari galdetzen dio ea masturbatzen den.
Jone.- Aizu, Jon!
Jon.- Zer?
Jone.- Zuk askotan egiten duzu?
Jon.- Egin zer?
Jone.- Badakizu... zure kasa...
Jon.- Nire zer?
Jone.- Zure kasa... ba ea askotan masturbatzen zaren?
Jon.- E?
Jon.- Eta zuk?
Jone.- Nik galdetu dizut lehenago.
Jon.- Eta zer?
Jone.- Ba zuk erantzun behar didazula.
Jon.- Nahi badut izango da, ezta? Erantzuten ez badizut, ez didazu salaketarik jarriko horraatik...
Jone.- Serio ari naiz.
Jon.- Baina badakizu erantzuna eta...
Jone.- Ez, elkarrekin gaudenean, ez. Bakarrik zaudenean ea masturbatzen zaren galdetu dizut.
Jon.- Bakarrik nagoenean? Ba, klaro, zer erremedio, bakarrik banago...
Jone.- Eta zertan pentsatzen duzu?
Jon.- Tartea, e? Arbitro! Descanso! Baina zergatik galdetzen didazu niri hori, e? Ea, erakutsidazu irakurtzen ari zaren aldizkari hori. Ah, bale, orain ulertzen dut, bai, Cosmopolitan!
Jone.- Ez didazu esan zertan pentsatzen duzun egiten duzunean.
Jon.- Eta ez dizut esango.
Jone.- Zergatik?
Jon.- Haatik!
Jone.- Benga, Jon, esan...
Jon.- Ezetz ba! Gainera esaten badizut moskeatu egingo zara.
Jone.- Horrek esan nahi du beste neskatan pentsatzen duzula.
Jon.- Keba! Beti, beti, beti zugan pentsatzen dut, baina beti, e!
Jone.- Nitaz ez deskojonatu, e?
Jon.- Jone, zu hasi zara honetaz hitz egiten, e? Lo hartu aurretik beste zeozer irakurriko bazenu...
Jone.- Orain ez duzu aldizkari pornorik erabiltzen, edo fantasiarekin bakarrik masturbatzen zara?
Jon.- Arbitro, mesedez, kenduidazu (ken iezadazu) gainetik tipa hau!
Jone.- Batzuetan eskizofrenikoa zarela iruditzen zait.
Jon.- Zurekin bizi eta nola ez naiz ba izango? Entzun nahi ez dituzun erantzunen bila zabiltza beti eta!
Jone.- Eske Cosmopolitanen datorren test bat egiten dihardut: "zure bikotea bizioso bat al da?" galderari erantzuna ematen dizun testa.
Jon.- Jone, utziko al didazu Cosmopolitan?
Jone.- Hor, mesanotxean dago.
Jon.- Bale.
Jone.- Zuk asko kritikatu baina orain Cosmopolitan irakurtzen.
Jon.- Ez, ez noa irakurtzera, ez...
Jone.- Eta zertarako nahi duzu?
Jon.- Irudi horiengatik da, e? Eske komunera noa. Eta fantasiekin masturbatzea gustatzen ez zaizunez, ba Cosmopolitan-en azaltzen diren maziza hauei begira egin beharko dut, e? Hala, gero arte!
Jone.- "Cabrón!"
