Docutec
Jon eta Jone 80: Touche!
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Mutilak, esgrima eginez, etxeko jarroi bat bota eta hautsi du. Neskaren amak opari egindakoa da.
Krasss!
Jone.- Jon! Zer izan da hori?
Jon.- Gauzatxo bat erori egin da.
Jone.- Erori? Zer?
Jon.- Ba saloian genuen buztinezko pitxar hau.
Jone.- Amak erregalatu ziguna?
Jon.- Bai, itsusi-itsusia zen pitxar hura, bai.
Jone.- Eta jauzi egin dela esan duzu?
Jon.- Bai, bai, erori egin da, bai.
Jone.- Eta zuk kareta, txaketa eta ezpata.
Jon.- Sablea da, hau ez da ezpata.
Jone.- Eta zu esgrima ekipoa jantzita, ezpata eskuan daukazula.
Jon.- Beno, hori nabarmena da, ezta?
Jone.- Eta amaren jarroia jauzi egin dela diozu? Bakarrik.
Jon.- Bakarrik, Jone, bakarrik erori da.
Jon.- Nik ez dut ukitu. Entrenatzen ari nintzen eta sablea albotik pasa da, eta nik ez dakit zer pasa den.
Jone.- Jon, mesedez.
Jon.- Beno, bale, bale, nahi gabe eman diot, horrela, touché.
Jone.- Ez da normala, Jon, etxean moskitoz jantzita eta ezpata batekin gora eta behera.
Jon.- Euskadiko Txapelketa prestatzen ari naiz.
Jone.- Berdin dit, amak erregalatutako jarroia apurtu duzu.
Jon.- Hara, bat batean non jarri ez genekien pitxar nazkagarri hori orain amaren jarroia bihurtu da.
Jon.- Erosiko dizut beste bat, neska.
Jone.- Baina ez da iguala izango.
Jon.- Ez, baina oso antzekoa bai. Edozein Todo a Cien horietan saltzen dituzte horrelakoak eta.
Jone.- Jon, ez zaitez pasatu.
Jon.- Zer esan dut nik orain?
Jone.- Ba nire amaren erregaloa ez zen Todo a Cien batean erositakoa. Badakizu zelakoak diren nire gurasoak.
Jon.- Bai, aberatsak dira, bai, pero los ricos también lloran, Jone.
Jone.- Aizu, eta nirekin berba egiteko kendu kareta hori, mesedez.
Jone.- Euskadiko Txapelketarako entrenatzen ari zarela esan didazu lehen, ezta?
Jon.- Bai.
Jone.- Baina, Jon, orain dela oso gutxi hasi zara eta. Zer? Beteranoetan hartu behar duzu parte ala?
Jon.- Ez. Paraesgrimistetan, graciosilla.
Jone.- Ama, gogoratzen duzu zuk erregalatutako pitxarra? Bai, zuria. Ba, jauzi eta apurtu egin zaigu. Barkatu, e? Zer? A, berdin diola? Todo a Cien batean erosi zenuela? A! Bale, bale, ba lasaiago geratzen naiz.
Jone.- Amari esan diot jarroiarena.
Jon.- Txibata!
Jone.- Beno, ez diot esan paraesgrimista baten apurtu duela, jauzi eta apurtu egin dela bakarrik.
Jon.- Eta?
Jone.- Ez dio inongo graziarik egin. Hortaz, berarekin zauden hurrengoan ondo portatu eta pelota egiozu.
Jon.- Bale, bale.
