Dokuteka
Jon eta Jone 64: Telefono txantxa
Esketx laburra. Bikotea telefonoz ekarri deika eta txantxak egiten ari dira.
Pi, pi, pi...
Jone.- Bai? Nor da? A ber? Nor da?
Pi, pi, pi...
Jone.- Bai esan? Nor da? Nor da? Bai? Joder!
Pi, pi, pi...
Jone.- Egunon, anormal.
Jon.- Nola zenekien ni nintzela?
Jone.- Ui, kaixo, zer nahi duzu?
Jon.- Ezer ez, sin más, zu kontrolatzeko hots egiten nizun.
Jone.- Ah, ni kontrolatzeko?
Jon.- Bai, zertan arituko ote zinen galdetzen nion neure buruari eta horregatik hots egitea erabaki dut.
Jone.- Benetan diostazu?
Jon.- Eske. Atzo ikusi genuen pelikula horri eman dizkiot buruan. Nik uste neskak senarrari adarrak jartzen dizkiola honek ez duelako nahikoa kontrolatzen.
Jone.- Eta zu ni kontrolatzen hasi behar zara orain?
Jon.- Bai. Zer ba? Problemaren bat edo?
Jone.- Ez, ez, nik ez, baina hemen, ohearen beste aldean dagoen gure bizilagun danesak badauka zeresanik... Björn! Esaiozu zeozer (zer edo zer) Joni!
Jon.- Je, je, zer graziosa.
Pi-pi-pi
Jon.- Bai?
Jone.- Jon, ez zinen zu izango lehen etxera birritan deiadar egin duena, ezta?
Jon.- Zer?
Jone.- Bai, gogoratzen zelan "anormal" esan dizudan?
Jon.- Bai, bai.
Jone.- Ba aurretik norbaitek birritan deitu duelako esan dut. Zuk deiadar egin duzunean uste nuen bera zela.
Jon.- Orduan ez didazu niri esan "anormal"?
Jone.- Ba ez.
Jon.- Beraz, ez zenekien ni nintzela.
Jone.- Ez.
Jon.- Hasita nengoen pentsatzen telepatia edo antzeko zer edo bagenuela. Aizu, Jone, zergatik ez duzu telefonoa zure mobilera desbiatzen? Eta horrela bertara hots egiten dutenen telefono zenbakia azalduko zaizu eta jakingo duzu zein telefonotatik ari diren deika.
Jone.- Ah, ba egia, oso ideia ona, Jon.
Jon.- Benga, pikito, pikito.
Jone.- Muxu, McGyver!
Jone.- Bai? Bai? Baina, telefono-zenbaki hau... Jon! Zu zara? Jon, hau estudioko telefonoa da, ezta? Jon!
Jon.- Zer?
Jone.- Zu zara?
Jon.- Ez, Jonen anaia bizkia naiz, anaia bizki gaiztoa.
Jone.- Begira, ez didazu inongo graziarik egiten.
Jon.- Esaiozu orain Björn danes horri jartzeko, esaiozu!
Jone.- Jon horrelako bromak ez zaizkit batere gustatzen. Kabroi bat zara.
Jon.- Ez iezadazu niri hitz itsusirik esan, e?
Jone.- Eta badakizu oso mendeku zalea naizela, e?
Jon.- Hau da beldurra!
Jone.- Ba begira, oraintxe bertan zure maritxuekin ari naiz pentsatzen.
Jon.- Jone, landareek ez daukate zerikusirik honetan, e?
Jone.- Beno, Jon laga egin behar zaitut.
Jon.- Jone, ez iezazkidazu ukitu nire maritxuak, Jone! Jone, ez ukitzeko!
