detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II.Mad Max (jj-101)

Garai batean Joni Mad Max izatera jolasten zen.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ATALA 101 Mad Max


JONE
    Bazen ordua Jon.
JON
    Bazen ordua? Zeren ordua?
JONE
    Joe... zinera etorri eta benetako pelikula bat ikustekoa!
JON
     Joder ba gehienetan gustatzen zaizkizu
JONE
    Ia, baina zurekin zinera etortzen naizenean, gero beti pentsatzen geratzen naiz
JON
    Txarra al da ba pelikula batek pentsatu araztea?
JONE
    Bueno ez zaitez kultureta jarri Jon... besterik gabe bazela ordua esan dut. Pelikual ikusi, disfrutatu eta kito.
JONE
    Zuri orduan ez zaizu gehiegi gustatu...
JON
    Ez zaidala gustatu?... Mad Max? Jone… haurrak ginenean Mad Max izatera jolasten genuen.
JONE
    Mad Max-era jolastu? Eta hori zer da ez dutxatzera jolastea? Jajajaja
JONE
    Eta nola jolasten zenuten ba Mad Max-era?
JON
    Bueno betikoa... jokoa beti berdina zen... batzuk besteak harrapatzea, indioak eta bakeroak, poliziak eta lapurrak... badakizu...
JONE
    Ia, bai...
JON
    Baina guk aldiro jolasari gaia aldatzen genion... normalki mementoko pelikulen arabera... Guerra de las Galaxiasera edo  V-ra edo...
JONE
    Flipau samarrak zinetela ...
JON
    Ba pentsa, ez zen hori guztia... jolasten hasi aurretik... nobia aukeratzen genuen.
JONE
    Zer?
JON
    Bai bai, jolasten hasi aurretik bakoitzak bere nobia aukeratzen zuen...
JONE
    Eta nola jolasten zenuten nobiekin ba?
JON
    Nobiekin? Keba... taldeak egiten genituen, bakoitzak bere nobia aukeratu eta gero normal jolasten genuen... batzuk besteak harrapatzera eta kitto... mutilak halako sinpleak gara...
JONE
    Eta neskek zer?
JON
    Guk ez genuen neskekin jolasten Jone.
JONE
    Eta orduan nortzuk ziren nobiak?
JON
    Joder bat pelikuletakoak... Leia printzesa, V-ko rubia (ilehori) hura...
JONE
    Horiek ziren zure nobiak?
JON
    Ez. Nire nobia faboritoak Los Angeles de Charlieko Jill edo Kelly ziren…
JONE
     Biak?
JON
    Ez batzuetan bat eta besteetan bestea aukeratzen nituen, biez nengoen maitemindua.
JONE
    Oskarrek dioen moduan reinzidentea (berrerorle) zara beraz.
JON
    Reinzidentea?
JONE
    Bai bai, bi nobia batera izatearena txikitatik gustatu zaizu zuri…
JON
    Baina MadMax-ekin jada “la hostia” izan zen.
JONE
    Zer ba?
JON
    Ba Mad Max-ekin gure bizikletak moto bihurtzen genituelako,  eta hori ia beste maila bat zen.
JONE
    Zuri orduan ia txikitatik datorkizu motoen kontu hau...
JON
    Nik Torrot bx-bat nuen, manillar (eskuleku) luzea zuen horietakoa eta sillina (aulki)  luzea eta atzean kurbatxoa.
JONE
    Jon, ez saiatu esplikatzen ze ez daukat ideiarik ere zertaz ari zaren.
JON:
    Ba bizikleta hura moto bihurtzeko, kartoiekin karenatu moduko bat egin nion eta hautsita zegoen foku bat jarri nion aurrealdean, moto itxura izan zezan.
JONE      
    Jon bihar norabait joan behar al duzu goizean?
JON
     Ez bereziki, ekoiztetxera joateko asmotan naiz, baina ez daukat ordutegirik
JONE
    Etxera etorri lotara bale?
JONE     
    Ba nik aurreko Mad Max pelikulak ez ditut ikusi, egia esan ez zaizkit sekula gustatu zientzia fikziozko filmak.
JON
     Buf... joder ba guztietan azaltzen dira kotxe eta moto destroierrak.
JONE
    Baina zuri nondik datorkizu obsesio hau?
JON
    Osabak motoak zituen, V motor bi zituen BMW handi bat eta martxak aldrebes zituen triunph ingeles bat, 500 zentimetro kubikoko...
JONE
     Jon ez segi... niretzat orain ere txinoz ari zara hizketan eta.
JONE
     Gertatu zitzaiguna gertatuta motoa ez baduzu burutik kendu, honek ia ez du irtenbiderik.
JON
    Zer diozu?
JONE
     Bihar goizean gauza batekin lagundu behar nauzu.
JON
    Bale.
JONE
    Aizu... eta Mad Max-era jolasten badugu?
JON
    Utziko didazu nobia aukeratzen?
JONE
    Nobiak? Zertarako...Zuk jarri motorra martxan ta nik sartuko ditut martxak

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2 C1
2015-06-04

x61pRelaContWAR

16270926

x61pViewCountWAR

1638

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR