detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Apustua (jj-103)

Osasunaren inguruan apusturik egin al daiteke? Baietz ematen du.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ATALA 103 Apustua



JONE
    Ba nik honez gero pentsatzen nuen dena gezurra zela. Niko bahituta izateko estrategia bat..
OSKAR
    Ba ez... Badakit pena handia ematen dizula baina azkenean bagoaz.
JONE
     Etzi orduan?
OSKAR
    Bai, Nikolas bihar eramango dizut
JONE
    Lasai. Eta animatuta zaude?
OSKAR
    Egia esan, hainbeste gorabeheren ostean ez dakit.
JONE
    Seguru naiz ongi moldatuko zarela, gainera Vanessa zurekin doa
OSKAR
     Igual ez nuke hau esan behar, baina Jon-ekin zabiltzanetik nola esan, sinpatikagoa zaude
JONE
    Zer esan nahi duzu? Norbaiten beharra dudala ongi egoteko?
OSKAR
    Banekien ez nuela esan behar.
JONE
    Oskar, benetan espero dut Txilen dena ongi joatea
OSKAR
    Lasai, munduaren beste puntara noa baina ez zara nitaz libratuko.
JONE 
    Badakit.
OSKAR
    Astean behin edo bitan,  Skype bat egin genezake Nikorekin.
JONE
    Badakizu ez dagoela arazorik.
OSKAR
    Bueno Jone.
JONE
    Agur Oskar
OSKAR
    Ciao
JON
     Bi egun barru orduan?
JONE
    Bai, bihar Niko ekarriko du
JON
    Nahi baduzu aprobetxatu eta gaur kanpoan afaldu genezake.
JONE
    Egia esan ez daukat ateratzeko gogo gehiegirik
JON
    Nahi duzuna, Jone, agobiatuta zaude
JONE
    Ez lasai.
JON
    Hainbeste pena ematen dizu zure ex-a Txilera joateak
JONE
    Ez izan anormala Jon.
JON
    Zu lasai, honez gero badaukazu eskarmentua zure ex-ez ezin zarela libratu jakiteko, jajajja
JONE
    Gauza bera esan dit berak.
JONE
    Jon inporta zaizu zuri afaria egitea
JON
    Ez,  nik egiteko asmoa neukan.
JONE
    Bale.
JON
    Jone ongi al zaude?
JON
    Jone zer gertatzen zaizu?
JONE
    Ez da ezer Jon benetan.
JON
    Klaro (jakina), ez da ezer.
JONE
    Memento batean pasako zait Jon.  Utzidazu memento bat bakarrik
JON
    Hobeto?
JONE
    Bai
JON    
    Ez dizut berriro galdetuko Jone… Esan nahi badidazu esango didazu...
JONE
    Ez haserretu Jon, izututa nago.
JON
    Analisiak?
JONE
    Bai.
JON
    Medikuak esan zizun txarrenera ere ez zela larriegia izango.
JONE
    Zer esango du ba medikuak?
JON
     Noiz emango dizkizuten badakizu?
JONE
    Bihar edo etzi eta urduri nago.
JON
    Apustua egingo dugu.
JONE
    Apustua? Ze apustu klase?
JON:
    Nik esaten dut analisietan dena ongi aterako dela.
JONE:
    Bueno... nik ez dut apustu egingo gaitzen bat dudanaren alde Jon.
JON:
    Ba iasta (kito), ikusten, biak ados, biek sinesten dugu ez daukazula ezer.
JONE
    Ez baina apustua egin nahi dut, benga, analisiek esaten badute ez daukadala ezer zer apustu egin nahi duzu?
JON
    Ezer ez baduzu, nire moto berrian nirekin buelta bat eman beharko duzu.
JONE
    Ze, kontentu zaude zu zure moto berriarekin eh?
JON
    Ba bai... eta zuk zer?
JONE
    Baaa... zerbait baldin badut, nirekin ezkonduko zara
JON
    Ados.
JONE
    Txantxa da eh Jon.... nahikoa dugu desgrazia batekin jajajaja

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2 C1
2015-06-04

x61pRelaContWAR

16270944

x61pViewCountWAR

1764

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR