Docutec
Jon eta Jone 40: Ni Tarzan
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Landarea ekarri dute egongela apaintzeko eta orain oihana dirudi. Maria landatzea ere pentsatu dute.
pi-pi-pi
Jon.- Bai?
Jone.- Jon, ni naiz.
Jon.- Zer moduz?
Jone.- Beitu (begiratu), landare bat erosi dut egongelarako.
Jon.- Zer?
Jone.- Jo, Jon, ea belarrietarako bastoitxoak erabiltzen hasten zaren, e? Landare bat erosi dudala saloian ipintzeko!
Jon.- Landare bat zertarako?
Jone.- Zertarako izaten dira landareak? Jon, politak direlako, naturalak.
Jon.- Beno, neska, begira, orain lanpetuta nabil. Geroxeago hitz egingo dugu?
Jone.- Bai, zeren zure laguntza beharko dut gainera portaletik pisura igotzeko.
Jon.- Baina zer landare erosi duzu? Pagoa ekarri al duzu etxera, edo zer?
Jone.- Ez dakit zelan deitzen den baina oso polita da.
Jon.- Beno, bale, gero arte.
Jone.- Ezkerrerago, ezkerrerago, eske butaka ondoan larregi dago.
Jon.- Hemen, joder.
Jone.- Beno, bai, bai, baina itxoin, e?
Jon.- Kendu erditik!
Jone.- Jon, laga, laga, hor ondo.
Jon.- Jo, Jone, Tarzanen saloia dirudi honek, e?
Jone.- Bai, zu Tarzan eta ni Jone.
Jon.- Ni Tarzan, zu Txita.
Jone.- Aizu, igual zokoratuegia laga dugu. Leihora gerturatuko bagenu?
Jon.- Nahi duzun moduan baina erabaki ezazu toki bat, behin bakarrik mugituko dut gehiago, bale?
Jone.- Benga, Tarzan, ipini ezazu leiho alboan!
Jon.- Angaua, e, Patxi, angaua!
Jon.- Aizu, Jone! Eta balkoitxoa ere badaukagunez, zergatik ez dugu ekartzen orain landare gehiago hemen jartzeko?
Jone.- Hara, orain afizioa derrepentean sartu zaizu, ala?
Jon.- Igual maritxu pare bat ere landatu ditzakegu hemen, e?
Jone.- Klaro, Tarzani marihuana gustatzen zaiola ahaztuta neukan.
Jon.- Aizu, begira, hazi batzuk erosi eta hementxe jarriko ditugu. Aizu, Jone, zuk ba al dakizu noiz landatu behar diren marihuana haziak?
Jone.- Ez.
Jon.- Eta nork jakin dezake hori?
Jone.- Irratian badago landareen gainean berba egiten duen tipo bat, Jakoba, berari deiadar egin eta esango dizu.
Jon.- Irratira hots egin eta zuzenean galdetzea orduan, e?
Jone.- Bai.
Jon.- "Ni loco!" Ezta pentsatu ere!
Jone.- Ez duzu izenik esan behar, galdetu eta kito.
Jon.- Euskal Herria osoaren aurrean, horretarako nago ni.
Jone.- Nahi baduzu nik deituko diot.
Jon.- Ez, ez, ez, grow-shop horietako batean galdetuko dut neronek.
Jone.- Beno, nahi duzun moduan.
Jone.- Tarzan, Tarzan, Jonek hotz dauka hanketan.
Jon.- Eta zer nahi duzu nik egitea, ohean sua piztea, edo zer?
Jone.- Suarena metafora moduan esan duzu?
Jon.- Zuk zer ulertu duzu?
Jone.- Ulertu, ulertu ez dakit zer ulertu dudan, baina badakit zer nahi dudan...
Jon.- Aaaa, Aaaa Banoa, banoa...
