Docutec
Jon eta Jone 65: Sex war
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Zinemara joan dira eta bertan elkarrizketa dute ixilka. Sexu kontuak ere tartekatzen dira.
Jon.- Benga, Jone, berandu iritsiko gara eta.
Jone.- Banoa, banoa.
Jon.- Honezkero kristoren ilara izango dugu.
Jone.- Lasai, Jon.
Jon.- Lasai? Ni oso lasai nago.
Jone.- Orduan zergatik ari zara hanka tartean hazka egiten?
Jon.- Nire Jedi ezpata pizten hasi delako.
Jon.- Ze ona! Ikusi al duzu?
Jone.- Zer?
Jon.- Anakinek nola mugitu duen ezpata! Begira, hori esgrima mugimendu bat da, bigarren defentsa mugimendua. Ze ona!
Jone.- Bale, bale, lasai, e?
Jon.- Zer fuertea, begira, zinta egin dio eta gero figura burura zuzenean, burura.
Jone.- Jon, isildu mesedez, lotsa pasatzen ari naiz eta.
Jone.- Jon!
Jon.- Zer?
Jone.- Esku hori!
Jon.- Zer?
Jone.- Kentzeko hortik, jendea konturatu egingo da eta.
Jon.- Keba, jertseak tapatzen gaitu eta!
Jone.- Bai, baina jertsea mugitzen ari da. Igarri egiten da!
Jon.- Jakina, kremaileradun galtza ekarri izan bazenu, botoi hauek ekarri ordez...
Jone.- Kendu eskua ja.
Jon.- Ja, zer? Bestela zer?
Jone.- Gogoratzen duzu "El retorno del Jedi"?
Jon.- Bai.
Jone.- Eta zer pasatu zitzaion Luke Skywalkerri bertan?
Jon.- Bale, bale, kenduko dut. Aizu, baina Luke Skywalkerri beso bakarra mozten zioten, ezta?
Jon.- Jo, pasada izan da, e, pasada, zirko erromatar moduko horretan zeudenean ezpatarekin eh? bum, bum...
Jone.- Baina Jon, jendea dagoela kalean!
Jon.- Eta zer?
Jone.- Ba bakarrik zoazenean nahi duzuna egin baina niri ez iezadazu lotsarik pasatzea eragin.
Jon.- Orain zer, e? Orain atera al dezaket nire ezpata fluoreszentea?
Jone.- Orain, Jon, orain nahi duzuna egin.
Jon.- Ja, baina ezpata ateratzen badut, zurekin borrokatzeko izango da, e?
Jone.- Ba nirekin borroka egin nahi baduzu funda ipini beharko diozu ezpatari.
Jon.- Eta non daude fundak?
Jone.- Komunean.
Jon.- Ba itxaron hemen, e? Jediren indarra erabiliko dut segundo-erdian joan eta itzultzeko.
Jon.- Ea, hementxe nago, printzesa, ezpata prest eta fundarekin, begira.
Jone.- Ea indarrak laguntzen zaituen.
Jon.- Zer esan nahi didazu?
Jone.- Entzun duzuna, ea indar horrek irauten dizun.
Jon.- Aizu, alderdi iluna aipatzen hasten bazara akabo, e? Papera aldatu eta banoa ni komunera, e?
Jone.- Eta zer paper hartuko duzu ba?
Jon.- Zer paper? Jan Solorena, pottoka! Jan Solo!
