Dokuteka
Jon eta Jone II. Diferituan (Aurrez grabaturik) (40)
Gaurkoan bikotea xamurrago jarriko da, ezkontza hitza ere aterako da elkarrizketara.
ATALA 40 Diferituan (aurrez grabaturik)
JON:
Baina gure arteko hau zer da? Nola definituko zenuke?
JONE:
Ez dakit.. Nik ez daukat presarik Jon, ez al gaude ongi horrela? Nik ez dut ezertarako presarik.
JON:
Ezta nik ere, nigatik behintzat ez beldurrik izan. Ni gustura nago zurekin.
JONE:
Zer esan nahi duzu horrekin?
JON:
Entzun duzuna, gustura nagoela.
JONE:
Ez, ¨nigatik behintzat ez beldurrik izan¨ zer esan nahi duzu horrekin?
JON:
Ba, ez dakit, nolabait, distantzia bat jartzen duzunez beti.
JONE:
Ez du zuregatik egiten, niregatik eta Nikorengatik egiten dut. Jon, honek ez du zerikusirik ezagutu ginen garairekin.
JON:
Joder Jone, dena logikaren eta errealitatearen eremura eramaten duzu, esan nahi nuena da nahi duzuna egiteko, baina ez ez ezazula nigatik behintzat frenoa sakatu, negoziazio bat dirudi honek.
JONE:
Azken finean hori da.
JON:
Zein gauza politak esaten dituzun Jone.
JON:
Niri Jone berdin zait, baina iruditzen zait badaukagula abantaila bat. Elkar ondo ezagutzen dugu eta badaukagu konfiantza gauzez argi hitz egiteko.
JONE:
Teorian bai Jon, baina gero beste gauza asko daude, elkar ezagutzearena ere txarrerako bada.
JON:
Behin irakurri nuen garai bateko harreman bat berreskuratzea, futbol partidu bat diferituan ikustea bezalakoxea dela.
JONE:
Ah ba zein ongi, gero ni naiz gauza politak esaten dituena.
JON:
Ez daukat honi nahi eta nahiez izena jarri beharrik, baina biok gauza bera pentsatzen dugula jakin nahiko nuke, besterik gabe. Batzuetan badaukat pelma (gogaikarri) naizen sentsazioa
JONE:
Badakizu ezetz Jon, baina, eske, nobio hitzak karga gehiegi du.
JON:
Orduan lagunak gara, zure etxeko portalean edo zineman elkarri eskua sartzen dioten lagunak.
JONE:
Jon, zu nahi duzuna gara, nik diodan gauza bakarra da mantso joan nahi dudala.
JON:
Jone, ez dizut eskatu ezkontzeko... oraindik
JONE:
Eta ez didazu ezkontzeko eskatuko orduan?
JON:
Jone, nahi baduzu musikal bat muntatuko dizut ezkontza eskaria egiteko ere, nahi duzuna, zu eroso eta gustura egoteko.
JONE:
Jon
JON:
Zer?
JONE:
Eta musikal hori nolakoa litzateke?
JON:
Bada... oso erromantikoa... Unikornio (adarbakar) arrosak, ostadarrak eta ni mallekin (elastikoekin) azalduko nintzateke eta.
JONE:
Jajaja, pikito
JON:
Zer?
JONE:
Ez duzu gogoratzen...
JON:
Bai
JONE:
Ba eman pikito.
