Docutec
Jon eta Jone 59: Sukaldea mon amour
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Bazkari berezia prestatu du neskak, sukaldariarekin zerikusi gehiago duena. Larrua jotzen bukatuko dute.
Jon.- Bai?
Jone.- Jon, bazkaltzera zatoz eguerdian?
Jon.- Itxoin apur batean, Anderri galdetu behar diot eta. Hi, Ander, gaur etxera joatekotan haiz bazkaltzera, edo? Ez? Ba orduan elkarrekin bazkalduko diagu, e? Pottoka, Anderrekin bazkalduko dut.
Jone.- Beno, ba orduan zuretzako txarrago.
Jon.- Aizu, zergatik esan duzu "zuretzat okerrago"?
Jone.- Aaa!.
Jon.- Zerbait berezia prestatu al duzu?
Jone.- Aaa!...
Jon.- Ba igual Anderrekin joango naiz bazkaltzera.
Jone.- Ba ez, etortzekotan bakarrik etorri, sorpresa zuretzako da eta.
Jon.- Sorpresa? Eta ez da bazkaria?
Jone.- Beno, bada eta ez da, baina zuri asko gustatuko zaizula badakit.
Jon.- Bazkaria ez bada, sukaldariarekin zerikusirik izango du?
Jone.- Sukaldariaren uniformearekin. Eta ez dizut jada pista gehiago emango, Jon.
Jon.- Hi, Ander, ba sentitzen diat, baina etxera joan behar diat bazkaltzera. Ez zaik inporta, ezta?
Jon.- Non zaude, pottoka?
Jone.- Hemen, sukaldean.
Jon.- Baina...
Jone.- Ba bai, hau da nire sukaldari-uniforme berria.
Jon.- Baina nondik atera duzu hori?
Jone.- Goizean erosi dut. Zer, gustatzen zaizu?
Jon.- Eman ezazu buelta, eman ezazu. Baina haritxo bat besterik ez da hori eta!
Jone.- Jakina, Jon, tanga bat da!
Jon.- Baina ez da tanga normal bat! Mini-tanga da hori! Eman ezazu buelta, eman ezazu buelta.
Jone.- Baina gustatzen zaizu?
Jon.- Itxoin, olatua egiten hasiko naiz. Tanga! Tanga!
Jone.- Txotxolo!
Jone.- Espagetiak egin ditut bazkaltzeko.
Jon.- Nik ez dut espagetirik nahi, e? Nik tanga nahi dut bazkaltzeko.
Jone.- Baina ez baduzu espagetirik jaten ez duzu indarrik edukiko tanga jateko.
Jon.- Nik nahiago tangaz asetu eta tokirik geratzen bazait jango ditut orduan espagetiak, e?
Jone.- Orduan, hasteko tanga?
Jon.- Bai, bai, ekarri tanga mahai gainera.
Klin-klon-klon...
Aaaaa, oooo....
Jone.- Eta postrerik nahi duzu?
Jon.- Bai, tanga, tanga natarekin.
Jone.- Hurrengo batean Ander gonbidatu beharko duzu bazkaltzera.
Jon.- Ez, ez, hemen ez dago nahikoa tanga biontzat, e?
Jone.- Ah, baina igual kuleroekin bai.
Jon.- Tanga! Tanga!
Jone.- Hala, King-Kong, kendu nire gainetik eta lanera, benga.
Jon.- Bale.
Jone.- Benga, orain serio, e? Hortik zehar menu bat jan beharrean, etorri Anderrekin bazkaltzera. Benga, gero arte.
Jon.- Tanga! Tanga!
