Dokuteka
Jon eta Jone II. Familia-bazkaria (jj-95)
Familia-bazkarira gonbidatu du Jonek Jon. Honek zalantzak ditu eta, gainera, gurasoei guztia kontatu behar ote zaien eztabaidatuko dute.
ATALA 95 Familia-bazkaria
TFNOZ
JONE
Aizu Jon, zuk asteburuan planik bai
JON
Oraindik ez dakit
JONE
Asteburuan baino igandean…
JON
Zer ba?
JONE
Gurasoek familia-bazkaria antolatu dute eta esan didate gustatuko litzaiekela zu joatea…
JON
Buffff.... benetan?
JONE
Bai... ulertzen dut zuretzat igoal (beharbada)
JON
Pentsatuko dut Jone. Baina ez dakit...
JONE
Bueno esango didazu... gero etxera zatoz ezta?
JON
Zer? Merkel andereak Varufakisen zerbitzuak behar al ditu
JONE
Ba masaje bat ez litzaidake gaizki etorriko
JON
Masaje hutsa edo masajea amaiera zoriontsu eta guzti?
JONE
Gurasoek Oskar ere bazkarira etortzea nahi dute
JON
Baina zer da hau? Suediar pelikula horietako bat edo zer? Aizu nik uste nuen zure gurasoak PNV-koak zirela...
JONE
Jajaja Eta zer? Ba hain zuzen ere oso jeltzalea da familia bazkari bat egitea ez?
JON
Ia baina ex senarrarekin, ex nobioa izandako nobio berriarekin... Bergmanen peli bat dirudi horrek…
JONE
Ba niri hasieran erokeria iruditzen zitzaidan, baina zer esatea nahi duzu, gauzak dauden moduan ideia ona dela deritzot…
JON
Ez dakit bat nobela beltz suediarretan halako bilerak beti hildako batekin amaitzen dira... aizu… zergatik esan duzu gauzak dauden bezala?
JONE
Ba badakizu... bularrean atera zaidana... nork daki igual elkarrekin gauden az...
JON
Bueno bueno ez hasi orain horrekin Jone...
JONE
Esango al diet, gurasoei behintzat, bularraren kontua?
JON
Zuk ikusi... nik ez dut hor inolako...
JONE
Ia, baina zure iritzia jakin nahi dut bestela ez nizuke galdetuko
JON
Nik ez nuke ezer esango... ez behintzat emaitzak jakin arte
JONE
Zergatik?
JON
Ba, emaitza onak izango direlako eta orduan zertarako kezkarazi gurasoak ere asuntuarekin? Gainera une oro hots egingo dizute eta... azken finean beren alaba zara...
JONE
Ia, baina orduan, arrazonamendu (arrazoibide) horrekin zuri ere ezer esan ez banizu hobe...
JON
Bueno Jone... azkenean zuk arrazoia izan nahi baduzu izango duzu... baina nik uste ez dela gazua bera niri edo zure gurasoei esatea… baina erabakia zurea da
JONE
Ez diet esango orduan?
JON
Nik ez nieke esango... azkenean tontakeria bat izango da eta kito asuntua.
JONE
Eta ez bada? Orduan esango didate zergatik ez diedan hasieratik esan.
JON
Ba orduan esan pertsona heldua zarela eta zure bizitzako gauzez zu arduratzen zarela eta kito
JONE
Ia baina zerbait gertatzen bazait... Nikok igual haiekin geratu beharko du
JON
Nikok aita bat badu.
JONE
Ia baina.
JON
Bueno eztabaida hau Antena 3ko larunbat atsaldeko pelikula baten antza guztia hartzen hasi da.
JONE
Aizu, igandean egin zuk nahi duzuna, baina hona beste zerbaitetara etorri zara.
JON:
Bueno Merkel. Hasi zaitez ba biluzten.
JONE
Biluztu? Masajea bizkarrean egin behar didazu... ez dut biluztu beharrik.
JON
Ea.. nor da hemen masajista profesionala?
JONE
Uhmm Jon… pixka bat beheraxeago... uhmm bai... hortxe... hortxe...
JON
Bueno badakizu nire zerbitzuen artean denetatik dagoela... Masaje soila, behatzekin estimulazioa eta espezialitatea, nola ez…Varufakisen greziar famatua...
JONE
Jajaja Hemen ikusiko duzun greziar bakarra frigorifikoan (hozkailu) dagoen jogurta da... Salido!
