Docutec
Jon eta Jone 53: Mendi txangoa
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Mendira doaz eta neskari luzeegia egiten zaio, kexuka ari da.
RRRR!
Jon.- Tira, motorra hemen utzi eta bertatik abiatuko gara, e?
Jone.- Eta noraino joango gara? Ni honezkero nekatuta nago motorrean honaino etortzen.
Jon.- Begira, ikusten han goian? Ba haraino.
Jone.- Urrunean dagoen punta hartara? Ni loca, Jon.
Jon.- Beno, abiatu egingo gara eta ikusiko noraino iristen garen.
Jone.- Ez, ez, niri esan zenbat denbora egongo garen paseatzen.
Jon.- Ez dakit ba, Jone. Begira, hemendik mendi-tontorrera izango dira igual hiru bat ordu eta bueltan ordubete edo ordu eta erdi. Orain konforme?
Jone.- Bai.
Jone.- Jon, zenbat denbora daroagu jada?
Jon.- Ez dakit ba, pare bat ordu edo.
Jone.- Eta tontorrerako asko falta da?
Jon.- Ez dakit ba, neska.
Jone.- Ni hasi naiz nekatzen.
Jon.- Urik nahi?
Jone.- Bai, bai.
Jon.- Begira, ordubete barru puntan gara jada, e?
Jone.- Ordubete? Baina hiru ordu daramagu eta!
Jon.- Ba horixe, beste ordubete eta puntan.
Jone.- Ba lehen hiru ordu esan duzu.
Jon.- Gutxi gorabehera esan dut, e?
Jone.- Ez, ez, niri hiru ordu esaten badidazu, hiru ordu dira. Bestela ni engainatzen zabiltzala pentsatuko dut.
Jon.- Aizu Jone, mendira lasai ibiltzera etorri gara, ez estresatzera.
Jone.- Ba nik hiru ordu egin ditut gora eta ez dut minutu bakar bat gehiago egingo.
Jon.- Beno, ba neronek jarraituko dut.
Jone.- Ba ni hemen geratuko naiz.
Jon.- Tira, gero arte ba.
Jone.- Ordubete pasa da hemen laga nauzunetik.
Jon.- Zu geratu zara, e? Nik ez zaitut inon utzi.
Jone.- Benga, goazen, etxera joan nahi dut.
Jon.- A zer kasketa harrapatu duzun, neska!
Jone.- Nik ez dut kasketarik harrapatu.
Jon.- Beno, nahi duzuna.
Jone.- Aizu, niri ez eman arrazoia tontoei moduan, e!
Jone.- Eta gainera kristoren zaparrada harrapatu dugu.
Jon.- Eta hori ere nire errua al da? Edo zer?
Jone.- Ba motorra eduki beharrean kotxea edukiko bazenu...
Jone.- Ikusten, Jon? Hoztu egin naiz.
Jon.- Jakina, eta hori ere nire errua izango da.
Jone.- Ba bai, hasieran esan zenidan ordutegia benetakoa balitz, hiru ordu gora eta bat behera, gero bueltan euriaz libratu izango ginen.
Jon.- Barkatu, batzuetan ahaztu egiten zait printzesita bat zarela, neska.
Jone.- Ai, zu berriz Camile artzaren modukoa zara.
Jon.- Ah bai? Ba Camilek inguruan ardirik ez duenean badakizu zer egiten duen? Printzesitak jaten ditu.
Jone.- Jon! Kendu esku hori ipurditik!
Jon.- Utzidazu! Pirinioetako artzaren etorkizunagatik besterik ez bada, neska, benga.
Jone.- Afutxis Camile, afutxis!
