Dokuteka
Jon eta Jone II. Perretxikotan (jj-89)
Hotelean lasai egon ordez, Jonek perretxiko bila joan nahi du, hobe esanda onddo bila.
ATALA 89 Perretxikotan
JONE:
Spa batetara etorri eta perretxiko bila amaitu.
JON:
Beno, ezin dira 16 ordu segidan jakuzzi baten barruan pasa. Eta ez gaude perretxiko bila, en todo kaso (izatekotan) onddo bila. Ze egin daiteke bestela Ultzaman?
JONE:
Ba Span geratu, irakurtzen, edo besterik gabe paseatzera atera
JON:
Besterik gabe paseatzen zaude eta.
JONE:
Besterik gabe ez Jon. Plastikozko poltsa bana eskuan, mendian gora eta behera gabiltza.
JON:
Beno, hobe horrela ez? Hemen ez dugu jenderik topatuko, badakizu kataloxadun herritarrik.
JONE:
Klaro (jakina) horregatik gabiltza biderik ez dagoen malda zeharkatzen.
JON:
Bai
JONE:
Eta horregatik daramazu ordubete bista lurretik kendu gabe eta niri kasurik egin gabe.
JON:
Bai
JONE:
Ikusten... Onartu ezazu.. perretxiko bila zabiltza eta kito.
JON:
En todo kaso onddo bila.
JONE:
Bufff onddo ez dakit baina ttonddo.. kiloko ttonddoa zara zu.
JON:
Baip
JONE:
Ziur zaude perretxiko
JON:
onddo
JONE:
Bueno onddo, perretxiko, txanpinoi (barren gorri).. berdin dio, ziur zaude badakizula bereizten?
JON:
Baietz esango nuke.
JONE:
Nik ez dut bakarra ere jango ziur egon arte.
JON:
Eta nork esan dizu zuk jan behar dituzula? Etzi elkartean egin behar dugun afarirako gordeko ditut.
JONE:
Hori baten bat hartzen badugu, hala ere berdin dio, egunkarian anormal koadrila bat perretxikoekin pozoituta irakurtzen dudanean akordatuko naiz zuegaz.
JONE:
Ea erakutsidazu berriro.
JON:
Hementxe.
JONE:
Jajajaja eta gainera nik hartu dudana! Jajja
JON:
Ez genion harrerako tipoari galdetu behar.
JONE:
Ez bagenio galdetu etziko periodikuan (egunkarian) anormal koadrilaren titularra (izenburua) fijo... jajaja
JON:
Eta okerrena ez da hori, okerrena ona den bakarra zuk hartu duzun onddo puta hori izan behar zuela, iruditzen zait istorio hau bizitza osoan entzun beharko dudala.
JONE:
Ongi iruditzen zaizu bai.. jajajaja
JON:
Ziur txarrak direla esan digula berak etxera eramateko.
JONE:
Ei, perretxiko gida atera digu, garbi garbi azaldu digu. Joder Jon hiztegian, listillo hitzaren alboan zure aurpegia jartzen pentsatzen ari direla uste dut.
JON:
Nirea edo mini-yorena.
JONE:
Jon!
JON:
Ikusi, gainera zuk hartu duzun horrek badu antza.
JONE:
Kendu hori hankartetik, atzeratua dirudizu.
JON:
Hartu perretxikoa hartu.
JONE:
Beno goazen bainatzera, eta igual ostean aterako naiz berriro mini-perretxiku bila.
JON:
Uste dut tentsio bajoia (beherakada) izaten ari naizela.
JONE:
Nik uste onddoen asuntuagatik zaudela zu tentsio baxuagatik.
JON:
Baina Jone, zertan ari zara?
JONE:
Ez dago beste inor eta ur azpiko perretxiko bila, esan didate hemen izaten direla.
JON:
Hemen bai, jakuzzi honetan ur beroa dagoelako, baina alboko ur hotzeko piszina horretan txanpinoiak besterik ez.
JONE:
Gera gaitezen orduan hemen.
JON:
Gainera lasai egon, urpekari irakaslea naizela gogoratu.
JONE:
Azkar pasa zait eguna.
JON:
Baita, niri ere.
JONE:
Bihar goiz samar ateratzea gustatuko litzaidake, bazkalostean ekarriko dute Niko etxera
JON:
Arazorik ez. Nik ere nahiago dut, badut lan mordoa oraindik egiteke eta gainera asteburuan igoal liatuta ibiliko naizenez nahiago dut bihar ahalik eta gehien aurreratzea.
JONE:
Liatuta asteburuan?
JON:
Bai, beno kontatuko dizut.
JONE:
Spara deskantsatzera gentozela uste nuen, baina zurekin ezinezkoa da.
JON:
Eh, ez bota niri kulparik, ez naiz ni izan ur azpiko perretxiko bila ibili dena. Gainera , irakurri al duzu jakuzziaren kanpoaldean zegoen karteltxoa?
JONE:
Ze kartel?
JON:
Jakuzzian txortan egitea debekatua dagoela esaten duena..
JONE:
Serio diozu?
JON:
Bai, 500 euroko isuna jartzen dute...
JONE:
Brometan ari zara? Beno egia esan... norbait harrapatuz gero, suposatzen (uste) dut jakuzziko ur guztia aldatu beharko dutela eta.. ulertzekoa da..
JON:
Ba pentsa.. .guk egin duguna zenbat jendek egingo zuen aurretik ur berean.
JONE:
Buaghh Jon!
